Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Spam poemak
Castillo Suarez
Elkar
108 orrialde
10,80 euro

Castillo Suarezen azkengo poemak

Iban Zalduak idatzitako hitzaurrearekin kaleratu ditu Castillo Suarezek Spam poemak, inork eskatu gabe idatzi eta bidaltzen dizkigun olerkiak. Bost zatitan banatua dago liburua: Hasmentakoa »Olerki usaina. Damu usaina dioen hura», Arrotzen erretratuei begira nago »edo besteen errealitateak poetari iradokitzen diona», Aldizkari atzeratuak »oroitzapenak berbizitzeaz ari zaiguna», Inurriak irentsi »munduaren desatsegin mingarria azaltzen duena» eta Hondarrekoak »liburuari amaia ematen dion poema luzea». Maitasuna ageri da Castillo Suarezen poemotan, desamodiotik, bestearen jarrera politikoak ematen dion minetik eta bi pertsonen arteko harremanen zailtasunetik deiadarka edo umore tantaz ari den amodio gartsua.

Xaho. El genio de Zuberoa
Joseph Zabalo
Txalaparta
192 orrialde
13,50 euro

Agosti Xaho, lehendabiziko euskal nazionalista

Joseph Zabalo abateak idatzitako Agosti Xaho zuberotarraren biografia honetan lehen lerroetatik hasita argi eta garbi uzten da Atharratzen sortutako gizon hau izan zela, Sabino Arana baino berrogeita hamar urte aurretik, euskal nazionalismo modernoak izan duen lehendabiziko aldarrikatzailea. Aitorren mitoaren sortzailea homosexuala, errepublikazale amorratua, antiklerikala, esoteriazalea, jakobinoa, karlisten lagun Don Carlosi uko egiten zion arren, herri xehearen alde eta dirudunen kontra etengabe egiten zuen politikaria, armak batere gogoko ez bazituen ere hiru duelutan parte hartutako gizona, kazetari sutsua, filosofo polemikoa, idazlea, hizkuntzalaria, folklorearen aztertzailea eta historiagilea izan zen, gutxienez.

Frankenstein
Mary Shelley
Gero
132 orrialde 10 euro

Euskaraz erraz irakurtzeko eran

Gero argitaletxearen Noski saila euskaraz literatura irakurtzen hasi nahi dutenei eskainia dago. Aitor Aranak euskaratu duen Mary Shelley idazlearen Frankenstein euskaltegiko 10. urratsetik gorako ikasleentzat prestatu dute, eskoletako B ereduko ikasleek ere erabil dezaketen arren, Bigarren Hezkuntzan batik bat. Mary Shelley idazleak sortutako Frankenstein honek baditu aldeak filmatan erakutsi izan digutenarekin, Victor Frankenstein doktoreak gero hainbeste gorrotatuko duen bere izaki itsusi eta beldurgarria pizten duen unearen deskribapena, adibidez. Maitasuna eta adiskidetasuna nahi baina zoritxarra eta bakardade erabatekoa besterik aurkitu ez zuen munstroaren istorioa eta bere buruari su ematen dion arte egiten dituen hilketa guztiena kontatzen dira bertan.

Zugan pentsatuko dut
Gloria Llobet
Elkar
155 orrialde
9,75 euro

Gazteentzako amodio nobela

Gloria Llobet idazle katalanak sortutako amodio istorio hau Antton Olanok euskaratua izan da. Bartzelonako senide urrun batzuen etxera hilabete bat pasatzera datorren neskato frantses baten eta bere lehengusu-lehengusinaren arteko harremanen berri ematen du narrazioak. Hasiera batean gazte katalanek ez dute batere ondo hartuko ustez beren oporrak izorratzera datorren neska. Eskerrak han dagoela izeba Marta, gazte horien ama jatorra, bestela gazte atzerritarrak negar batean pasako baitzuen hainbeste ilusioz itxaron duen egonaldia-eta. Baina poliki-poliki hiru gazteak elkar ezagutzen hasiko dira, eta neska katalanak bere lehengusina frantsesean inoiz izan ez duen adiskiderik onena bezala, bere nebak bihotza lapurtuko dion pertsona aurkitu du harengan.

Euskal Herriko XV. Eskolarteko bertsolari txapelketa. 2003
Batzuen artean
Ikastolen Elkartea
90 orrialde

2003ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Euskal Herriko eskolarteko txapelketetan parte hartzaile izandako Fredi Paiaren hitzekin ematen dio hasiera Ikastolen Elkarteak 2003ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala eskaintzen duen liburu honi. Hamabi urterekin Lesakan hasi eta hemezortzirekin Mungian amaitu zuen bere ibilaldia hitzaurrearen egileak. Eta hain zuzen ere adin tarte horietan zeuden 2003ko ekainaren 21ean Mungian kantatu zuten gaztetxoak. Ordukoan entzun ahal izan ziren bertso guztiak aurkituko ditu irakurleak hemen. Txikien mailan, Hodei Iruretagoiena txapeldun eta Maialen Valverde bigarren suertatu ziren, eta nagusien mailan Beñat Gaztelumendi txapeldun eta Xumai Murua bigarren.

Carros de Foc
Núria Garcia i Quera
Sua
95 orrialde
16 euro

Aigüestorteseko parke nazionaleko zeharkaldia

Carros de foc deritza Aigüestortes eta Estany de Sant Mauriciko parke nazionalean zehar, bertako aterpeetan lo eginez, egin daitezkeen hamaika ibilaldien berri eskaintzen duen gida honek bereziki proposatzen duen zeharkaldia. Núria García i Querak osatutako lan honek Pallars, Ribagorça Goia eta Val d’Aranen artean dagoen lurralde zoragarria primeran ezagutzeko parada eskaintzen du. Eta inor gal ez dadin, Miguel Angulok 1:50.000an eginiko mapa ere badarama berarekin, gainera.

Asteburu bat tren zaharrean
Jabier Muguruza, Manu Ortega
Erein
34 orrialde 8 euro

Jabier Muguruzaren istorio fantastikoa

Jabier Muguruzak idatzi eta Manu Ortegak marraztutako kontakizuna da Asteburu bat tren zaharrean, Erein argitaletxeak zortzi-hamar bat urteko irakurleei begira antolatu duen Mandolina sailan plazaratutako liburuxka. Istorioko kontalariak tren zahar-zahar batean bizi diren bi ikaskide ditu. Urrutitik etorri ziren hona, eta hemengook baino beltzaranagoak dira, baina bestela, gu bezalakoxeak. Haur horien gurasoek ez zeukaten diru nahikorik etxe bat erosteko, eta bizitzeko leku bat behar zuten, jakina. Orduan, galdezka ibili ziren herrian barna, eta azkenean norbaitek esan zien herri ondoko soro nagusian bazegoela tren zahar bat, aspalditik han abandonatua. Joan zen familia osoa hara, trena ikusi eta bi bagoi txukundu zituzten eta bertan jarri ziren bizitzen. Herrian denetarik entzun zen kanpotarren erabakia jakitean, batik bat erokeria hutsa zela. Baina kontalaria bezalako haurrei inbidia pixka bat ere ematen zien jende hark. Zer izango zen tren batean bizitzea? Horri buruz mila galdera egin eta gero, kontalariak suertea izan zuen, bere ikaskide beltzaranek asteburua tren zaharrean pasatzera gonbidatu zutelako, eta han barruan bizitzea izan zuelako.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude