Espioiek hilobira daramatzate sekretuak

  • Gaizkileen Faktoria eta Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan liburuen arrastoan ibili gara. II. Mundu Gerraren urteetan erbesteko Jaurlaritzaren eta FBIren arteko harremanari buruzko datuak daude haietan. Alberto Barandiaran eta Edorta Jimenez egileekin mintzatu gara.

2021eko uztailaren 27an

Ernest Hemingway (1899-1961) FBIz trufatu zen espioia bezala deskribatzen du Guillermo Calleja idazleak. Hemingway idazle bizizaletzat jotzen du eta »balizko espioitza fantastiko baten aitzakian» AEBko zerbitzu sekretuak limurtu zituela dio. Ordainetan, bere arrain-ontziaren gasolina musutruk eskuratzen zuen. Alberto Barandiaran idazleak bestela idatzi du Gaizkileen faktoria liburuan. Ernest Hemingwayk Kuban euskaldunekin izan zuen harremana eta elkarrekin burutu bide zuten espioitza du hizpide: "Nire liburua kronika nobelatua da. Liburuaren oinarria benetakoa da, hala ere. Datu errealak eta nire ekarpenak argi bereizten saiatu nintzen. Alegia, Hemingwayk »hainbat euskaldunen laguntzaz» bere barkua erabili zuela AEBrentzat espioitza lanak egiteko", azaldu digu kazetari nafarrak.

Euskal Herrian ez da orain gutxi arte jakin Hemingway AEBko agente sekretua izan zela eta urpekari naziak Kuban zelatatu zituela. Iparramerikarrentzat gauza ezagunagoa zen, ordea. Garai hartan CIA ez zen existitzen, aldiz, FBI oso indartsua zen. Hemingway idazlea, Pako Garai, Juan Duñabeitia, Patxi Ibarluzea eta Andres Untzain euskaldunak, besteak beste, AEBko zerbitzu sekretuentzat aritu bide ziren.

Alberto Barandiaranek Espainiako gerra zibilaren ostean Hemingway idazleak euskaldunekin izan zituen harremanak kontatzeko asmoz idatzi zuen liburua. Kazetari iruindarrak ez zekien espioitza egin zuenik ere. Hemingway-en espioitza lanak kasualitatez ezagutu zituen: "Euskaldunen artean denetarikoak zeuden Kuban. Gudari nazionalistak eta errepublikarrak. Pilotariak, bestalde. Nik ez dut jakin beren kabuz edo euskal instituzioren batek eskatuta kolaboratu ote zuten AEBko zerbitzu sekretuekin. Nire susmoa da ez zirela haien kabuz bakarrik ari, baina ezin dut baieztatu, ezta ukatu ere. Baliteke Eusko Jaurlaritzaren eta FBIren artean kontaktuak izatea, baina nik ez dut dokumenturik aurkitu".

Jose Antonio Agirre eta FBIren arteko harremana benetakoa izan zela esan dugu arestian. Barandiaranen ustez, ordea, errealitatea ez da inoiz kontatuko: "EAJk ez zuen kontatu eta ez du kontatuko. Ez zaio interesatzen. Gainera, espioitzan parte hartu zuten gero eta agente gutxiago gelditzen da, hiltzen ari dira. Gai hauen inguruan isiltasun paktu moduko bat dago". Bere aburuz, errealitatea ezagutzeko modu bakarra FBIren artxibo sekretuetan arakatzea litzateke.

Kuban zerbitzu sekretu iparramerikarrentzat zein lan mota egin zen zehazki jakitea zaila bada ere, Gaizkileen faktoria liburuak jakingura piztu zion Edorta Jimenez idazle mundakarrari. Bi urte eskaini zizkion ikertzeari eta Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan liburua ondu du: "Zerbitzu sekretuen inguruan geratutakoa mentura moduko bat da. Euskaldunok ez daukagu gure imajinarioan espioitza edota antzekorik. Guk espioitza agente amerikarren edota britainiarren historian kokatu ohi ditugu. Txikitan komikiak edo tebeoak irakurriz elikatu genuen gure burua...".

Espioitza irudimen handiko gaia izan da beti Edorta Jimenezentzat, ia-ia fantastikoa. Baita batzuetan fikziozkoa ere. Horrek erakarri zuen bereziki. Edortak ez du deus fikzionatu, ordea. Kuban zeuden erbesteko euskaldunen gogoak eta asmoak aztertu ditu. Bere ustez, liburua II. Mundu Gerran zentratuta dago eta ez du inongo misteriorik. Liburuaren berrikuntza nagusia egileak aztertutako pertsonen aurrekariak dira. Liburua euskal erbesteratuen kronikatzat jotzen du idazleak. Jesus Galindezen bizitza ere aipatzen du: "Nire liburuak beste Galindez bat erakusten du, gaztarokoa. Beste inork ez du garai hori aztertu. Nik berealdikotzat jotzen dut, ordea".

Liburuaren azken partean, AEBk Francoren alde egin zutela kontatzen du Edorta Jimenezek. AEBak bi aldeekin jolastu zuela uste du berak: "Iparramerikarrek beti egin dute hori. Inperioak kanpoko edozein gerra zelatatzeko premia dauka, beste estatuen nondik norakoak kontrolatzeko. Batek daki ez ote diren oraintxe Al Quaedarekin negoziatzen ari", aditzera eman digu Edortak.

Espioi baten antzera sentitu ez ote den itaundu diogu idazleari: "Horrelako zerbait badago beti. Datuak bilatzea detektibe lana egitea da eta askorentzat susmagarri bihurtzen zara. Kubara eta AEBra joan nintzen eta susmagarri gisa ikusi dut nire burua. Azkenean sentipen hori izan dut. Baina ni ez naiz espioia, eh!".

Liburuaren ikerketa inportanteetako bat Hemingway Madrilen espioitzan aritu ote zen aztertzea izan da. «Liburu honetan dena da egiazkoa, esaldi bat izan ezik. Galindezek eta Hemingwayek Madrilen elkar ikusi ote zuten zalantzan jartzen da. Ni, ordea, baiezkoan nago», dio Jimenezek. Gertakari asko geratu da historian argitu gabe eta are gehiago sekretupekoak badira. Eskuarki gertakari hauek 40 urtetara kontatzen direla esan dugu. 40 urte luze joan dira historiako pasarte hauek gertatu zirenetik, baina gauza asko dago oraindik argitzeko.

Esan bezala, ziur espioiak gure artean ari direla. Artean, hainbat idazlek, errealitatea iritsi ezinik, fikzioa egiteko tentazioari heltzen dio. Gertatu denaren susmoak izaten dituzte, puzzle osoa ezin osaturik ordea, espioitza literatura bihurtzen dute. Hala ere, izan dira espioitzan jardundako idazleak: Koldo Mitxelena eta Andima Ibiñagabeitia, adibidez.

Espioitza eta zerbitzu sekretuak euskal literaturan
Espioitza eta zerbitzu sekretuen saio edo kronika liburuekin ez bazara guztiz gustura gelditu »hori baita normalena» euskal idazleek espioitzaren inguruan eginiko fikzioez osatu dezakezu zure imajinarioa. Xabier Gereño izan da genero beltza gehien landu duen euskal idazleetako bat. Bere nobeletan espioitzaren pasarte zirraragarriak daude. Sabotaia, Setiatuak edota Konspiratzaileak nobeletan aurkitu ditzakezu pasarte horietako batzuk. Alta bada, Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Amabost egun Urgainen nobela mugarria da euskal literatura garaikidean. Mariano Izeta idazle nafarrak eta zendu berri den Augustin Zubikarai idazle bizkaitarrak ere generoa landu zuten.
Gaur egunera etorrita, Josemari Velez de Mendizabal idazlearen Yehuda nobelan »Kosme Zubia protagonista duelarik» murgildu zaitezke espioitzaren suspensean. Moskuko gereziak eta Samurai berria tituluekin trilogia osatua du Aramaioko idazleak.
Euskal literaturako espioitza eta zerbitzu sekretuen pasarteak iragan mendeko II. Mundu Gerran eta Espainiako Gerra Zibilaren inguruan edo haien ondorengo garaietan giroturikoak dira, komunzki. Hona zenbait nobela interesgarriren izenak: Xabier Montoiaren Blackout. Naziek okupatutako Parisen girotua, Jean Etxegoien kazetaria protagonista izaki. Berriki, Fernando Morillo idazleak Gloria Mundi nobelan zientzia eta espioitza uztartu ditu, thriller indartsua girotuz.
Mila Beldarrain idazleak Enigma nobelan »gaztelaniaz» Irun eta Hendaia ditu kontakizunaren abiapuntu. Pat Robertson espioia ingelesa eta Izar kontrabandista euskalduna dira protagonistak. Jon Alonso idazleak Hodei berdeak nobelan errealitatea eta fikzioa nahastu ditu, gure historiaz gogoeta eginez. Espioitzaren zantzuak ere aurkituko dituzu bertan. Azkenik, Alberto Ladron Aranaren Eguzki beltzaren sekretua irakurri dezakezu. Espioitzako thiller klasikoa da, nazien garaiko Alemaniara eramango zaituena.


Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude