Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Herri kontsultaren bueltan dator kurtso politiko berriaren ardatza

Mugimendu politiko handiarekin aurreikusten da datorren kurtso politikoa eta alderdi politikoen arteko sukalde lan beroa espero da abuzturako, batez ere alderdi abertzaleen artean. Ibarretxe Planaren eztabaidari emango zaio hasiera irailean Eusko Legebiltzarrean eta dagoeneko Planaren hitzaurreari buruzko negoziazioak sakontasunez aztertzen ari dira Hirukoa eta Sozialista Abertzaleen artean. Akordiorako aukerak egon badira, eta Planean aurreikusten den herri kontsulta da honen ardatza. EAErako aurreikusia dagoen kontsulta Euskal Herri osora nola zabaldu da aztergai dagoenetakoa: noiz, nola, non, zer galdetuz, dira negoziazio mahaian dauden gai nagusietakoak. Nazio Eztabaidagunetik sortutako Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea ere klabe beraren gainean ari da lanean, eta dagoeneko bere bozeramaileek aurreratu dute akordioa posible ikusten dutela. Ezker abertzalea eta Hirukoaren artean oraindik ere zanga handia dago, batez ere Ibarretxe Planari dagokionez, lehenak hitzaurrean jartzen duelako indarra eta bigarrenekoek hitzaurrea eta estatutu berria edukiz betetzeko dagoen plan osoa banatu ezinak direla uste dutelako. Alderdi desberdinek izan dezaketen borondateaz gain, ETAren jarduera armatu eza funtsezkotzat jotzen da, erakunde armatuaren ekintza bortitz batek egoera guztiz kolokan jarriko lukeelako.


EAren barne tirabirak

Sabin Arana Bizkaiko foru diputatuaren kargugabetzeak, berriz harrotu ditu EAren barne tirabirak. Bizkaian azken kongresuan ildo ofizialak lortutako nagusitasuna apurka hedatzen ari da EAk garrantzitsuak jotzen dituen kargu publikoetara ere, eta honek tentsioa dakar, nahiz eta EAren zuzendaritzatik krisirik ez dagoela azpimarratzen den. Juan Carlos Goienetxea eta Sabin Intxaurragarean ildoak -Sabin Arana Jose Manuel Uribarri hor daude- zuzendaritza gogor kritikatu du eta, besteak bestea, EAren adar independentistena egurtzea leporatu dio. EAko zuzendaritzan ez dira salaketa horiek onartzen eta oro har, independentista eta muturreko aldarrikapenak bai, baina gero errealitatean EAJren interesera berehala makurtzea leporatzen diete Goienetxearen lerrokoei. Argi dago EAren zuzendaritzak Bizkaiko egoera bere egungo indar harremanera egokitu nahi duela eta kostuak bereganatzeko prest dagoela.


PSN zatituaren bi aukerak

PSNren zuzendaritza berriari buruz kongresuaren aurretik esandako guztiak nola garatzen diren ikusi beharko da orain, baina testuinguru oso korapilotsuan aritu beharko du Carlos Chivitek, idazkari nagusi berriak. Batetik, UPNk etengabe egingo dion botere partekatzearen tentaldia izango da eta, bestetik, barne erresistentzia gogorra Juan Jose Lizarbe idazkari nagusi atera berriak bere baitan bildu duen oposizioarekin. Horrez gain, Chivitek Ferraz izango du etengabeko begirale, UPNrekin zerbaitetara iristea ez baita Zapaterok gidatzen duen PSOEren agendan sartzen. Oraingoz behintzat, ikusi beharko baita Euskal Herri osoan irailetik aurrera bizitza politikoak har dezakeen norabidea. 2007ko foru hauteskundeen ondoren foru gobernuan egoteko bi bide ditu PSNk: bata oso gaitza, baina posible, abertzale eta Ezker Batuaren eskutik, eta PSN gidari; bestea, UPNren eskutik, baina, halakoetan ohi bezala, guztiz haren kontrolpean.


Diwan berria Parisen

Bretoieraz irakatsiko duen eskola berria Parisen irekiko dutela jakinarazi dute Diwan-eko »bretoiera erakusten duten eskolen izena» arduradunek. Frantziako Gobernuak jarrera gogorra erakutsi izan ohi du eskola horiekiko: baliabideak eta plantilla murriztu diote, esate baterako. Hala ere, guraso talde baten ahaleginari esker, hamabost ikaslez eta irakasle batez osatutako eskola irekiko dute Montparnasse auzoan, Parisen bretoiak bizi diren auzoan.


Demoen isunak ordaintzeko enkantea

Zerbitzu publikoetan euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzen duten Demoek gero eta isun gehiago dute ordaintzeko. Azken epaiketaren ondoren zorra 70.000 eurokoa da. Demoek ordaintzen ez badute beraietako edonori dirua kentzen hasiko dira. Zorrak kitatzen ahalegintzeko enkantea egin berri dute, ordea. Han elkartu ziren salmentetan egon ohi diren profesionalak eta baita euskaltzaleak ere. Hainbat artista ezagunek eraman zituzten obrak enkantera: Gontzalo Etxeberria, Koldobika Jauregi, Antton Mendizabal, Sorozabal, Nestor Basterretxea eta Irkus Robles, besteak beste. Enkantean 10.000 euro jaso zituzten. Hala ere, diru gehiago biltzeko itxaropena badute, artelan guztiak ez baitziren saldu. Profesionalak ere norgehiagokan aritu zirenez, zenbait obren prezioek gora egin zuten azkar eta euskaltzaleak erosi ezinean geratu ziren. Oraindik Demoek epaiketa gehiago izango dituzte, eta beraz, zorrak gora egingo du.


Matrikula erdia ordainduta

Euskal Autonomia Erkidegoan, euskarako probak gainditzen dituzten euskaltegi guztietako ikasleei matrikularen erdia berreskuratzeko aukera emango zaie. Aurten, 410.000 euro banatuko ditu Kultura Sailak matrikula erdiak ordaintzeko. Erabaki horretaz baliatuko diren lehen ikasleak HABEk jarritako euskalduntzearen lehenengo eta bigarren mailako azterketak gainditu dituzten 1.389 lagunak izango dira.


Euskara eta publizitatea blog-ean

Iñigo Fernandez Ostolaza publizistak blog-a sortu du euskara eta publizitatea uztartuz hausnarketa bideratzeko asmoz. Gai asko jorratzeko nahia du blog-aren sortzaileak: euskarazko itzulpenak publizitatean, euskararen egoera alor horretan, iragarle euskaldunak, publizitatearen inguruko terminologia euskaraz... Gai horiek denak lantzeko itzultzaile, euskara teknikari, publizitateko langile edo interesa duen oro gonbidatu du blog berrira sortzaileak.


Baga Boga eta Donostiako euskara plana

2001-2004ko Donostiako euskara Plan Orokorra amaitzear dela, Donostiako Baga Boga taldeak plana kritikatu du helburuak bete ez dituelako. Donostiako Ezker Abertzaleak baiezkoa eman zion planari egituratu zen garaian, baina uztarik ez dela jaso diote orain. Behar besteko garrantzirik eman ez eta itxurakeriatan ibiltzea salatu dute. Hizkuntza Politika Berria aplikatzea eskatu dute, Donostia euskalduna berreskuratzeko.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude