Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an



Fitola balba, karkupi tui
Jon Gerediaga
Pamiela
102 orrialde
13,20 euro

Jon Gerediagaren olerkiak
Bizitzaren militante baten olerkiak dira Jon Gerediagaren lehen liburu honetan azaltzen direnak. 2000. urteko neguan oso bizipen gogorrak bizi behar izan zituen poetak. Krisi pertsonala, fisikoa eta emozionala eduki zuen. Eta zulo hartatik ateratakoan idatzitako poemak dira Fitola balba, karpuki tui-n eskaintzen dituenak. Bi ataletan banaturik daude. Behea jo zuenean, olerkariak ez zuen bizitzeko arrazoirik aurkitzen, eta hori islatu du Eddy Brickellen hitz batzuekin hasiera ematen zaion lehendabiziko atalean. Ate asko itxi zitzaizkiola iruditu zitzaion 2002ko orduko hartan olerkariari, baina gero, zulotik gora egindakoan, beste hainbeste irekitzen zitzaizkola ohartu zen, eta horixe azaltzen du Bob Marleyren testu batekin hasten den bigarren atalean.

Nora eta laugarren Errege Magoa
Alfredo Gómez Cerdá
Ibaizabal
71 orrialde
7,45 euro

Haur txiroak gogoan izaten dituen Errege Magoa

Edurne Otaegik euskaratu du Alfredo Gómez Cerdák bost urtetik aurrerako haurrentzat sortutako istorio hau. Marrazkiak, berriz, Xan López Domínguezek eginak izan dira. Sei urte eta erdi ditu orain kontakizuneko protagonistak. Aurreko urtean bost opari eskatu zizkien Errege Magoei. Bere neba txikiak ere beste hainbeste opari eskatu zituen, baina ez bati, ez besteari ez zizkioten hiru opari baino utzi. Neba-arrebek horren arrazoia jakin nahi dute. Beraz, aurtengoan esna gelditu eta Errege Magoei galdetzea erabaki dute. Errege Magoek, ordea, eskatutako opari guztiak utzi dizkiete oraingoan. Nola hasiko dira ezeren galdezka? Baina orduan laugarren Errege Magoa etxean sartzen ikusi dute. Hari bai galdetuko diotela!

George L. Steer. Gernikan izan zen kazetaria
Edorta Jimenez
Txalaparta
55 orrialde
10 euro


Hamabi urtetik aurrerakoentzat

1909an Hego Afrikako Errepublikan jaiotako George L. Steer kazetariari esker jakin ahal izan zuen munduak 1937ko apirilaren 26an Gernikak jasan zuen bonbardaketaren egia. "Gernika faxistek bonbardatu dute" idatzi zuen Londreseko The Times egunkarian, bere begiekin ikusitako suntsiketa agertzeko orduan. Eta haren bizitzaren gainean irakurle gazteentzat idatzitako liburua da Edorta Jimenezen George L. Steer. Gernikan izan zen kazetaria. XX. mende hasierako Hego Afrikaren deskribapena, George L. Steer 1935ean Abisiniara iritsi eta Mussoliniren armadak eragindako gerra zela-eta bertan ikusi ahal izan zituen gertakizun ankerrak, 1936an Espaniako II. Errepublikaren aurka frankistek hasitako gerra, Bilbo bonben erasopean, Gernika sutan, Birmania...


Egan
Batzuen artean
Euskalerriaren adiskideen elkarteko boletina
294 orrialde
18 euro


Eraginak Arestiren poetikan

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kaleratzen duen Egan aldizkariaren azkenengo zenbakiak Jose Agerreren olerkigintza, 2003ko euskal literaturako sorkuntzak argitara emandako liburuen zerrenda eta Miren Billelabeitiak euskaratutako Bertolt Brechten Gaileoren bizitza drama plazaratu ditu. Horrez gain, honako gai hauek aztertu dituzte: Gabriel Arestiren poetikan aurki daitezkeen hainbat eragin, Xabier Leteren Izarren hautsa, A. Kardaberazi eta J. A. Mogeli dagokienez literatur bizkaieraren lehen uneak testuen argitan, Pako Aristiren Libreta horiko poemak, Xabier Montoiaren Denboraren izerdia, Gerardo Markuletaren Batak ez du bestea kentzen, Ur Apalategiren Gure gauzak S.A. eta Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea.


Maíto Panduro
Gonzalo Moure
Ibaizabal
103 orrialde
8,65 euro



Mutiko ijito baten bizitzako gorabeherak

Jose Antonio Sarasolak euskaratu du 2001. urtean XII. Ala Delta Haur Literatur Lehiaketa irabazi zuen Gonzalo Moureren Maíto Panduro eleberria. Mutiko ijito baten bizitzako gorabeherak azaltzen ditu bertan. Ilargirik gabeko gau bat bezalako ilea duen mutiko hori Seseña la Cuevan bizi zen, txabola-auzune batean, aita Duesoko espetxera eraman ziotenean. Zazpi anai-arrebek osatutako familia luze batean hirugarrena izaki, Seseñako eskolara joaten zen, hango jantokia oso gustukoa zuelako. Gainera, Maítok oso gogoko zuen Susana maistra ere, hori etxeko inori aitortu ez bazion ere, Susana beraz arduratzen zelako eta aitari idazten eta marrazkiak bidaltzen irakatsi ziolako.


Haur zeru-lurtarra
Pello Añorga, Jokin Mitxelena
Elkar
36 orrialde / 5,85 euro



Argia eta Iluna maitemindu zirenean gertatua

Pello Añorgak sortu eta Jokin Mitxelenak marraztutako istorio honetan, bakar-bakarrik zegoen Argia zeruan, eta bakar-bakarrik Iluna lurrean. Ahalik eta maitemindu egin ziren arte. Hainbeste maite zutenez elkar, haur eder bat sortu zuten. Haur horri Arginabarra deitu zion Argiak, Ilunabarra, berriz, Ilunak. Eta kulun-kulunkan hasi ziren jolasten hirurak pozik elkarrekin. Baina halako batean, haurra galdu egin zen, eta larritu egin zen aita eta larritu ama. Nora joan ote zen haur zeru-lurtarra?.


Gloria Mundi
Fernando Morillo
Elkar
232 orrialde
14,75 euro



Augustin Zubikarai nobela laburren saria


Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatu ohi duten Augustin Zubikarai Nobela Laburrentzako Sariaren irabazle aurtengoan Fernando Morilloren Gloria Mundi izan da, Iñaki Irasizabalen Burua txoriz beterik lanarekin erdibana. Zientzia eta espioitza uztartzen dituen narrazioa dugu Fernando Morilloren hauxe. Hiroshima eta Nagasaki suntsituko zituen lehergailu atomikoa sortzen aritutako fisiko gehienak errudun eta erantzule sentitu ziren eman zitzaien erabilera militarrarengatik, eta, hain zuzen ere, sentimendu horietan sakondu nahi izan du idazle azpeitiarrak Gloria Mundi nobelan, hausnartzeko zer gertatuko litzatekeen mende erdi geroago halako aurkikuntza guztiz arriskutsu bat egin izango balute. Mireia Elosegi Donostiako International Physics Center-eko fisikari gazte bat izango da aurkikuntza horren egilea. Isilean egiten du lan, baina ez berak uste bezain sekretuan, eta biziarekin ordaindu beharko du bere arrakasta. Hala ere, hil aurretik lortuko du bere aurkikuntzaren berri kazetaria den bere mutil-lagun ohiari ematea, eta gazte hori guztiz ahaleginduko da fisikariaren hilketa argitzen.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude