Akauzazte: esperimentazioa bidaide


2021eko uztailaren 20an

Duela hamabi urte sortu zen Akauzazte talde azkoitiarra eta orduz geroztik hiru disko argitaratu ditu. Estrainekoa, Ur gardenak, garai bateko Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen eta ondorengo biak taldeak berak ekoitzi ditu. Azken lana, hain zuzen ere, azkoitiarrek Carlos Desastrerekin batera sortutako Asociación de Sueños Ilimitada zigiluarekin karrikaratu dute. Aspalditik Azkoitian bizi den artista andaluziarra da Carlos Desastre. Zigilu berrian 713avo Amor, El Corsal Desastre, Después de Nunca eta Autoa proiektuen lanak ere aurki daitezke. "Akauzazten, batez ere, Joxe da proiektu horretan murgildu dena. Norberaren produktuen kontrola eramateko bide bat da", diosku Arra bateria joleak. Zigilu berriarekin argitaratzeak talde azkoitiarrari bere lanarekiko hurbiltasuna eskaini dio. "Gure diskoekin dugun harremanak ahalik eta jarraipen luzeena izatea nahi genuen, guk egiten badugu diskoa, saldu ere guk egitea... Joxe izan da Carlosekin proiektu horretan murgildu dena eta guretzat gozamena da bertan argitaratzea gure lana", aitortzen du Roge gitarrajoleak.

Sortu zenetik taldeak hainbat formazio izan ditu, eszenatoki gainean zortzi ere izatera iritsi dira. Gaur egun, hasieratik taldean dauden hiru partaidek osatzen dute banda: Roge Astigarraga (gitarra, teklatua eta ahotsak), Iker Arrazola (bateria) eta Joxe Larrañaga (baxua eta ahotsak). "Taldea zuzenekoetan joan zen osatzen, izan ere, lehenengo grabaketetan, adibidez, kanta batean bi kidek hartzen zuten parte, beste batean lauk... beraz, zuzenekoan osatu zen taldea", diosku Arra taldeko bateriak. Lehen zuzenekoetarako bi bateria, perkusioa, bi gitarra, baxua... mugitzen zituzten. Orain, berriz, hiru bakarrik dira taula gainean eta hori erronka da taldekideentzat. Gainera, aurreko lanekin baino maiztasun handiagoarekin dihardute orain zuzenean, hiru kide koordinatzea zortzi elkartzea baino errazagoa delako agian.

Lan entzungarriagoa

X diskoa lan berria baino askoz ere konpaktuagoa dela uste dute taldekideek: "X lanean soinuari dagokionez kantek askoz ere lotura zuzenagoa dute. Giroa batuagoa da. Oso proiektu beltza zen, eta hain zuzen ere, horregatik da hain disko laburra, entzuteko oso gogorra zela iruditu zitzaigulako". Garai hartarako Azalberritan osatuko zuten abesti gehienen bizkarrezurra egina zuten. Bestalde, Ur gardenak lana agian nahi bezain borobil ez eta kanta gehiegirekin kaleratu zuten inpresioak bultzatuta, kanta horiek beste lan batean biltzea pentsatu zuten: "Horrela, gure lana bi zatitan kaleratzea otu zitzaigun. Alde batetik, X, intentsu samarra eta giro batean zentratua; eta bestetik, Azalberritan, batasun hori mantentzeaz gain, akustika ezberdinak biltzen dituena eta entzungarriagoa.

Matadeixe

Urte guztiotan lokala, Azkoitiko Matadeixen kokatua, eta lan egiteko era izan dira Akauzazteren ezaugarri nagusiak. Betidanik beraiek grabatu dituzte lanak, hasieran lau pista batekin, gero zortzi pistako mahai digital batekin eta gaur egun ordenagailuarekin. "Hasieratik gaude Matadeixen eta horrek aukerak eskaini dizkigu; lokalak, espazioak eta lagunek gauza asko eman diote taldearen izaerari", onartzen du Rogek. Matadeixe animalien hiltokia zen garai batean eta bertan biltzen dira herriko musika talde gehienak 1983az geroztik. Kontzertuak, antzerkia, zine foruma... hainbat dira bertan antolatzen diren ekitaldiak.

Konposizio prozesua grabaketetan oinarritzen du Akauzazte taldeak eta askotan grabatutako ideia solteek ematen diote kantak sortzeko parada. "Jendeak abestiak entseatu eta ongi irteten direnean grabatzen ditu, guk guztiz alderantziz egiten dugu lan, estudioan abestia egina dagoenean planteatzen dugu ea zuzenekora eraman dezakegun ala ez", azaltzen du Rogek. Azalberritan, beraz, lokalean bertan grabatu dute azkoitiarrek. Ekoizpena, berriz, Angeluko Amanita estudioan burutu dute Xabi Erkizia eta Stephan Krieger-en eskutik. "Aurrenahasketa guk geuk egin genuen, baina lanak belarri freskoak behar zituela pentsatu genuen", diosku Arrak.

Diseinu aldetik asko zaindu dute azkoitiarrek lan berria. Diskoa ez dute ohiko plastikozko kaxan argitaratu eta azkenaldian askok egin duen hautua egin dute: kartoizko formatua, digipack-a. CDarekin batera, hitzak eta hainbat marrazki biltzen dituen liburuxka plazaratu dute. "Itxura aldetik ere sendotasuna eman nahi izan diogu lanari. Gainera, gaur egun pirateorako dauden erraztasunak kontuan izanik salmentarekiko erakargarri izatea ere nahi genuen", diosku Rogek. Taldekideen aburuz, beti arduratu dira diseinua zaintzen, Ur gardenak ere kartoizko formatuan argitaratu zuten eta 1995. urteko maketa kontserba lata baten barruan karrikaratu zuten. Lan hori laster birkaleratzeko asmoa dute, Berako Gutariko Bat taldearen eta Gutural taldearen grabazioekin batera.

Mordechai Vanunuri eskainia
Banda azkoitiarrak Mordechai Vanunu zientzialariari eskaini dio Azalberritan diskoa. Vanunuk hamazortzi urte egin ditu Israelgo Ashkelon presondegian, 1985ean lanean ziharduen lantegi nuklearrak lehergailu nuklearrak egiten zituela salatzeagatik. Marokon familia judutar batean jaiotako zientzialariak, lantegian egiten ari zirenaz konturatzean, argazkiak atera eta Australiara ihes egin zuen. Zientzialari britainiarrek Vanunuk zituen frogak aztertu ondoren, 1986an egunkari batek argitaratu zuen bere istorioa. Handik gutxira Vanunu espetxeratua izan zen eta joan zen apirilaren 21ean kaleratu zuten baldintzapeko askatasunean. "Diskoa argitaratu eta aste batera kaleratu zuten Vanunu eta benetan asko poztu ginen", diosku Arrak.


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude