Zirt edo zart


2021eko uztailaren 27an
Euskal Herria zirt edo zart egiteko une historiko garrantzitsuan dago. Hegoaldeari dagokionez, 1978an ekindako ziklo politikoa agortuta eta ziklo berriari ekin ezinik, bitarteko egoeran dagoela esan daiteke. Ziklo berria irekitzeko, aurrekoa markatu zuten eta dagoeneko agortuta dauden bi fenomeno nagusiak itxi behar dira: batetik, Gernikako Estatutuaren bidezko "emandako autonomia"ren etapa; bestetik, ETAren bide militarra.

Zikloa agortu arren, Espainiako Estatuak kontrola indarrez mantendu nahi du, eta, ETAk eskaintzen dion koberturaz baliatuta, aurrekaririk gabeko eskalada errepresibo, autoritario eta eskubideen murrizketa eragin du. ETAk, bere aldetik, eutsi egiten dio bide militarrari, nahiz eta oso ahulduta eta militarki kontrolatua egon eta aspaldian ez duen ekintza militarrik gauzatu.

1998an Lizarra-Garaziko Akordioak ziklo aldaketaren beharrari bere osotasunean egin nahi izan zion aurre: etapa autonomikoa itxi, ETAren borroka militarra amaitu eta ziklo berria subiranotasunezko oinarrietan ireki. Baina prozesuak nahastu egin ziren eta aurreko zikloa ixteko zailtasunak agertu. Orain aztertuko ez ditudan arrazoiengatik, ahaleginak porrot egin zuen. Eta porrot honek bi ondorio nagusi utzi zituen: bide autonomikoa ixteko prozesua eta ETAren bide militarra ixtekoa bereizi beharra, batetik, eta bestetik, su-eten baldintzatuaren aukera agortzea. ETAk ezin du dagoeneko su-etenaren trukean ezer eskatu, ezker polo zibil soberanistaren berrantolatzea ez bada. Planteamendu honekin dator Ibarretxe Plana, lehen prozesuari erantzuna eman asmoz.

Batasuna ere ondorio hauetaz jabetzen zela ikusi nahi izan genuen Bergarako proposamenean. Otegiren uztail hasierako adierazpenek ez dute zalantzarako tokirik utzi. Pozgarria benetan, aspaldi samarretik nazio eraikuntza eta gatazka gainditzeko prozesua bereizteko bide politikoa aldarrikatzen genuenontzat.

Ibarretxe Planera itzuliz, amaitutako zikloa gainditzeko gehiengo soziala bilduko duen proiektu komuna izan nahi omen du. Eta hori behar dugu. Baina ezinbestean zuzendu beharreko hutsuneak ditu. Aurrebaldintza guztiak ezabatu behar ditu, ETA zein estatuari beto eskubidea kenduz eta euskal herritarren hitza errespeta dezaten exijituz.

Hala ere, ezin hobeto letozke ETAren eta Espainiako Gobernuaren distentsio keinuak eta, giza eskubideen defentsan, herritarrok zera exijitu behar diegu, ozen eta tinko: ETAri behin betiko su-etena, eta Gobernuari Alderdien Legea, Sumario errepresibo justifika ezinak, euskal presoen dispertsio eta urrutiratzea eta Terrorismoaren aurkako Legea bertan behera uztea.

Burujabetzazko prozesuaren zilegitasuna Euskal Herriko herritarren borondatea da eta Nazioarteko Zuzenbidearen araberakoa, gainera, Quebec-i aitortu zitzaion bezala. Horretarako, hiru zutabetan sakondu beharra dago: erabaki subjektua »euskal herritar oro, jaioterria eta bizilekua edozein dela ere, baina egungo hiru errealitate administratibo bakoitzak behar du izan erabaki subjektu, zilegitasunez beste egoera batera igaro ahal izateko»; lurraldetasuna »7 herrialdeetako subjektuek erabaki beharko dutena»; eta burujabetza »arlo juridiko, administratibo zein politikoan».

Prozesuak irekia izan beharko du, dinamikoa eta progresiboa, herritarren borondatea eta giza eskubideekiko begirunea dituena muga bakar. Horregatik, aukera guztiak zabalik utzi behar ditu, ezin da mugatu Espainiako Estatuarekin elkarren arteko banatzearen estatus aukerara. Batzuk independentziaren aldeko hautua egingo dugu: burujabetza behar dugulako Europan zuzeneko parte hartzea bermatzeko, demokrazia murriztu eta giza eskubideak zapaltzen dituzten legediak ezabatu ahal izateko eta herritarren integrazioa, ongizatea eta askatasun indibidual zein kolektiboak bermatzeko eskuduntzak izateko.

Ibarretxe Plana batetik, eta EAEko hauteskunde autonomikoak direla bestetik, une erabakigarrian gaude eta hasi dira mugimenduak. PNVren baitan Imazen garaipenak eraikuntza nazionalerako zailtasunak areagotuko zirela iragarri zuen. Ibarretxeren ezkutuko telefono elkarrizketak eta Donostiako udalean PSOErengana hurbiltzeko ahaleginek argi erakusten dute nondik datorren arriskua: PNVk muzin egin diezaioke gatazka gainditzeko ezinbestekoa dugun burujabetza ariketari »ez naiz ari nazio eraikuntzaz» eta estatutu aldaketa soilean utzi Plana, blokeatuta egon diren zenbait eskuduntzaren truke eta hurrengo agintaldirako gobernagarritasun bide berriak zabaltzearen truke. EAren baitan ere nabaria da ildo ezberdinen arteko tentsioa. EB-IUk ere mugimendu estrategikoa egin du IUrekiko status aldaketarekin. Batasuna aldiz, duela bi urteko diskurtsoarekin zerikusirik ez duen dialektika posibilista begi-bistakoa eginez.

Aralarrek bere aldetik, urrian egingo du II. Biltzarra eta bertan helburu nagusi bat izango du: ezker zibil soberanistaren alternatiba berreraikitzeko bidea markatzen joatea. Izan ere, eraikuntza nazionalean PNVri hegemonia borrokatuko dion ezker bloke soberanista indartsua behar baitugu, autodeterminazioaren aldeko norgehiagoka politikoari tinko ekingo diona eta eraikuntza nazionala parametro sozialetan egingo duena. Berrantolaketa horri begira, hona kontuan hartu beharreko zenbait ekarpen:

- Ezker abertzaleak »bere osotasunean» 1999tik hona izan duen boto hustuketa ikaragarria, ETAren indarkeriazko ekintzarekiko dependentzia harremanaren ondorioa izan da.

- Ezker zibil soberanistaren berrantolaketak borroka armatuarekiko autokritika sakon batez abiatu behar du. Hori egin gabe ezin da lidergo politiko berririk eraiki.

- Ezker abertzaleak azken urteetan bere politikaren azken mailara zokoratu ditu aldarrikapen sozialak.

- Ezker polo abertzale plural horrek, gehiengo sindikalarekin bat egiten du, burujabetza nazionalerako antzerako proiektuan eta baita gizarte ereduan ere. Horregatik, errealista da gure herriko lidergo politikoa zentroko eta eskuineko indarrei borrokatzeko xedea.

- Ezker zibileko bloke abertzaleak sindikatuekiko eta gizarte mugimenduekiko elkarlan eta autonomiazko harremana landu behar du, lehentasunez.

- Ezker identitatea ez da eraikitzen abertzale kontserbadoreen programa nazionala erradikalizatuz, eraikuntza nazionalerako egitasmo demokratiko eta sozialista bat bultzatuz baizik.

- Ezin da helburu politikoez hitz egin, bideez, jarrerez, jokabideez hitz egin gabe. Helburua bide egiteko ahaleginak berak bihurtuko du berau errealitate, unez une, pausoz pauso.

Eta horretan ari da Aralar. Epe luzera lanean, bidea egiten, ezker alternatiba izateko bokazio osoz, baina erresuminak baztertzeko borondatez eta bide horretatik joan nahi duenarekin elkarlanean aritzeko eskua »eta bihotza» zabalik.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude