Merkealdi garestiak


Heldu dira merkealdiak Corte Inglesera, Zarara, Mangora. Eta guztiok »ni neu barne, jakina» amua irentsiko dugu. Zerbait erosiko dugu. Zer gara gu, nor gara gu, kontsumitzaileak gara gu. Kontsumitzaileen Elkarteetako ordezkariek, urtero bezala, erostera joan aurretik behar ditugun jantzien zerrenda prestatzeko gomendatu digute, zerrenda horretan ageri ez den ezer ez erosteko aholkatu. Baina gu, urtero bezala, zerrendarik gabe, edozer gauza erosteko prest hurbilduko gara dendetara. Seguru pagotxaren bat topatuko dugula: elastiko bat bederatzi eurotan »berdin dio etxeko armairuan kamisetak sobran izatea», edo praka batzuk 18tan »agian guretzako txikiegiak dira, baina, merkeak direnez, zer axola dio». Eta harro kontatuko diegu lagunei zer nolako maukak erosi ditugun, haien gibelean dagoenaz batere arduratu gabe.

Egunotan Intermon Oxfam erakundearen txosten bat irakurri dut, hain zuzen ere Espainiako enpresa arropa ekoizleen jardueren ingurukoa. Ebazpena, Inditex (Zara), Induyco (El Corte Ingles), Cortefiel edota Mango bezalako enpresentzat arropa egiten duten tailerretako langileen baldintzak esklabutzatik gertu daudela. Tailer gehienak Marokon daude. Langile gehienak emakumeak dira »txirotasun katearen azken kate-begia emakumea izaten da beti». Txostenak adibide ikaragarriak eskaintzen ditu: 16 orduko lan jardunaldiak, hilero ordaindu gabeko 150 ordu estrak, sindikatuak osatzeko eskubiderik ez, segurantza sozialik ez, gaixotasun baja hartzeko eskubiderik ez, areago, lan jardunaldi maratonianootan komunera joateko aukerarik ez.

Salaketa horren aitzinean transnazional espainiarrek esan dute haiek dekalogo etikoak sinatzen dituztela haien arropa egiten duten tailerrekin. Dekalogo bat, baina, paper bustia da, baldin eta tailerrei ezartzen dizkiezun ekoizpen baldintzek ezinbestean esklabutzara bultzatzen badute. Transnazionalek ekoizpen handiagoa, azkarragoa eta merkeagoa nahi dute. Eta Munduko Banketxeak eta Nazioarteko Moneta Fondoak txiroturiko herriak eskaera horiek onartzera bultzatzen ditu. Duela hiru urte Marokoko tailerrek 3,3 euro kobratzen zuten praka bakoitza. Egun, 2 besterik ez »kontuak egiten hasten bagara, jabetuko gara 18 eurotan erosi ditugun prakak pagotxa direla, batez ere multinazionalarentzat». Inditexek mundu osoko entrega eperik motzenak inposatzen dizkie tailerrei: bost egun. Xedea, erakusleihoko arropak astero aldatzea, guri amu erakargarri gehiago eskaintzea.

Guk, jakina, amua behin eta berriz irensten dugu. Herritarrak baino gehiago kontsumitzaileak gara. «Kontsumoak libre eginen zaituzte». Horixe da egungo erlijio nagusiaren leloa. Jaungoikoa, Merkatua. Kontsumitzaile itsu izatearen errua, nolanahi ere, ez da guztia gurea. Txikitatik garbitzen baitigute burua erosle porrokatuak izan gaitezen. Gurea bezalako gizarteetan, herritar bakoitzak egunero 1.500 publizitate-mezu jasotzen ditu, telebistako, irratiko, prentsako, errepideetako, karriketako iragarkiak, gehi beste mezu ez horren zuzen asko: paperezko eskuoihaleko lelotxoa, aurreko autoaren marka, lankidearen elastikoaren logoa… Beste datu bat, haurrak dira publizitatearen xede nagusia, haien buruak harkorrenak baitira. Prozesua, gainera, ez da atzo hasitakoa. XIX. mendearen amaieran hasi ziren, eta harrez geroztik urtetik urtera munduan gero eta diru gehiago gastatzen dute publizitatean. Coca-Cola aitzindaria izan zen publizitatearen alorrean. "Errepikapenak indar ikaragarria du. Tanta batek harria zula dezake", aipua hain zuzen ere Coca-Cola enpresako buru batena da. Beldurra ematen du.

Burua garbitu digute, edo zikindu, nondik begiratzen zaion, baina ez dugu zertan ezer egin gabe geratu. Herritarrok kontsumitzaile bilakatu gaituzte. Horrek, baina, boterea ematen digu, kontsumitzailea kontsumo gizartearen oinarria baita. Beste modu batean esanda, kontsumitzaileak kontsumitzen ez badu, akabo. Bada ideia horren inguruan lanean diharduenik. Globalizazio neoliberalaren aurkako mugimenduaren baitan, alor bat marken aurkako borroka da. Transnazionalen aurkako kanpainak antolatzen dituzte. Baita publizitatearen kontrakoak ere. Naomi Kleinen No Logo liburuak ederki azaltzen du haien diskurtsoa. Asko laburbilduz, tesi nagusia da zenbat eta jende gehiagok jakin zer dagoen arestian aipaturiko espainiar arropa transnazionalen atzean, edo Nike eta Microsoft bezalako multinazionalen gibelean, orduan eta jende gutxiagok erosiko dituela beren produktuak. Nik, baina, badut zalantza bat: transnazionalen gibelean zer dagoen jakinda ere jendeak ez ote duen berdin-berdin kontsumitzen segituko. Eztabaida klasikoa: gizakia izatez ona ala gaiztoa da? Zu zeu, irakurle.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude