MCC: Txina, Ekialdeko Europa eta Hego Amerika jomuga


2021eko uztailaren 27an
Hazkunde motel samarreko testuinguruan, «Mondragón Corporación Cooperativak zenbait sektoretako eskarian gertatutako moteltzearen ondorioak jasan ditu; baina, oro har, salmentek hazkunde polita izan dute, lanpostu ugari sortu da, nazioartera zabaltzeko prozesuan aurrera egin dugu eta apustu sendoa egin dugu berrikuntzaren alde, globalizazioak dakartzan erronkei aurre egiteko tresna den aldetik». Hala jartzen du 2003an taldeak izandako emaitzen aurrerakina eskaintzen duen Euskadiko Kutxaren memorian. Hori horrela dela ikusteko, taldearen datu orokorrak ikusi besterik ez dago: aurreko urtearekin erkatuta, %4,6 gehiago saldu zuen; %2,5 lanpostu gehiago sortu; eta %24 inbertsio gehiago egin zituen. Koadroan ikus daitezke datu zehatzagoak.

Etorkizun hurbilera begira, atzerriko lantegiei eman die garrantzia eta 2008. urtera bitartean 17 lantegi irekiko ditu Txinan, Mexikon, Brasilen eta Europako Ekialdean. Ehuneko 50era heldu bitartean erosketa gehiago egingo du atzerrian eta balio erantsi gutxien duen ekoizpenaren zati bat deslokalizatuko du. Dena den, jarduera horrek enpleguan eragiterik ez dute nahi eta beraz, kooperatibak hazi beste erremediorik ez du izango.

Finantza taldea eta banaketa

MCCko finantza taldeak hiru jarduera hartzen ditu bere baitan: Banka, Lagun Aro BGAE eta Lagun Aro Aseguruak. Euskadiko Kutxak kaudimen bikaina dauka. Bere baliabideak 1.053,5 milioi eurokoak dira. 479,7 milioi euroko superabita daukala adierazten du horrek. 2003ko abenduaren 31n %14,81eko kaudimen koefizientea zuen. Erraz gainditu zuen, beraz, %8ko gutxienekoa. Kreditu inbertsioa %22,4 handiagoa izan zen 2003an, aurreko urtearekin alderatuta. Hau da, 5.973,8 milioi eurotik 7.311,6 milioi eurora pasatu zen. Hazkunde hori gehienbat etxebizitzako hipoteka kredituaren bilakaeran oinarritu zen. Irabaziak %3,4 handiagoak izan ziren, 103,4 milioi euro lortu baitzituen 2003an eta 100 milioi euro aurreko urtean.

Lagun Aroko mutualisten taldeko kide gehienak MCCko bazkideak dira. Taldekideen eta haien familiarteko onuradunen gizarte babesaz arduratzen da batik bat. Gaur egun, 113 kooperatibatan banatutako 28.204 pertsona daude bertan, eta urtetik urtera 1.002 pertsona gehiago sartzen dira. 2003an 54,8 milioi euro banatu zituen prestaziotan »epe laburrerako prestazioak ematen ditu». Kopuru horretako %54 aldi baterako ezintasuna zutenei eman zien eta %39 osasun laguntza emateko erabili zen. Lagun Aro Aseguruakek 181 milioi euroko diru sarrera izan zuen 2003an, aurreko urtean baino %9 handiagoa. Bere merkataritza sarea hedatu du beste lau sukurtsal irekiz. Gaur egun, 68 sukurtsal dauzka Euskal Herri osoan, Bartzelonan eta Valentzian, bere 240.000 bezeroen esanetara.

Banaketa taldearen buru Eroski da. Eroskiz gain, beste hauek daude taldean: Comercial Erein, Erosmer Ibérica eta Sofides »azken horrek Frantzian dauka egoitza»; Balear Irla, Galizia eta Madrileko aliatuekin batera sortutako beste zenbait baltzu; eta nekazaritza eta abeltzaintzako eta elikagaigintzako (Erkop) beste sei baltzu. Talde honen balantzea baikorra izan da: Jarritako helburuak bete ziren, lurrinen banaketa espezializatua finkatu zen, Distribuciones Mercat bere finkapen perimetroan integratu zen, eta Eroskiren ekarpenen bigarren jaulkipena arrakastarekin gauzatu zen. Alabaina, Valentziako Consum kooperatibaren baja ere gertatu da.

Eroski taldeak inbertitzeko ahaleginarekin jarraitu du, eta 60 supermerkatu, bederatzi hipermerkatu, 18 bidaia agentzia, bost aisialdirako denda eta lau gasolina zerbitzugune ireki ditu. Horrekin guztiarekin, 2.600etik gora lanpostu sortu ditu. Berrikuntza horien artetik aipagarrienak Gasteizko El Boulevarden eta Logroñoko Berceoren inaugurazioak dira. Emaitza ekonomikoak hauek izan ziren: Eroskiren emaitza bateratuak %21 igo ziren eta 108 milioi eurora iritsi ziren. Salmentak 2002koarekiko pixka bat igo ziren; 2002an 5.122 milioi euro izan ziren eta 2003an 5.204 milioi euro.

Industriaren taldea kaltetuena
Industriaren taldea da MCC osatzen duten hiru taldeetatik nazioartera irteteko aukera gehienak dituena. Horregatik, 2003an Europatik etorri zen eskari txikiagoak talde horri egin zion kalte handiena. Hala ere, bertako ordezkarien arabera, ekitaldi "onargarria" izan zen. 4.379 milioi euro fakturatu zituen, 2002ko salmentekin alderatuz %8 gehiago.

Lehengo urtean, hedapenik dinamikoena ingeniaritzaren eta ekipoko ondasunen dibisioetan gertatu zen; %31 gehiago fakturatu zuten. Horien atzetik, dezente atzerago, automozioa eta eraikuntza daude. 2002ko fakturazioa gainditzea lortu ez zuen dibisio bakarra makina-erremintarena izan zen; 2002. urtearekin alderatuta, %20,2ko beherakada izan zuen. Jarduera hori nazioartean oso hedatua dagoelako gertatu zen beherakada. Baina beste bi gertaera ere izan ziren eragin kaltegarri horien errudunak: Europako enpresek inbertsio gutxiago egin zituztela arlo horretan eta euroa asko garestitu zela. Horrek guztiak zailtasunak ekarri ditu makina-erremintako produktuak gure dibisa erabiltzen ez duten merkatuetara eramaterako garaian.

Industriaren taldeak merkatuka izan duen fakturazioari erreparatuz gero, zera ikus daiteke: arlo bateko eta besteko ekonomien martxarekin koherentzian, barruko merkatuan hedapena dezente handiagoa izan dela nazioarteko merkatuan baino. Barruko merkatuan 2002. urtean baino %11,2 gehiago saldu zen; eta nazioartekoan, berriz, %4,7 gehiago besterik ez. Industriaren taldeak guztira 32.350 langile zituen 2003. urtearen bukaeran. Horietatik 6.061ek taldeak atzerrian dauzkan enpresetan lan egiten dute. Aipagarria da 553 langile dituen Matrici kooperatiba sartu zela taldean 2003. urtean.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude