Joanes Urkixo: «Literaturak tarte on bat pasatzeko balio behar du»


2021eko uztailaren 27an
Joanes Urkixo idazleak abentura oso gogoko zuen gaztetan. Bulegari, leiho-garbitzaile, egunkari banatzaile ibili zen, baita Europan barrena bidaiari ibili ere; Dinamarkan hiru urtez. 1978tik 1980ra bitartean Pott bandako kideekin ibili zen. Harrezkero, letren munduan aritu da etengabe. Abentura maite zuen eta abentura nahiz fantasia bizi ditu egun literaturaren bidez. Genero hori lantzen du bereziki.
Generoak genero, euskal literaturaren paisaiari buruzko bere ikuspegia, baita bere burua bertan nola ikusten duen azaldu digu hasteko: "Euskal literaturaren paisaia oparo eta nabarra ikusten dut, kolore askotarikoa. Paisaia anitz horretan nire burua ikusi soilarekin konformatzen naiz. Ez da gutxi. Fantasiazko edota abenturazko generoa lantzen dut, gazteentzako batez ere. Genero honek euskal literaturan esparru txikia du, baina gustura ari naiz. Ezaguna naiz. Ez dut gehiago eskatzen".

Gerlari zuria liburua hizpide. Nondik nora liburu hau? Zer da berau zure ibilbidean?
Kondaira edota historia zaharren zalea naiz. Liburuaren ideia, batetik, Jaun Zuriaren eta kondairaren liburu batetik sortu zitzaidan. Orain dela zortzi urte euskaraz argitaratua. Fikziozko istorio polit bat izango zelakoan erosi nuen. Pertsonaia honen inguruan istorio zatiak aurkitu nituen, baina elkarrekin lotura handirik gabe, uztartu gabe nolabait. Ez zegoen nik fikzio egingo nukeen moduan edo nik liburu honen istorioa fikzionatu nahi nuen legez. Alegia, Jaun Zuriari buruzko zerbait egiteko gogoa nuen eta hutsune moduko bat egin zitzaidan. Ideia horrekin ibili nintzen luzaroan, buruan bueltaka, harik eta behin batean, Interneten beste zerbaiten bila nenbilela, Irlandako kondaira batekin topo egin nuen arte. Irakurri eta berehala konturatu nintzen hura zela nire ideiari falta zitzaion hanka, istorioa osatzeko zatia nolabait.

Apirila Sarian euskaraz izan den lehen saritua. Zer-nolako prozesua izan zuen liburuak?
Euskal Herritik aurkeztutako hautagaiak »normalki» euskaraz idatzitako liburuak izaten dira. Ondoren erdaratu egiten dira epai-mahaikoek ulertu ditzaten. Nik argumentua edo sipnosia idazteko sei orrialde inguru behar izaten dut, ondo borobilduta eta zehazkizun guztiez. Hori da argitaletxeei aurkezten diedana. Liburu honekin horrela egin nuen eta argitaletxeak eta biok hautagai moduan aurkeztea erabaki genuen. Beraz, erabaki hori hartu genuenean liburua idatzi gabe zegoen. Gerora erdaratu egin behar zela jakinda, editoreak eta biok zuzenean erdaraz idaztea erabaki genuen. Alegia, nire bizitzan lehenengo aldiz gaztelaniaz idatzi nuen eta gero euskaraz. Euskaraz beste bertsio moduko bat egin nuen. Ez da itzulpena, ez da izaten ahal gainera.

Historia dramatiko eta fantastikoa. Irlanda eta Euskal Herrian »Bizkaiko Urdaibai ibarrean» kokatua.
Komeni zaigu gogoratzea Jaun Zuria Bizkaiko kondaira dela. Oker ez banaiz, Bizkaian lehendabiziko Jauna edo buruzagia izandakoa. Jaun Zuriaren kondairek oinarri historiko bat dute bere baitan. Kondaira hau XIV.-XV. mendean sortu zen. Lope Garcia de Salazar egilearen Andanzas y fortunas liburutzarrean agertzen da. Bertan Europako hainbat leinuen jatorriak aipatzen dira, besteak beste, Jaun Zuriarena. Liburuan esaten denez, Jaun Zuria Eskoziako printzesa baten eta deabruaren semea zen.
Bestalde, istorioak badu sustrai historiko bat: Asturias eta Leon erresumak, XVII eta XVIII. mende aldean, Bizkaia okupatzen saiatu ziren. Hango demografia handitu bide zen eta erresuma hartako nagusiak lur berrien bila etorri ziren hona. Bi aldiz saiatu ziren, lehenengoz itsasoz heldu ziren, Bakiora, eta hurrengo urtean, lurrez. Araba aldetik, hegoaldetik, etorri eta Arrigorriagaraino igo ziren. Horrelako arrisku egoera batean, Jaun Zuriak bizkaitarrak asturiarren inbasioaren aurka batu omen zituen.

Zein bide landu zenuen berau idazteko?
Hasieran zalantza bat eduki nuen. Istorioa hautatu ostean zein generori ekin behar nion edo istorioarekin zein genero landu eta uztartu behar nuen zalantza izan nuen. Lehenik, bertsio honen lauzpabost orrialde idatzi nituen, abentura historikoa zen, edo aurre historikoa nahi baduzu. Baina ez zeukan fantasia heroikoaren ezaugarririk.
Gero, Madrilgo lagun bati eman nion irakurtzeko. Aurreneko bertsio hartan etsaiak asturiarrak ziren! Lagunak horrela esan zidan: "Hau argitaratzen baduzu ez irten istorio honekin Euskal Herritik kanpo. Nazionalista hauekin beti berdin, beti kanpokoaren kontra borrokatzen ari zaretela esango dizute". Zer pentsa eman zidan, eta aldez aurretik zalantza hori neukanez, berehala erabaki nuen. Fantasia heroikoaren generoa aukeratu nuen eta honek dituen ezaugarri konkretuak erabili ditut.

Irlandako klanen izenak benetakoak al dira? Alegia kondairan azaltzen diren biscayne eta mornatar, kasu.
Izen guztiak benetakoak dira, biscayne klanak badu berezitasuna. Nik dokumentatzeko joera handia daukat. Idazten dudan edozer gauza dokumentatzen dut eta kasu honetan erruz dokumentatu naiz. Pilo bat irakurri dut eta, hartara, hainbat testu antzinako irlandar errege eta leinuen izenekin aurkitu nuen Interneten. Hortik hartu ditut izen guztiak, baita biscayne ere. Fionne pertsonaia nagusiari buruz aurkitu ditudan kondairen artean bere klana Byscne zela esaten da eta hortik biscaynera pauso oso laburra dago. Hori aurkitu eta buruan neukan ideiarekin bat zetorrela ohartu nintzen.

Zein dira gakoak irakurlea harrapatzeko? Nola gainditzen da istorioaren hasieran izaten den anabasa hori?
Teknika oso zorrotz erabili behar da. Badago egitura bat, erabiltzen ahal dena eta askotan erabiltzen ez dena. Nik, nire ofizioarengatik, argi daukat egiteko hori. Gazteentzat idazten dudan bitartean teknika honetaz baliatuko naiz zehatz-mehatz. Irakurlearen arreta harrapatzeko arau nagusi bat daukat: lehen kapituluko lehenengo bi orrietan bai generoa bai protagonista zein diren nabarmen geratu behar dira, baita istorioaren lehenengo zantzua zein den ere.

Gazteentzako abenturazko istorioek iniziazio bidea eta amaiera biribila behar omen dituzte.
Nonbait irakurria daukadanez, literaturan eta ahozko literaturan erabiltzen diren iniziazio bideak antzina-antzinako gizarteko erritoetan errotuta daude. Gaur egun oraindik ere, beste kultura batzuetan mantentzen dira errito horiek. Iniziazio erritoak benetako erritoak dira. Nerabezarotik heldutasunera pasatzeko errito bat gainditu behar dugu, eta hain zuzen ere, iniziazio bidea esaten dugunean horren lehen arrastoa aipatzen ari gara. Literaturan hori oso hedatuta dago, garai guztietan erabili da, eta azken batean, istorio honetan jatorrizko errito horretara nahiko hurbildu naizela uste dut.

Abentura eta fikzioa. Fantasia heroikoa. Batzuek generoa indartsu dagola diote, beste askok muzin egiten diote, ez dela genero hau idazteko garaia diote.
Bada garaia. Noski, zeinek irakurtzen du genero hau? Gazte jendeak. Indartsu dago, baina hein batean. Asko ikusten den generoa da, baina detaile batzuk ezagutzen dituzunean, indartsu delako hori ez da hainbesterako. Espainia mailan gehien irakurtzen dena ingelesetik gaztelaniara itzulia da, eta tiradak nahiko txikiak izaten dira: 3.000 alekoak. Orduan, pentsa nirea. Gaztelerazko bertsioa ez dut uste asko saltzen ari denik. Beraz, nire itxaropen guztia euskarazko bertsioan jarrita daukat.

"Gaizkia" eta "ongia" bitasuna. Batzuek gutxietsi izaten dute gaia.
Tira, nire uste apalean, literaturak tarte on bat pasatzeko balio behar du. Irakurleak goza dezan, entreteni dadin batez ere. Gero, jakina, idazleak idazten duen edozein gauzatan ezinbestekoa du bere barrutik zer edo zer ipintzea. Zentzu horretan, nire subkontzientetik zer edo zer adierazi dudala uste dut, lerro artean zerbait ipini dut, alegia. Tira, azken batez, gaizkia eta ongiaren arteko gatazka literatura bezain zaharra da, eta nik kontzienteki eta apropos iturri horretara jo nahi izan dut.

Azkenik, genero hau hizpide. Zer iritzi duzu J.R.R. Tolkien-en Eraztunen jauna istorio fantastikoez?
Ni genero honen zale izan naiz betidanik, J.R.R. Tolkien-en lanak aspaldi irakurri nituen eta eztabaida nahiko ahaztuta daukat. Gaur egun, beste genero bat bezala onartzen bada ere, gehienbat bigarren genero bezala ikusia da beharbada. Gehienetan genero honetan idazten dena ez omen da literatura jasoa, ihesbideko literaturatzat joa da. Baina azken batean, zer behar dute gazteek irakurtzeko ihesbideko literatura ez bada?

Gerlari Zuria marrazki bizidunetan
Film bat egitea ametsa edo fikzioa da guretzat. Euskal Herrian bizi garela kontuan izanda, istorio hau pantailara eramatekotan marrazki bizidunetan egin liteke. Hala eta guztiz ere, liburu hau marrazki bizidunetan egitea garestiegia da Euskal Herrian. Saiatu gara, baina gurea bezalako industria txiki batean egitea ezinezkoa da. Espainia mailan ere zaila ikusten dut.

Euskal gidoilarien patua
Euskal Herrian ez dago ikus-entzunezkoaren industriarik eta horren arabera ez dago gidoigintzarako azpiegiturarik, ez sendoa behintzat. Gidoilariak hor gabiltza: Madrilen, Bartzelonan… Euskal Herritik kanpo bizibidea atera nahian, alegia. Nik azken urteotan zorte ona eduki dut eta badut zer eginik. Euskal Herrian ere lan apur bat egiten dut, tarteka-marteka.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude