Itsas kabra


2021eko uztailaren 26an

Osagaiak:

2 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe -kasu, arantza pozoitsuak ditu eta-
Baso erdi bat ardo zuri
6 koilarakada oliba olio
4 baratxuri ale, xerratan moztuak
3 koilarakada sagardo-ozpin
Perrexil pikatua
Gatza

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu itsas kabrak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180°-tan berotutako labean sartuko ditugu, eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro itsas kabrak, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean. Bukaera aldean, itsas kabrak ia eginik direnean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo diren itsas kabren gainean. Mahaira beldurrik gabe!

Arrainari ezkatak nola kendu
ARRAINARI ezkatak kentzeko daukagu gure bihotz eta konfiantzako arrain-saltzailea. Txapeldunen moduan portatuko da, hau zoriona gurea! Baina kanabera arrantzale lagun horrek oparitutako pieza bati ekin behar badiogu, akabo gure arrain-saltzailearen trebetasuna, eta erantzun egin behar. Erraiak kendu aurretik kendu behar zaio arrainari ezkata, askoz errazago kenduko baititugu ezkatak tripa aldea betea badago. Profesionalek ezkatak kentzeko labana bereziak erabiltzen dituzte, gu labana baten kontrako aho kamutsaz baliatuko gara »hobe labanak ahorik ez badu». Harraskaren hondoan edo iturriaren ondoko mahai batean eutsiko diogu arrainari, eta kontuz marruskatuko dugu haren azala, ezkatak altxatzeko, isatsetik buru aldera. Alderantziz jokatuz gero, ez dugu ezkatarik altxatuko. Kontu berezia erakutsiko dugu zakatzen ondoak, hegatsen azpiak, hezurra, sabelaldea eta isats aldea lantzerakoan. Ezkatak ongi kendu eta gero aterako ditugu erraiak. Guraize batzuez moztuko ditugu hegatsak, eta burua ere bereiziko dugu, hala behar badu. Arraina solomotan edo xerratan zatitu aurretik, isatsetik hartu eta uretatik pasatuko dugu; isatsetik berriro oratu eta eskubarru itxia igaroko dugu gorputz guztitik, ezkatek utzitako hutsuneetan dagoen ura erretiratzearren. Harekin batera kenduko dugu zikinkeria ere. Prest dago arraina dagoeneko.


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 18a
Azoka
Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude