Igor Ahedo: «Demoen partidan asko dugu jokoan euskaldun guztiok»


2021eko uztailaren 27an
Nola deskribatuko zenuke Frantziako estatuaren eredu kolonialista Iparraldean?
Ez dut uste Frantziako estatuaren eredua »Iparraldearen kasuan» eredu guztiz kolonialista izan denik. Nik lurralde honekiko politika, menpekotasunezko politika periferiko gisa deskribatuko nuke. Adibidez, Hego Euskal Herriaren erdigune politiko nagusia Madrilen izanda ere, Hegoaldea »Kataluniarekin batera» estatuko erdigune ekonomiko nagusia da. Erdigune ekonomikoa izateaz gain, Hegoaldeak erdigune politiko izatea bilatu du historikoki. Zeregin horretan, gizartearen hainbat elitek herriaren osagai etnikoak diskurtso politiko bihurtu ditu. Testuinguru horretan jalgi zen nazionalismoa berealdiko lanabesa izanez. Iparraldean ez da halakorik izan. Frantziako erdigune ekonomikoa nahiz politikoa Parisen dago. Iparraldea ekonomikoki nahiz politikoki periferia izan da, eta ez da eliterik sortzeko abagunerik izan.

Testuinguru horretan nolakoa izan da Iparraldeko herritarren eta Estatuaren arteko harreman eredua?
Iparraldea Parisko erdigune politikotik urrun izanik, notableak »Hegoaldean jauntxoak» Paris eta periferiaren arartekoak dira. Notable hauek garatu dute Iparraldeko diskurtso politikoa. Notableek herritarren sentimenduak estatu zentralistaren estrategiara egokitu izan dituzte, eta halaber, estatuaren estrategia bertako populazioaren sentimenduetara.

Zein da notable hauen soslaia?
Notableek dependentzia bikoitza dute: populazioarekiko nahiz Parisekiko. Boterearen baliabideak behar dituzte herritarren boza lortzeko. Ararteko hauek batzuetan diskurtso baskista erabiltzen dute, populazioaren enpatia dute, baina aldi berean, diskurtso jakobinista darabilte. Honek diputatu edo hautetsi hauen "izaera eskizofrenikoa" azalarazi du. Politikoen ezaugarri honi erlijioa eta tradizioa lotu behar zaizkio. Iraganean, elite ekonomikorik ezean, kleroak «maneiatu» zuen bertako errealitate politikoa. Alta, gerora, euskarak garrantzia galdu zuen neurrian, estatu zentralista eta laikoa inposatuz joan ahala, sekularizazio prozesua azkartu zen eta notableek are garrantzia handiagoa irabazi zuten.

Frantziako estatuaren eredu aldaketak izan dira. Charles de Gaullen ereduak, adibidez, nola eragin zuen Iparraldean?
De Gaulle diskurtso nazionalista indartsu batean oinarritu zen estatu eredu berri bat eraikitzeko. Eredu honek behartu zituen notableak logika lokala utzita logika nazionalarekin funtzionatzera. Euskal demokrazia kristauak indarra galdu zuen eta RPRko sektore gaullistak indartu ziren. 60tik 90era bitartean notableek estatuaren exijentziak bete egin behar izan zituzten.

Orainera etorriz, nola hasi zen Iparraldean abertzaletasuna ernatzen?
Bertako eta kanpoko faktoreek eraginda. 1950. urteetan euskal hizkuntza eta identitate ezaugarriak oso egoera larrian egon ziren, euskal krisia gogor eta oso nabarmen agertu zen. Euskararen transmisioa eteten hasi zen familietan eta hainbat kultur adierazpideren gainbehera etorri ere bai. Honi guztiari krisi ekonomikoa gehitu zitzaion. Egoera kaotikoa izan zen. Alta bada, nazioartean nazionalismo iraultzailea agertu zen. Enbata eta ETA Aljeriako independentzia garaian sortu ziren. Aldi berean, sektore gaullisten aurkako borrokak ere lagundu zuen abertzaletasuna ernatzen. Hasieran jite askotariko abertzaletasuna ernatu zen. Baina, ernamuina argitzen hasi orduko »berandu sortu izanagatik» abertzaletasunak ezkerreko izaera agertu zuen.

Bertako abertzaletasuna ulertzeko Iparretarrak (IK) erakundea ezinbestekoa da. Kontraesanen eta eztabaiden iturri.
1973. urte aldean IK sortu baino lehen jada, batzuek indarkeria erabiltzea errefuxatu zuten, arazo etikoengatik. Beste batzuek, ordea, borroka armatua sostengatu zuten. Abertzaletasuna ildo sozialdemokrata, kontserbadore eta marxistaren artean zatitu zen Enbataren garaiatik. Joera horien barruan indarkeria erabiltzeari buruzko eztabaida lantzen hasi zen. Hegoaldeko ezker abertzaleak ez zuen kontraesanik ikusi erakunde armatu bat Hegoaldean eta beste bat Iparraldean izatearen artean. 80ko hamarkadan alta, Hegoaldeko ezker abertzaleak borroka markoa Hegoaldea zela hobetsi zuen, Iparraldean borroka armaturako tokirik ez zegoela esanez. Honek EB eta EMA sortzea ekarri zuen. Hura izan zen egungo abertzaletasunaren haustura edo zatiketaren jatorria. Beranduago, Hegoaldeko ezker abertzaleak Iparraldean izan zuen "eskuartzea"ri buruzko nolabaiteko autokritika egin zuen. Geroago, abertzaletasunaren batasuna ABren baitan gauzatu ahal izan zen.

Autokritika nolakoa izan zen?
Ezker abertzalearen barne agirietan nolabaiteko autokritika agertu zen, baina ez zen guztiz sustraitu. Horren lekuko 2001ean Batasuna Iparraldera zabaldu izana. Azkenik, ABko kideen gehiengoaren nahiari muzin eginez gauzatu zen. ABk, bere barne kontraesanak argitu aldera, eztabaida eta prozesu hura geldiarazi nahi izan zuen. ABk ezker abertzale batua nahi du, baina baldintza zehatz batzuekin. Iparraldeko Batasuna osatu zuen sektoreak eta Hegoaldeko Batasunak aurreko garaian izan bide zen autokritika ahaztu zuten nonbait, edo ez zuten aintzakotzat hartu, behintzat.

Zuk nola ikusi duzu zatiketa hau?
Abertzaletasuna politikaren ertzetatik erdigunera bide egiten ari zen unean gertatu zen ABren zatiketa. Abertzaleak politikan baztertuak izatetik pisu eta eragina izatera pasatzen ari zirenean. AB beste alderdi politikoen diskurtsoa baldintzatzen hasi zen unean zatitu zen. Abertzaletasunarekin ohitua ez den hautesleriak abertzaleen diskurtso eta erantzun garbiak behar ditu. Azken bozetan, ordea, iritziak erdibanatu eta boto-emaileak sakabanatu dira.

Artean Elgar-ensemble mugimendua sortu da. Nola baloratzen duzu berau?
Tradizionalki »nazio gatazken testuinguruan» harreman identitarioak modu birpolarizatuan ematen dira. Iparraldean ere hala da, alta, askotariko identitate bat sortzen ari da. Euskalduntasuna leku zabala hartzen ari da euskal eta frantses bitasunean. Horietako askok »abertzale izan gabe eta frantsesa izaki» Batera plataformaren aldarrikapenak bere egin dituzte. Frantziako estatuaren aurka mugitzen hasiak dira. Elgar-ensemble erakundekoek euskal bezain frantsestzat dute beren burua, baina ez dute jarrera frantsesa sostengatzen, baskita baizik. Abertzaletasunaren aliatuak dira, nolabait.

Demoen fenomenoa sendotuko al da?
Hala nahi nuke, behar-beharrezkoa baita. Demoek bide eta alternatiba itxaropentsua zabaldu dute, tradizionalisten joera motelaren eta biolentziaren agerbide garratzen artean. Politikaren sukalde berria asmatu dute, aurreko biak baino askoz zaporetsuagoa. Estatuaren joera injustu eta errepresiboaren aitzinean desobedientziaren bidea urratzen ari dira, mugitzen ez ziren sektoreak kontzientziatzen eta mobilizatzen. Demoak jokatzen ari diren partidan asko dugu jokoan euskaldun guztiok. Beren bidea gailenduko balitz, herri honek bizi duen gatazka egoera gailendu liteke. Bestelako alternatibarik ez dagoela esaten dutenen aurrean, ekimen onuragarria litzateke. Herri honek pairatzen duen injustiziaren aurrean, demoen alternatibak biolentziaren bidean eta inmobilismoan segitu nahi dutenei erantzuten die. Paradoxikoki, Iparraldean alternatiba desobediente bat altxatu da, non eta jubilatuen txokotzat jotzen den lurraldean.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude