Soinujolearen seme-alaben akelarreak eta beste hainbat gezur


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alamartsoak izaten ziren gure ume garaian San Joan bezperan. Auzune guztietan pizten ziren eta kaletik begiratuta Biosolan, Gorriñen, Olalden, Ibargunen pizten hasi ahala abiatzen ginen Goiko Kalera, Txamarretxe aurrera. Han izan ohi zen alamartso txikientsuena eta hara bildu ohi ginen ume jendea, gu baino kozkorrago zirenak alamartso gainetik saltoka ikusteko itxaropenarekin, ilatia hartu eta su printzekin izar-dardartien dantza irudikatzera.

Guk sua erabat indarge geratu arte ez genuen salto egiten eta auzokoek esandakoak kantatu eta errepikatze genituen su garrek indar gehien zutenean:

Gora San Joan bezpera!
Zapoak eta sugeak erre, erre!
Artoak eta gariak gorde, gorde!

Edo bestela Gora San Joan bezpera! Sorginak eta lapurrak erre, erre! Artoak eta gariak gorde, gorde!

Oihu, iji eta uju artean izanik ere egur eta zakarrek erretzean sortzen zuten txaplata, hezurrek egiten dutena bezalakoa zela iruditzen zitzaigulakoan nago, gogoan dut, bederen, gure buruak estutzen eta beldurtzen genituela sorgin edo lapur, zapo eta sugeak bizirik erretzeko egindako deiadar artean.

1970ko hamarkadaren atarian edo aurreneko urteetan izango ziren kontu hauek. Artean zuzenetsitako hizkera politikoa asmatu gabe zegoen. Artean, XIX. mendean jaiotakoek kanta zitzaketen bere guraso eta aiton-amonei ikasitakorik. Inkisizioa ezagutu zutenen berri ere bazuketen, agian. Plaza hartako Iztuetari gertatutakoaren berri, esate batera… Baina gu umeegi, entzunda ere horrelako ezer ulertzeko… edo haiek zaharregi ezer esanda ere inork jakin minik eduki zezakeenik sinisteko.

Ez dakit Martin Arotzaneko sua beranduago pizten zen, ala koxkortuago ginenean hasi ginen harantz joaten. Balkoitik soinua jotzen zuen Iñasiok eta guk alamartso ondoan dantza egiten genuen, barre-algara batean, egun hartako kantatuarekin imintzio artean irudikatzen genuenarekin: La raspa la inventó/al cura en camisón/su novia que la vió/a poco se desmayó/Trai larai laralaralai/Trailarai laralaralai...

Soinujolea ere, "Lapurrak eta sorginak erre, erre" oihukatzen zutenen adinekoa zen, beren seme-alaben seme-alaben adinekoei otu zitzaienean, halakoren batean, San Pedro bezperan Larraitzen akelarrea antolatzea. Ez dok amairu zen tarteko. San Pedro bezpera hura bustia izan omen zen, eta akelarre hartara inguratu zirenek hotz galanta pasatu omen zuten… baina orduko prentsak «lizunkeria eta apetarako larre bilakatu zela Larraitz» aldarrikatzen zuen. Muga guztien gainetik egin zuen salto berriak. Hartaraino non, Hego Amerikan, Balendiñe Albisuk, irribarrez idatzi zuen hemengo gazteen aldeko poema bat, aberri-minetik ulertu beharrekoa ziurrenera. Honela hasten zen: "Nora zoaz Amagoia?/Larraitz mendira!/Illargi betea degu ta…/nere semeak an/bilduko dira (…) Beren abesti t'eresi eztitsuetan/naute sentituko,/gaurtik aurrera/illargi betean/mendi gaillurrera/dira igoko,/eundaka urteetan/lozorrotik gaur/esnatuko diralako".

Guk, bitartean, horren berri ere izateko umetxo, sobra ere, parre egiten genuen La raspa la inventó kantatuz.

Bakarren batek galdetuko du zertara datozen oroitzapen guztiok, eta egia esatekotan zera adierazi nahi nioke: gezurrari buruz idazten hasteko hamaika hasiera erabili ditudala aste honetan oroitzapen hauei ekin aurretik.

Gezurra badirudi ere, horrenbeste ospakizun eta horrenbeste alamartsoren ondoren, orain iruditzen zait, egiak bakarrik dirudiela errausturik gure gizartean. Egia begiradaren araberakoa omen delakoa nagusitu da gure artean egia bakartzat. Egia da gertatutakoari ez diogula denok garrantzia bera ematen, ez zaigula guztioi batera eta modu berean itsasten memorian »itsasten bazaigu». Baina hori oroimenari dagokio.

Batzuetan zaharregi eta besteetan umeegi garelako, batzuetan ulertuko ez delakoan eta beste batzuetan esateko beldurragatik, kontua da, azken boladan egiarik ez omen dagoela sinistuta bezala bizi garela. Egiarik eza eta gezurrik eza txanpon beraren bi aldeak baizik ez dira, ordea.

Orain-orain indarrean dagoen erlatibotasunaren metaforak beti erdi hutsik edo erdi beteta dagoen botilaren adibidea jartzen du. Agian, San Pedro egun honetan, otu zait, egia egarriz idatzitako mezu bat sartu behar dela botila horretan. Eta mezua irakurri gabe botila erdi hutsik edo erdi beterik dagoen eztabaidatzen hasten den giza taldeak, izatekotan, abstinentzia sindrome larria duela. Egiaren abstinentzia sindromea.


Azkenak
2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


Kurduen SDF Siriako estatu instituzio bilakatzeko hitzarmena sinatu dute gobernuarekin

SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


Eguneraketa berriak daude