Auzoko Herriko Etxeen testigantza


2021eko uztailaren 19an

Euskal Konfederazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu du 28 Herriko Etxerekin Hizkuntza Normalizazio Planak bideratzeko. Beste lau Herriko Etxek orain gutxi onartu dute plan hori. Hitzarmen horien bitartez, politikarien konpromiso moral eta politikoa lortu zuen lehen aldiz Iparraldean eta euskararen aldeko giro baikorra sortu zen. Lapurdin 22 langile euskara ikasteko ikastaro berezietan ari dira, lehen jarraipen batzordeak sortu dira, Herriko Etxearen irudia hobetzen ari da eta kanpo komunikazioa ere euskaraz egiten hasi dira. Gainera, planen bitartez behar berriak ere sortu dira eta horiei erantzuteko Euskal Konfederazioko aditu talde batek administrazio arloko 800 bat sarrera biltzen dituen hiztegi bat sortu du eta inprimakiak euskaratzen ere ari da.

Herriko Etxe Euskaldunen Egunaren helburua hitzarmena izenpetu duten herriko etxeak zoriondu eta sinatu ez dutenei horretarako bide ematea da. Euskararen normalizazioan Euskal Herria nahiko garatua dagoela ondorioztatu zen ekainaren 19an, eta Iparraldean egiten den lana aurrerakoia eta ereduzkoa dela.

Alsazia, Bretainia eta Herrialde Katalanetako esperientziak

Ekaineko mahai-inguruan hainbat hizkuntza komunitateren berri jaso zen. Alsaziako, Bretainiako eta Herrialde Katalanetako hautetsi eta kargudunek beren lekukotasunak eman zituzten. Eztabaidan argi geratu zen borroka bertsuak daudela alde guztietan. Frantziarren jarrera hertsia ere salatu zuten denek eta botere publikoak ez duela bere gain hartzen herriko etxeetako langileen euskarazko heziketa. Horri aurre egiteko, elkartzea izan zitekeela bidea esan zuten.

Herria oinarri, hizkuntza garatzeko

Hautetsi modura, hizkuntza garatzeko oinarria herria dela esan zuen Gerard Cronenberg, Ingersheimeko auzapezak eta eskola atal bat baino ez dela. Alsaziarrak frantses Gobernuaren jarrera salatu zuen, "etengabeko promesekin luzatu eta egiaz ezer gutxi egiten baitu". Azken bi urteetan alsaziarrez irakasteko eskola bat ere ez dela ireki aipatu zuen gainera. Kooperatibekin hitzarmen bat egin zuten Alsazian, alsaziera garatu eta erabilera bultzatzeko. Ildo horretatik, Frantziako hizkuntza gutxituen bozeramaileekin topaketak egiteko asmoa dute. Hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamen bat idatzia eta onartua dutela ere jakinarazi zuen Cronenbergek eta Iparraldean ere Hautetsien Kontseilua proposamen bat lantzen ari dela. Biak konparatu eta onena ateratzeko proposamena egin zuen.

Borondate politikoaren balioa

Arango harana Katalunia ipar-mendebaldean dago baina administratiboki Katalunia da Erdi Arotik. Nolanahi den, Arangoen kultura Okzitaniakoa da. Hiru hizkuntza ofizial dituzte Aranen: katalana, gaztelania eta okzitaniera. Berez, okzitaniera da tokiko hizkuntza. Hizkuntza eta herria bat direla adierazi zuen Josep Luis Sans, Arango kultura eta irakaskuntza departamenduko arduradunak eta gaur egun beraien hizkuntza prestigio soziala irabazten ari dela. Erabilera %30ekoa da eta antzina ez bezala, eskoletan eta politikan gero eta gehiago erabiltzen da, kalean, berriz, gero eta gutxiago. Okzitaniera integratzeko baliabide gisa ikusten dute orain. Erakundeen laguntza ere aipatu zuen Sansek eta argudiatu zuen elkarlan hori gabe gaur egun inork ez zukeela okzitaniera erabiliko, hau da, hizkuntzari eusteko erabaki politikorik gabe galdu egingo zela. Arauak dio aranera okzitanieraren aldaera bat dela eta Aran haranean ofiziala dela. Gobernuak kontzientzia hartu du eta lege horrekin aranera ofizial egin du. Lege horrek erabilia izateko aukera ematen dio aranerari eta hizkuntza salbatu du.

Ipar Katalunian katalana ez da ofiziala

Ipar Kataluniako hizkuntza egoeraren berri eman zuen Juan Lluis Lluis, kazetari, idazle eta Terrassa herriko kontseilariak eta esan zuen hizkuntzaren ezagutza falta handia zegoela baina egoera zuzentzen ari dela, Hego Kataluniarekin autonomia lortu duelako. Ipar Katalunian katalana ez da ofiziala, Andorran, Hego Katalunian, Valentzian eta Balear uharteetan da ofiziala. Ipar Kataluniako gune berezi bakarra Perpinyá da, herri handiagoa delako eta kultura eta hizkuntza katalana garatu ahal izan dituelako. Generalitateak Ipar Katalunia laguntzeko bide traketsak baliatzen zituen baina orain egoerak hobera egin du eta hori aprobetxatu nahi dute, Hegoaldea delako Iparraldearen irtenbidea. Juan Lluis Lluisek aitortu zuen Ipar Kataluniakoen ustea ere aldatu egin dela: "Lehen askok esaten zuten hobe zela ezer ez jasotzea Hegoaldetik jasotzea baino. Orain, ordea, badakigu Hegoaldea dela gure irtenbide bakarra", esan zuen. Ildo horretan, Iparraren eta Hegoaren arteko harremana hobetzeko eta iparraldean politika linguistikoko hutsak arintzeko Perpinyán ordezkaritza bat ezarri dute.

Bretoiera Herriko Etxeetan

Bost departamentuk osaturiko herrialde historikoa da Bretainia baina departamentu bat kendu zieten. Hori berreskuratzeko lanean ari dira debekuaren ondorioz bretoiera askoz ere gutxiago erabiltzen delako. Lau egoitza dituzte baina bost departamentuetan aritzen dira. Berreskuratze prozesuan daude eta horretarako Garapen Plana egin dute, Bai Euskarari planaren antzekoa. Gizarte eragileei ere laguntza eskatu diete eta Herriko Etxeetara zabaldu dute kanpaina.

Jean Louis Laduche Azkaineko auzapeza ere egon zen mahai-inguruan. Laduchek makina bat gogoeta egin du Herriko Etxeen eta euskararen inguruan eta euskararen egoera larriari erantzuteko ezinbestekoa deritzo euskararen alde ari diren elkarteen ondoan hautetsiek ere euskararen aldeko konpromisoa hartzeari. Hori bideratzeko, Herriko Etxea herriaren bihotza dela dio. Administrazioak beraz, herritarrekin harremana du eta herritarren eskubideak errespetatu behar ditu. Euskal Konfederazioak Herriko Etxeekin sinaturiko Hitzarmenaren bitartez, Herriko Etxeek euskararen aldeko konpromisoa har dezaten lortu nahi da, hizkuntzaren erabilera garatu eta egunerokoan, frantsesaren aldamenean euskara baliatzeko. Euskara ondaretzat hartu eta aberastasun hori zabaldu behar dugula uste du Laduchek. Urrats batzuk egin dira; langileei euskara ikasteko erraztasunak ematea, euskara batzordea sortzea, euskara gutunetan eta inprimaki batzuetan txertatzea eta kontratazio politikan saiatzea. Nolanahi den, Azkainekoak argi dauka lan handia egin behar dela euskara biziko bada.

Zerbitzu publikoa euskaraz

Mahai-inguruaren osteko ekitaldi ofizialean Azkaingo auzapezak, Euskal Konfederazioak, Euskal Kultur Erakundeak eta UEMAk hartu zuten hitza.

Euskara biziarazteko jakitea eta maitatzea ez dela nahikoa esan zuen Lekeitioko alkate eta UEMAko lehendakari Jose Mari Kazalisek. Euskal Konfederazioaren eta UEMAren zereginaren oinarria udaletan zerbitzu publikoa euskaraz ere eskaintzea dela gogorarazi zuen, eta euskara Herriko Etxeetan sustatzea hizkuntzaren aldeko aldarrikapena ez ezik, euskaldunen hizkuntza eta giza eskubideak errespetatzea eta udal zerbitzuari kalitatea ematea dela esan zuen. Herriko Etxe euskaldunen Egunarekin egindako urratsa sendotu egin behar dela berretsi eta horretarako estatu frantsesak beste eskualdeetako hizkuntza gutxituen alde ari direnekin, bretoiekin, alsaziarrekin eta katalanekin, besteak beste, lan egin behar duela esan zuen. Amaieran, Hego Euskal Herrikoekin euskaraz bizitzeko konpromisoa berretsi eta euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan aldarrikatu nahi dutela esan zuen Kazalisek.


Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Eguneraketa berriak daude