Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an

Burua txoriz beterik
Iñaki Irasizabal
Elkar
131 orrialde
11 euro



III. Zubikarai saria

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatu ohi duten nobela laburrentzako Agustin Zubikarai sariaren azkenengo edizioa bi lanek jaso zuten batera: Fernando Morilloren Glorias Mundik eta eskuartean dugun Iñaki Irasazabalen Burua txoriz beterik. Bertan, hirurogei urte betetzera doan gizon batek bizitzan gehien maite izan dituenen estimua nola doan galtzen sentituko du, eta, aldi berean »eta bere harridurarako bada ere» faltan sumatzen duen bihotz berotasun hori aintzakotzat gutxien hartzen zituenen aldetik eskuratuko du. Irakasle alargun baten, haren seme- alaben, berauen bikotekide eta haurren, eta alargunak dauzkan auzoen zein lankideen erreakzioak islatu ditu Iñaki Irasizabalek bere azkenengo idazlan honetan.

Los mejores pintxos de Donostia
Pedro Martin
Ttarttalo
191 orrialde
18,50 euro

Donostiako 180 pintxo gozoenen errezetak eta argazkiak

Ez omen du lan makala izan Pedro Martinek Donostiako 54 tabernetan eskaintzen diren azkenengo pintxorik gozoenen artean 180 aurkeratzeko orduan. Hala aitortu zuen berak Los mejores pintxos de Donostia liburua aurkezterakoan, eta zinez sinesteko modukoa da mokadu hauen errezetak eta Juantxo Egañak egin dien argazkiak ikusteko aukera duen edonorentzat. Baina aukeraketa beharrezkoa zen, diren guztiak ez direlako inolaz ere liburu batean kabitzen, eta ondorioa Los mejores pintxos de Donostia izan da. Ohizko zein ezohizko osagaiez eginiko pintxoak dira. Marrazo edo kanguro haragiarekin eginikoak, bakailaoa zein arkumea hamaika eratara, txangurroa, txanpinoiak, pateak eta abar asko ahaztu gabe.

Onan
Aitor Arana
Hiria
138 orrialde
11,50 euro

Aitor Aranaren Onan gaztelaniaz

Nerabezaroan bere sexualitatez debekurik gabe gozatzeko aukera duen baten gorabeherak azaltzen ditu Aitor Aranak Euskal Herriko gayen artean hedapen handia izan duen nobela honetan. Mutil gazte baten heziketa sexuala eta bizipenak umore onez kontatzen dituen idazlan hau euskaraz idatzia izan zen aurrenekoz, eta 2000. urtean kaleratua, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Orain Hiria argitaletxeak aurkezten digun gaztelaniazko bertsioa, berriz, Aitor Aranak berak egina izan da, Juan Karlos Merino idazlearen laguntzarekin. Hamaika urte ditu Onanek nobelaren hasieran, sexuaren hastapenak bere etxean bizi den osaba batek irakasten hasten zaionean. Osaba hori, mutil gaztearen maisu eta lagun bilakatuko da, nobelaren hamar kapitulutan zehar.

Karramarro
Batzuen artean
ETB, Ibaizabal, Ika Kultur Elkartea
48 orrialde
2 euro

8-12 urte bitartekoentzat

Karramarro aldizkaria 8-12 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzendua, eta haiei interesa dakizkien gaiak lantzeaz gain, irakurleek beren ekarpenak aldizkarira bidaltzea nahi luke, elkarrekintza dinamika bat sortuz. Kaleratu berri den zenbakian era guztietako artikuluak, bitxikeriak, elkarrizketak, teknologia berriei buruzko lanak eta beste aurki daitezke, gehi sexitokia, jolasak, musika, zinema, DVDa, telebista, eskulanak, ibilaldiak, animaliak edota errezetak gai dituzten orriak, eta horoskopoa, agenda, lehiaketak eta sari banaketak. Gainera, Betizu klubari buruzko berriak ez dira bertan falta, ez eta uda nondik nora joan daitekeen, kartera edo diru-zorroa egiteko beharrezkoak diren osagaiak, tatuajeren bat egiteak izan ditzakeen ondorioak, Cyberaquariuma eta komikiak ere.

Ixone isilik
Maite Franko
Aizkorri
47 orrialde
5,95 euro

Isiltasun grebak egiten dakien neskatoa

Zortzi urtetik aurrerakoei zuzendua dagoen kontakizun honen protagonistak Josune du izena, baina Ixone deitzen diote etxekoek, norbaitekin haserre bizian jartzen denean gerra isila deklaratzen diolako. Norbait hori maiz bere ama izan ohi da, Luisa, alaba isiltasun greban sumatu orduko sutan jartzen den emakumea. Hitz bat esan gabe auskalo noiz arte egoteko gai baita alaba, eta gainera pentsatzen duen guztia idazteari ekiten dio. Luisak ez du batere gogoko alabak idaztea, nahikoa eta gehiegi duelako bere senar idazlearen temekin: oraindik ez diote liburu bakar bat ere argitaratu, baina ordaintzen zioten lana utzi du bere idazle grina asetzeko. Eta Luisa sutan dago horregatik ere.


Bapatean 2003
Batzuen artean
Euskal Herriko Bertsozale elkartea
303 or.+ 2 CD

Bat-bateko bertsoak idatziz emateko irizpideak

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak plazaratutako lan honetan, 2003 urtean zeharreko bertso saioen mugimendua dago jasorik »herrialde mailako txapelketak, eskolartekoak, beste sariketak, bertsopaper lehiaketak...», eta gainera bat-bateko bertsoak idatziz emateko azken irizpideak eskaintzen ditu. Irizpide horiek bertsoak argitaratzeko eta artxibatzeko pentsatuta daudenez, testuari bete-betean dagozkionak adierazteaz gain, bertso saioak eta bertsoaldiak nola kokatu behar diren ere zehaztu dute.

Orain galdera berriak ditut
Lander Garro
Txalaparta
180 orrialde
15 euro

Joseba Jaka IV. Literatur Bekako sariduna

Zailtasunaren erdian bizi diren pertsonak islatu ditu Lander Garrok Joseba Jaka IV. Literatur Bekako sariduna gertatu zen Orain galdera berriak ditut narrazio bilduman. Idazlea kezkatua azaltzen zaigu, jakin nahian zerk egiten duen pertsonaia bat interesgarri, zerk ematen dion testu bati zinezko bizitasuna eta non demontre aurkitu behar den istorio zehatz batek behar duen erritmoa. Azken batean, nola bilaka daitekeen hosto baten erorketa istorio gogoangarri eta nola hilketa baten narrazioa interes gabeko istorio txatxu litzateke bere jakin-mina ase zezakeen galdera. Idazleak bere buruaren iragazkitik aztertzen du dena, bere ezintasunean besteen ezintasuna ikusten du, eta besteen ezintasunean, berea. Horregatik ageri dira idazlearen sentimenduak istorio hauetan, eta baita bere ingurukoenak ere. Hiru narrazioetan espetxe barruko eta inguruko giroa azaltzen da, ama bat bere alaba presoa bisitatzera doanean, edo beste pertsonaietako baten torturari buruzko gogoetak islatzerakoan. Beste kontakizunak, berriz, Euskal Herrian daude kokatuak, bere egunerokotasun zail eta zalantzatian.


Azkenak
AEBek diote Israelek onartu duela “trantsizio proposamena”, baina Hamasek kritikatu du baldintzak aldatu dituztela

Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]


Emazteari eraso zion ertzainak tratu txarrak ea lehenagotik ematen zizkion ikertzen ari da Fiskaltza

Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.


Kongok espero du tximino baztangari aurre egiteko adina txerto emango dizkiola Mendebaldeak

Kongoko Errepublika Demokratikoa ari da gehien jasaten tximino baztanga edo mpox-en epidemia. Urtea hasi zenetik 16.700 kasu atzeman dituzte, eta ia 600 pertsona zendu dira herrialdean; gehien-gehienak, haurrak.


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


Taser pistola Foruzaingoaren armen araudian sartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Nahiz eta Nafarroako hainbat udalerrietako udaltzaingoek taserrak dituzten, ez dago armen araudian jasota. Azkoienen lau aldiz erabili dute, eta Iruñean aurtengo ekainean erabili zuten lehen aldiz.


2024-08-19 | ARGIA
Palestinaren alde mobilizatu dira Bilboko eta Donostiako Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, bi hiriburuetako jaietan "Palestina presente" egoteko aldarria luzatu dute. Ostiralez Bilbon, eta larunbatez Donostian.


2024-08-19 | Behe Banda
Barra Warroak |
Soro bat, zoro bat

Testu hau goizeko ordu txikitan izaten diren hausnarketa batekin hasi da, Araba galduko herri batean zoruan jarrita, ortzimugan eguzkia ateratzen dela ikusirik. Zelai hori eta nabarren artean hegan egiten duten txoriei so eginez, mendietan dauden basoetan pentsamenduak galduta... [+]


Eguneraketa berriak daude