Nola neurtuko dugu Bhutango herriaren zoriontasun maila?


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Monarkia ametitu ezin dugunok »gure biloben begietan barregarri ez gelditzeagatik, besterik ezean» are neke handiagoz irentsiko dugu Himalaiako errege teokrata bat. Horixe da Bhutan, Asiako herrialderik txiroena. Eta Bhutango monarkiak Kanadako gobernuz kanpoko erakunde batekin bertako Gross National Happiness -Barne Zoriontasun Gordina- kalkulatzea erabaki duela komentatuta, ez genioke doako promozioa egin nahi New Age koadrilaren bati.

Badu, hala ere, gaiak erakargarritasuna guretzako. «Zoriona zure barruan daukazu, daukazunaren baitan ez baizik eta zarenaren baitan» entzun izan dugu -sarritan kontsolamendu moduan-, baina arima neurtu eta pisatzen zaila dela bururatu zaigu berehala. Aldiz, gure gizarteen ongizate maila neurtzeko kontabilitate zorrotzak eraiki ditugu, nagusiki Barne Produktu Gordina eta dagokion aplikazioa herritar edo familia bakoitzari.

Barne Produktu Gordinak ere badu ipurdian zuloa, ordea. Herrialde bateko kriminalitatea igotzen bada horrek berarekin ekar dezake onura ekonomikoa, segurtasun enpresak edo espetxeak direla. Uholde edo lurrikara bat zer da, galera ala epe luzera inbertsio eta jarduera ekonomiko berrien iturri? Edo gure herrira etorrita, 1985ean omen ginen biztanle berak bizitzeko lehengo bi halako etxe kopurua eraiki badugu, onera ala txarrera egin du gure bizi kalitateak hormigoiztatze masibo horrekin? Mugitzen dugun dirua dugu kontatzen soilik...

Barne Produktu Gordinaren eskemari alternatiba bila, munduko bi muturretako jendea elkartu da. Batetik, mundu modernoan urratsez urrats eta kontu handiz sartzea erabaki duen Bhutango monarkia. Bestetik, itsasoz beste aldeko urruneko bazkideak Kanadako International Development Research Center-ekoak.

Zoriontasuna ezean, bederen
Benetako Aurrerapena neurtu

800.000 jende bizi dira Himalaiako erresuma honetan, Txina eta India artean sandwich baten moduan estututa. Mundutik aparte bizitzea aldarrikatu dute Bhutango agintariek aspalditik. 1990eko hamarkada arte ez da telebistarik izan hemen. Eta Internet sartu zela pare bat urte baino ez da. Orain hasi omen dira Merkataritzako Mundu Erakundean sartu ala ez pentsatzen. Munduarekiko mesfidantza ez da hazi baizik egin azken hamarkadan globalizazioak hartu duen abiadurarekin.

1972an Jigme Singye Wangchuck erregeak hau deklaratu zuen: «Barne Zoriontasun Gordina garrantzizkoagoa da Barne Produktu Gordina baino». Gaur lehen ministro den Lyonpo Jigmi Y Thinley-k honela zehaztu du kontzeptua: «Barne Zoriontasun Gordinaren lau zutabeak dira garapen sozioekonomiko eutsigarri eta justua, kultur balioak babestu eta garatzea, ingurumen naturala zaintzea eta gobernamendu on bat ezartzea».

Baina Barne Produktu Gordina eta honen ondoko kalkuluak egiteko mekanikak aspalditik landuta dauden arren, Barne Zoriontasun Gordina neurtzeak arazo konplikatuagoa dirudi. Eta BZG honek sinesgarritasun pittin bat edukiko badu, berriz, zenbakitan ipintzeko moduan landu beharko da.

Honetarako antolatu zuen Bhutango Gobernuak biltzar zabal bat joan den otsailean. Bhutango ministro eta kargudun handiekin batera bildu ziren kanpotik etorritako 80 aditu Operationalizing Gross National Happiness titulua zeraman batzordean. Kanadatik International Development Research Centerrekoak etorri ziren. Hauek Nova Scotia probintzian daude kokatuta eta azken urteotan landu duten Benetako Aurrerapen Adierazlea -Genuine Progress Index- aurkeztu zuten.

GPI hau 1997an antolatu zuten, eta geroztik bai Nova Scotiako eta bai Kanadako beste zenbait probintziatako beharrei egokitzen joan dira. Barne Produktu Gordinak bere kalkuluetan sartu ezin dituen eta gizartearen ongizatea neurtzeko garrantzizkoak diren 22 osagarri zerrendatu eta neurtzen saiatu dira. Atal nagusiak hauek dituzte:

- Denboraren erabilera: lan zibiko eta borondatezkoaren balio ekonomikoa, etxeko lanen eta haurren zaintzaren balioa, lan orduak, asti librearen balio ekonomikoa.
- Natura den kapitala: lurrak eta nekazaritza, basoak, itsasoa eta arrantza, energia.
- Ingurumenaren kalitatea: negutegi efektua sortzen duten gasak, garraio eutsigarria, lorratz ekologikoaren analisia, airearen kalitatea, uraren kalitatea, hondakin solidoak.
- Sozioekonomikoak: diru sarreren banaketa, zorra, maileguak, kapital mugimenduak, balioak eta iraupena, janari segurtasuna.
- Kapital soziala: herritarren osasuna, hezkuntza maila, krimenaren kostua, giza askatasun indizea.

Hogeita bi osagai horiek neurtu eta ongi analizatzera iritsi dira GPI Atlantic sistemarekin Nova Scotian ikerketa partzialak egitearen poderioz: gaitz kronikoen kostua, loditasunaren kostua, etxeko lanen eta haurren zaintzaren balioa...

Ronald Colman da IDRCko zuzendari exekutiboa eta honela esplikatu du bere erakundearen lana: «Indikadore horiek ez dute gure gizartea neurtu bakarrik egiten, etorkizuneko forma ematen ere laguntzen dute. Ohiko adierazleek gizartean eta ekonomian gertatzen den guztiaren zati baten argazkia ateratzen dute. Ez etxeko lana, ez boluntarioek gizarteari eskaintzen dizkioten orduak, ez baliabide naturala, herritarren osasuna... horiek guztiak kanpo geratzen dira. Ohartzen gara zenbait jenderentzako 'heresia' dela guk planteatzen duguna, baina gu ez gara ideologiaz ari, numero hotzetan mugitzen gara gu ere, eta horrela errazago da politikariekin edo beste gizarte eragileekin eztabaidatzea».

GPI sistema Kanadako beste lekuetan aplikatzeko asmoa dago, gobernuak estatistika horiek ere eskura nahi dituelako. Eta Zeelanda Berria ere interesaturik omen dago. Baina egoera zein bitxia den esplikatu du Colmanek: «Bhutan eta herrialde aurreratuenak mutur banatan daude: gizarte aurreratuek behar duten informazio guztia daukate, baina erakusgarri aurrerakoi hauek aplikatzeko gogorik ez dute. Bhutanek, aldiz, gogoa badu, baina berari buruzko informazioa falta».

Bhutan txikia eta bere errege gaztearentzako atrebentzia handi samarra dirudi munduko unibertsitate eta administrazio guztietako ekonomialari guztiek lantzen dituzten kontzeptuak hankaz gora botatzea. Zaila dirudi... baina ederra litzateke.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 04a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude