Manifesta: Donostia eta Pasaia arteak inbadituta


2021eko uztailaren 27an

Donostiako erdigunean has genezake arte garaikideari eskainitako ibilbidea, Koldo Mitxelenako erakusketara inguratuaz. Sven Augustijnen artista belgikarraren bideoek egingo digute harrera. Johan eta François izeneko lanek, afasiaz, hausturaz, memoriaz eta memoriaren galeraz dihardute, ikuslearengan itolarri moduko bat eraginez. Bideoak dira Koldo Mitxelenako artelan gehienak, baina bada bestelakorik ere. Misha Stroj eta Cathy Wilkesek beraien instalazio bitxiak ipini dituzte erakustokiko patiotan eta Manifesta 5ek eskaintzen dituen margolan bakarrenetakoak ere bertan ikusi ahal izango ditugu, Michaël Borremansen margoak eta Johannes Kahrsen ikatzezko marrazkiak hain zuzen.

Beharbada, lehenengo egoitza hau da denetan "klasikoena", gainontzekoek, egoitza eta artelanen arteko harremanagatik, kontrasterako eta harridurarako aukera handiagoa ematen dute. Honen harira, San Telmo Museoa adibide garbia da, erabat itxuraldatu baitute bertako eliza, Manifestako lanak erakusteko. Serten mihiseak esaterako, ilunpean geratu dira, elizan kokatu dituzten bost bideo lanen mesedetan. Ikusleak batetik bestera dabiltza, itsututa, elkar jotzeko beldurrez. Baina gauza guztietan bezala, iluntasunean ere, ohitzea da kontua.

Gillian Wearing, Maria Lusitano, Darius Ziura... lan gehienak, nazio identitatearen gainean dihardute, gaia ikuspuntu anitzetatik landuz, noski. Beste zenbaitek, gai subjektiboagoak jorratzen dituzte, norbanakoaren identitatearen eraikuntzan sakonduz. Adibide paregabea dugu Mark Mandersen Gela isolatu txikia, bisitari bat baino gehiago aho zabalik utzi duen instalazioa. Ez nituzke aipatu gabe utzi nahi, bestalde, Külli K. Kaats estoniarrak txorien hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta John Bocken bideoko untxi jostalaria ere.

Nahiz eta baztertu samar geratu, ez dugu ahaztu behar, Aquariumeko sotoa ere erakusleku bihurtu dela Manifestari esker. Garret Phelan irlandarrak espazio berri bat sortu du bertan, errotulagailu beltzen laguntzaz soilik. Horma zein altzarietan egindako marrazki eta grafikoen bidez gizarteari buruzko nolabaiteko azterketa eta gogoeta egitea izan du helburu.

Ibilbidearekin jarraituz, Kubo Kutxa Kursaal dotorea izango dugu hurrengo geltokia. Kartoi mendixka baten aurrean topatu ditugu bisitariak, harrituta. Albo batean, argibide gisa, iragan hurbilaren berri ematen diguten irudiak ditugu, kartoi mendixka hori izan zenaz eta behin-behinekotasunaz hitz egiten digutenak. Bat-batean, Carlos Bungaren kartoiak txabola baten zimendu bilakatzen dira, eta beraien esanahia are esanguratsuago bilakatzen zaigu Donostia burgesaren irudi bihurtu den eraikinaren barruan. Eraikuntza eta espazioaren jabekuntza dira Kuboko lan gehienek jarraitzen dituzten ildo nagusiak. Espazioaren jabekuntzarekin eta esanahiarekin harreman berezia du Eyal Sivan israeldarrak eta Michel Khleifi palestinarrak elkarlanean egin duten Route 181 dokumental luzeak. 1947an Nazio Batuek Israel eta Palestina artean ezarri zuten muga, inoiz errespetatu ez dena, zeharkatzen du alderik alde, gatazka zahar eta latz baten aurpegi berria erakutsiz.

Industrigunea arte leku

Donostia ponpoxoarekin kontrastean, Pasaian beste bi erakustoki kokatu ditu Manifestak: bata, Ciriza Etxea, garai batean arrain biltoki izandakoa, eta bestea, Ondartxo, lehengo Azkorreta Ontziola.

Bisitariaren jatorriaren arabera ezberdina da Ciriza Etxera edo Ondartxora sartzean jasotzen den inpresioa. Lekuarekin aurretik harremanik izan ez dugunontzat, erakustoki zoragarri bilakatutako guneak dira. Bertakoentzat aldiz, iraganaren oihartzuna dira, itxuraldatuta. Erabilera berria eman zaie bi guneei, jatorrizko eraikinak berrikuntzarik gabe mantenduz. Honexegatik bereziki interesgarria da erakustoki bihurtutakoa lantegi bezala bizi izan zutenen ikuspegia ezagutzea.

Ciriza Etxean, lau solairutan banaturik, hogei artista baino gehiagoren lanak topatuko ditugu: bideoak, instalazioak, eskulturak eta abar. Zaila da hainbeste lanen artean aukeratzea, asko baitira interesgarriak. Adibidez, Iliya Chichkan eta Kyrill Protsenko ukrainarrek beheko solairuan egindako proiekzioa ederra da oso. Aipagarria da halaber, Paola Pivik sortutako eskultura bitxia, ikuslearen hurbiltasunaren arabera mugitzen dena edo Micol Assaëlen instalazio itogarria. Manifesta 5en parte hartu duten lau euskaldunen lanak ere hemen topatuko ditugu. Asier Mendizabalek, objektu, argazki eta bideoz osatutako instalazioa aurkeztu du, Iñaki Garmendiak aldiz, bi pantailaz osatutako bideo proiekzioa. Bai batak zein besteak, talde identitatearen gaia lantzen dute lan hauetan. Azkenik, D.A.E.-k iragana berrikusteko proposamen bat zuzentzen digu, Nestor Basterretxeak 1963an zuzendutako Operación H filmaren proiekzioaren bidez.

Ciriza Etxeko artista pilaketatik urrun, Ondartxon, artista bakar bat aritu da lanean bi hilabetez, Jan de Cock belgikarra. Ondartxoko eraikinaren barruan eta inguruan, ezaugarri arkitektonikoak dituen zurezko eskultura erraldoia eraiki du. Arkitekturaren mugan, barrualdea eta kanpoaldearekin jolasean, Ondartxoko eraikinarekin eta lekuarekin harreman estua duen lana sortzea izan da bere asmoa.

Kalea erakusleku
Zenbait artistak nahiago izaten du lau hormen artetik ihesi, beraien lanak kalera ateratzea. Manifestan ere badago horrelakorik. Jeremy Deller izan zen kaleratzen lehena, inaugurazio egunerako prestatutako desfile jendetsuarekin. Baina badira beste zenbait ere. Patrick Tuttofuocok esaterako, hogei bizikleta apaindu ditu, jendeak hirian zehar erabil ditzan. Leopold Kessler alemaniarrak ere, kalea hartu du erakusleku gisa, Urgullen eta Bilbo plazako iturrian egindako ekintzen bitartez. Azkenik, Huseyin Alptekin turkiarrak, Trintxerpeko pasabide batean edozein lekutan egon zitezkeen hotelen izenak ipini zituen argizko seinaleetan. Zoritxarrez, azken hauek ez zuten luzaroan iraun osorik, eta beraz, izan zirenaren hondakinak baino ezin izango ditugu ikusi.

Manifesta Europako artearen ispilu
Manifesta, International Foundation Manifestak zuzendurik, bi urtean behin Europako hiri ezberdin batean egiten den erakusketa ibiltaria da. Lehenengo edizioa Rotterdamen egin zen 1996an eta ondorengoak, Luxenburgo, Ljubljana eta Frankfurten, hurrenez hurren. 2004an berriz, Donostiari egokitu zaio erakusketaren antolaketa.
Marta Kuzma eta Massimiliano Gioni komisarioek Europako 56 artista aukeratu dituzte bertan parte hartzeko. Gehienak artista gazteak izan arren, badira zaharxeagoak ere, adinari baino, lan berritzaileei begiratu omen dietelako aukeraketa egiterakoan. Tartean, lau artista euskaldun topatuko ditugu: Asier Mendizabal eta Iñaki Garmendia eta D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak) proiektua osatzen duten Peio Agirre eta Leire Bergara. Aipagarria da bestalde, ekialdeko Europako artisten ugaritasuna, baztertu xamarrik geratzen baitira sarri.
Inguruaren ikuspegi zabalago bat ematearren, Donostiaz gain, Pasaian ere zenbait erakusleku kokatzea erabaki zuten, postaleko hiriaren alderdi "iluna" erakusteko asmoz. Guztira, eta zenbait artistak kalean egingo dituen ekintzak kontutan hartu gabe, sei egoitza ezberdinetan banaturik egongo dira erakusketak irailaren 30era arte.


Azkenak
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldederoak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldederoetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldederoetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


1.000tik gora sinadura, Donostiako Kristobaldegi komentua Txomiñeneko auzoarentzat izan dadin

Auzoak behar asko dituela nabarmendu dute eta Kristobaldegik beharrei erantzun ahal diela: auzo baratzeak, biltegia, kultur etxea, zaharren egoitza, eta abar.


Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


Eguneraketa berriak daude