Mal-gutasun


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oraindik luze gabe, malgutasun soziala kaltegarria zela uste nuen nik. Badakizue "malgutasun soziala" enpresari jendaila horren ideologoek asmatutako hitz-ordeko bat dela, "kaleratze librea" edo "jendea langabeziara botatzea" ez esatearren. Halatan, egonkortasuna hobesten nuen nik sozial arloan. Baina konturatua naiz, noizbait, gizarteak ez duela onik egonean.

Nik lehen protesta eginen nukeen inor kalera botatakoan, baina egun ez.

Nire lagun bat malgutu dute, hogeita bost urte lantegi berean jardun ondoren. Ez da bakarra izan, berrogei langile jo ditu mailu handiak. Kaleratu horiek lau multzotan bildu dira, abokatuak hartzeko. Lau abokatuok langileak defendatu dituzte Lan Magistraturako Epaitegian, lanetik kasatzea arrazoirik gabekotzat har dadin, albait indemnizazio handiena kobratzeko. Metalgintzako beteranoak baitira, 30.000na euro gehienez.

Gipuzkoan behintzat, berezia da lan-epaitegien modua: zenbat abokatu, hainbat epaiketa. Horra hor lehen onura. Nola da posible, esanen duzue zuek, kasu bakarra izanda? Nik ere ez dakit, baina hala da, sinets egidazue, paperak dauzkat etxean. Burgosko epaiketa hogei aldiz egin izan balitz moduan, baiki. Sekulako onura dakar horrek, epaileak epaitzen eta abokatuak defendatzen jartzen dituelako, Justizia Jauregi berriko aretoak betetzen direlako...

Horra hor malgutasun sozialaren onuretarik bat.

Ez dira defendatzeko kasu zailak izaten, oro har, handizkako kaleratzeak. Baina ez da hori abokatua ordaindu gabe uzteko arrazoia. Abokatuak ehuneko hamar kobratzen du. Adibide honetan, 3.000 euro. Malgutasunaren beste ondorio polita dugu hau, dirua korrituan jartzea. Izan ere, abokatuak ehuneko hamar kobratzen du... kalte-ordaineko. Baiki, baiki. Hamar langile defendituta, langile bakoitzaren indemnizazioaren ehuneko hamar, alegia... 30.000 euro lan-epaiketa bakarragatik, hala dio etxean daukadan paper txukunak. Ez al da zoragarria? Langileak lau multzotan zeudenez, kausa bera lau aldiz epaitu da -sinets egidazue, epaiak ez dira derrigor binkulanteak-, eta ondorioz lau abokatuk kobratzen ahal zuten hogeita hamarna mila euro epaiketa batengatik, metalgintzan hogei urtez izerditu izan balira bezalaxe! Esadazue, asmatu ote liteke identifikazio hoberik defendatuen eta defendatzailearen artean?

Gauza ederra dela malgutasuna.

Eman dezagun metalgin xume bat zigortu dutela hogei egunerako, nire beste lagun bati gertatu bezala. Halako lagunak, bai. Hogei egunekoa gabe, defentsa on baten ostean abokatuak lortzen badu zigorra bost egunekoa besterik ez izatea, langileak 788 euroko gehigarria kobratuko du, zigortuta egon zen hilekoan jaso zituen 40 euroez gain. Badago aldea! Baina oraingoan abokatuak ez du ehuneko hamar kobratuko, ezta hogei ere, tarifa jakin bat baizik: 460 euro. Hara non langilearen soldataren erdia baino gehiago abokatuak eramanen lukeen, barrenik ez balu. Abokatuak, ordea, borondatezko merketze bat egiten dio langileari, eta 300 euro besterik ez dizkio kobratu (BEZa barne, 348). Langilea irabazian atera da orain ere, malgutasunak beharginak ez ezik abokatuak ere kutsatu dituelako!

Hauek ditut inor malgutzen dutelarik »lagun mina banu ere» ez protestatzeko arrazoiak. Malgutasun sozialaren aldekoa naiz, besteak beste, langileek beren interesak defenditzeko daukaten armada pozik edukitzen laguntzen duelako.

* * *

Irakurle bizkorrak, zuek guztiok alegia, ohartuak zarete honez gero ironiazko konbertsioa izan dela neurea, batekoz bestera ulertu beharrekoa, eta hauxe ibiliko duzue gogoan: baina zein abokatu ote da halakorik...?

A, irakurle maiteok! Abokatu laboralista bat, langileen defendatzaile bat, ezkerreko egunkari batean etikaz eta munduko injustiziei buruz aritzen dena, adibidez.

Etxean dauzkadan paperak zeharo faltsuak ez badira behintzat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Izagirre
Koldo Izagirre
“Kazetaritzari ez zaio sekula literatur baliorik eman”

ARGIAren egitekoen zerrendan tik bat gehiago. Duela kasik hamabost urte bururatutako ideiari forma ematea kosta da, baina eman zaio, eta inprentatik irtetear behar du dagoeneko. Euskal prentsak 1869tik 2000ra ekarritako zenbait kronika gogoangarriren bilduma egin du Koldo... [+]


'Laineza. Kultura Haragi Bizitan' liburua
Aldarri zaharrak berri: Kultura prekarioa da

Hitz testualak dira: “Euskarak iraun badu, kultura bat garatu duelako izan da; eta kultura horrek iraun badu, euskaldunek euskara bizirik gorde dutelako da”. Hala diote Lanartea elkarteko lagunek Laineza. Kultura haragi bizitan liburuko hitzartzean; 50 artistak baino... [+]


2022-01-19 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2021-07-27 | Mikel Asurmendi
Koldo Izagirre. Pasaia eta Harboureko idazlearekin solasean
Pasaiako herritik dator notizia, zezen bat izan dela jenioz bizia...» abesten du Mikel Laboak. Zezena Pablo Picassok Guernica koadroan margotua izan liteke, Gernika berriz, Sua nahi, Mr. Churchill? -eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko- ipuin liburuko herri... [+]

2021-07-23 | Koldo Izagirre
Xoxoaren kantua harresiaren orpoan
Buruaz beste egitea zer den, alegia, esamolde lazgarri horrek zertan duen sorrera eta funtsean zer adierazi nahi duen, Hondarribian ikasi dugu oraindik orain: Jokin Z. ez zen izaten ahal nahi ez zuen hura, ez zen izaten ahal bestek izatera kondenatu zuten hura -kakatia,... [+]

2021-07-23 |
Koldo Izagirre: " ‘Balizko Erroten Erresuma’ literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke"
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa.

LAUGARREN POESIA LIBURUA ARGITARATU DU SUSA-REKIN HAMAR URTEKO PARENTESIA IRAKURTZEN IGARO ONDOREN
Koldo Izagirre: " 'Balizko Erroten Erresuma' literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke"
Bere narratibazko lanak... [+]




2021-07-23 |
Koldo Izagirre: "Ironia Gero Eta Gehiago Praktikatu Beharreko Arma Da"
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa
Koldo Izagirre: "Ironia Gero Eta Gehiago Praktikatu Beharreko Arma Da"
Koldo Izagirre pasaitar idazleak badu bere historiatxoan hainbat literatur lan argitaraturik.
Azkena, duela hiru bat urte argitaratutako "Euzkadi merezi zuten"... [+]



2021-07-16 | Koldo Izagirre
Gozakidetza

Ez dago arranparik, baina badaukazu kadira elektriko bat. Ez dut martxan ikusi hilabeteon. Alabaina, atso-agure mordoa eskaileretan izuturik, makilak eta makuluak ahal nolaka tinkatuz mailaz maila, jendearen emanak ez ote dituen lur jo araziko. Bisitari asko ibiltzen baita... [+]

Koldo Izagirre
«Idaztea bigarren mailako bihurtu da prentsan»
Urtarrilaren 29an, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek Hernaniko Milagrosa kaperan, euskal prentsaren historiaz. Argiaren 90. urteurrenaren kariaz, eta Hernaniko Kronikaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia izango da. Aurretik Izagirrerekin hitz egin dugu; gaiak... [+]

2021-06-30 | Gema Lasarte
“Euskaldunen odolak ez du odolkiyak egiteko ere baliyo”

Koldo Izagirre ::Euzkadi merezi zuten

Susa

orrialdeak ::104

prezioa ::15€


2020-06-08 | Aritz Galarraga
Duin harro solemne

Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Ipuina.eus ataria aurkeztu dute

Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.


'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
“Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan”

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]


Gipuzkoa Zutik eslogan laborategian Koldo Izagirrerekin

“Helburua gure kalitatea saltzea da, konpetentziari aurre egin, merkatuaren erritmoa guk markatu. Funtsean, marka bat inposatu”. Publizista dela esango zenuke Koldo Izagirre dela jakingo ez bazenu. 17:30 inguru Donostiako Parte Zaharreko elkarte batean. 20-30 lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude