Komunikatzaileentzako ikasketa berriak

  • HUHEZIk Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziak eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasketak emango ditu datorren ikasturtetik aurrera.

2007ko otsailaren 21ean

Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) ikasketa berriak jarriko ditu martxan: Informazioa eta Komunikazioa eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa. Komunikazioaren arlo guztiak landu nahi dituenarentzat prestaturiko eskaintza aberatsa da hau. Ezaugarri nagusi gisa, ikasketa horiek egin nahi dituenak euskara jakin beharko du.

Mondragon Unibertsitateak eta haren fakultate HUHEZIk bide berri bati ekin diote Giza Zientzien arloan. Lau urteko ziklo baten barnean bi adar eskainiko ditu: Lehenengo bi urteetan Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziak ikasketak izango dira. Ondorengo bi urteetan, lehenengo biak gainditu dituzten ikasleek Ikus-Entzunezko Komunikazioa egin ahal izango dute. Bi tituluak jaso nahi dituen ikasleak urte gehigarri bat egin beharko du.

Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziak

Mondragon Unibertsitatearen ustez gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren eta komunikazioaren arloa. Gure gizarteak askotariko balioak dituzten profesionalak behar ditu, errealitateko hainbat egoera jaso, barneratu, antolatu eta besteei helarazten jakingo dutenak. HUHEZI fakultateko ikasketen helburua gizarte askotariko horri erantzungo dioten profesionalak heztea da, enpresen eta erakundeen munduari, idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideei eta Internet sare erraldoiari erantzungo diotenak, alegia.

Bi urte iraungo duen lehenengo ziklo honekin, ikasleak Giza Zientzietako titulua lortuko du. Horretarako, hauek izango dituzte oinarri HUHEZIn:

- Telebista, multimedia, hedabide eta enpresa sare zabal baten lankidetza. Goiena Komunikazio Taldea eta MCC bereziki.
- Praktikak eta ikasketa amaierako proiektuak egiteko hainbat urteko esperientzia.
- Giza Zientzien eta hizkuntzen prestaketan Fakultatean jasotako esperientzia.

Eskaintza berri honek euskara izango du oinarrizko hizkuntza, ikasketetan ele bat baino gehiago baliatuko bada ere, ingelesa eta gaztelania kasu. HUHEZI fakultate kooperatiboa da eta bere ikasketa jarduera osoa nazioarteko harremanetara eta gertuko harremanetara begira antolatzen ditu.

Lan esparrua

Ikasketa hauekin hezitako komunikatzaileak lan esparru zabala izango du eskura. Komunikazioaren inguruko arlo orotan aritzeko ezagutza jasoko du eta horrez gain, sortzen diren ildo berriak ere zabalik izango ditu. Ikasketen helburu nagusia hedabideetan informazioa kudeatzeko profesionalak heztea da. Hauek dira, beraz, HUHEZIk prestatu nahi dituen komunikatzaileak eta horien lan esparruak:

- Idatzizko hedabideetako komunikatzailea.
- Ikus-entzunezko hedabideetako komunikatzailea.
- Komunikazio ekoiztetxeetako sortzailea.
- Enpresetako barne eta kanpo komunikazio kudeatzailea.
- Gizarte erakundeetako komunikazio kudeatzailea.
- Internet sareko sortzaile eta komunikatzailea.

Ikasketa plana

Balio askotarikoak dituzten komunikatzaileak hezteko, ikasketa planak ere zabala eta aberatsa behar du. HUHEZIn hiru helburu nagusi ezarri dizkiote ikasketa planari:

1. Ikasleak ahoz nahiz idatziz komunikatzeko trebetasuna lantzea.
2. Bide ezberdinetan -idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan, Internet sarean, enpresa eta erakundeetan- komunikazioa kudeatzeko ezagutza tekniko eta oinarrizko trebetasun profesionalak lantzea.
3. Heziketa humanistiko panoramikoa lantzea, giza zientzien eta gizartearen ikuspegi bat osatuta.

Ikus-entzunezko komunikazioa

Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientzien lizentziaturaren hirugarren urtean, ikasleek ikus-entzunezkoetan espezializatzeko aukera izango dute. Bigarren zikloko lizentziatura honek espezializazioa sakontzea du helburu, telebista, irrati eta ekoiztetxeekin zuzeneko harremana ezarrita.

Ikasketa hauek bideratzen ari dira gaur egun, hemendik bi urtera jarriko liratekeelako martxan, hau da, datorren ikasturtean Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziak Lizentziaturako ikasleak espezializazio horretan sartzen direnean.

Informazioaren eta komunikazioaren aroan gaudelarik, bide horretara lerratu nahi duen orok aukera ezin hobea du Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Irailetik aurrera zabalik egongo da Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziak ikasketetan izena emateko epea.

www.huhezi.edu ikasketei buruzko informazio gehiago.

Komunikazioa eta praktikak
Zergatik Informazioa eta Komunikazioa?

Komunikazioaren inguruko ikasketak gizartean hazten ari den eskari baten oinarria dira eta ildo horretatik, Mondragon Unibertsitateak eta HUHEZIk eskari horri erantzuteko hainbat eskaintza egiteko aukera dute: batetik HUHEZIn hainbat fakultate dago, hizkuntzaren eta komunikazioaren inguruko departamentuak. Horrezaz gain, garrantzia berezia eman diote eskualdeko eta oro har Euskal Herriko komunikabide sareari. Bergara, Arrasate eta inguruetan Goiena komunikazio proiektu handia aipatu digute, eta besteak beste Jardun Multimedia Kooperatiba HUHEZIk berak sortua dela. Ikasketen arduradunek komunikazioaren alorrean inguru aberats bat dutela azpimarratu dute eta karrera praktiko bat eskaintzeko asmoa dute.

Praktikak

Ikasketetan praktikei garrantzia handia eman izan diete beti unibertsitate honetan, enpresei loturiko unibertsitate bat izan delako. Karrera mailako proiektua eta praktikak egin daitezen asko zaintzen dute HUHEZIn, arduradunek adierazi dutenez euren "indarguneetako bat" delako. Ildo horretan, ezinbestekoa izan zaie euskal prentsaren, hedabideen eta eragileen lankidetza lortzea, ikasketen bide praktikoa prestatzeko.

HUHEZI: Ikasketen oinarrizko bi habe
Hedabideak, enpresak eta Internet

Ikasketa hauetan komunikatzaileak trebatzea da helburua, bai hedabideetarako eta bai »idatzizko nahiz ikus-entzunezkoetarako» enpresetarako. Enpresa ingurune batean bizi gara eta enpresa horietan barne eta kanpo komunikazioari gero eta garrantzia handiagoa ematen diotela ikusi dute HUHEZIn. Horregatik, eskaera horri erantzutea erabaki dute. Internet sare erraldoiak komunikazioaren arloan zabaldutako bidea ere hartuko dute.

Euskara, nahitaezkoa

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea euskara hegemonikoa duen fakultate bakarra denez, Euskal Herrian euskara funtsezkoa izango duten ikasketa bakarrak izango dira. Ikasgaiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango dira baina euskara hegemonikoa izango da Fakultatean eta ikasketetan oro har. HUHEZI Euskaraz bizi den fakultate bat da eta euskara nortasun zeinu adierazgarritzat dute bertan.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Fronte Popular Berria zatituta dago

Ostegun honetako arratsaldean eman da bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude