Fabian Laespada: «Udazken politiko beroa dator, zentzu onean esanda»


2021eko uztailaren 27an

BAKek eta Elkarri-k ETAren biktimen egoera salatzeko akordio bat sinatu dute oraindik orain. Gatazkaren aurrean BAKen jarrera zehaztu digu Fabian Laespadak: «BAKen ustez, gatazka Madrilen eta Euskal Herriaren artekoa baino, euskal herritarron artekoa da. Guk diogu gatazka gizartetik bertatik konponduko dela edo bestela, ez dela konponduko. Eta gatazka konpontzea esaten dugunean, euskaldunok Espainia barruan edo Espainiatik kanpo, Espainiaren pare edo elkarren ondoan bide egin nahi dugun jakiteko akordio-arau bat aurkitu behar dugula diogu».

Gatazkaren bilakabidean, aldian-aldian agertu ohi diren «aurre-demokrazia egoeran gaude» edota «gatazkaren konponbidea gertu dago» moduko esaldiez bere iritzia eskatu diogu BAKeko kide honi: «Tentsioak arindu egiten direnean, azken hilabeteetan bezala, pertzepzioak aldatzen direla ematen du. Baina, bi adierazpen horiek »ez bata ez bestea» ez datoz bat errealitatearekin. Demokrazia ez da plastilina bezala modelatzen ahal. Demokrazia kaskartu daiteke, baina demokrazian bizi gara. Ez dut esan nahi demokrazia honetatik ihes egin ezin dugunik. Aitzitik, demokraziak bide berriak urratzea posible egin behar du, hala nola, kasua ematen bada, subiranotasun partekatu bat gauzatu ahal izatea. Baina sinetsi dezagun demokrazian».

BAKen zereginetako bat gizartea ETAren jazarpen indarkeriaren aurrean sentsibilizatzea da. Nola dakusazu gizartea uneon?
Jendea ETAren indarkeriaren aurrean sentsibilizatu eta kontzientziatu den arren, hainbatek oraindik ere ETAren indarkeria justifikatu egiten du, eta ez bakarrik abertzaleek. Jendeak, oro har, ETA soberan dagoela dio, biolentzia onartezina dela. Hala ere, agerpen horien atzean, oraindino, hau bezalako pentsamoldeen arrastoak daude: "Tira, biktimak berak jakingo du zertan ari zen. Haiek jakingo dute zergatik sartu diren politikan". Horrek herri berezi bat garela adierazten du. Hau da, hainbat herritarren aurkako jazarpena geure egiten dugu, nolabait. Eta hori demokrazian onartezina da.

2002an, ETAren indarkeriaren aurrean alderdien arteko batasuna bideratzeko hainbat puntu zehaztu zenuten txosten batean. Alderdiei, epe ertainean, zeharkako elkarrizketak gauzatu beharra azaldu zenieten. Elkarrizketak gauzatzeko unean al daude alderdiak?
Uneon, alderdien arteko zeharkako elkarrizketak gauzatzen hasteko baldintzak badaude. Baina lehenik sukaldeko lana egin behar dute. Baliteke alderdiak horretan ari izatea eta udazken politiko beroa »zentzu onean esanda» etortzea. Alderdien proposamenak eztabaidatzeko garai berri baten atarian gaudela pentsatu nahi dut.

Udazken beroa iragarri duzu. Nola ikusten duzu Ibarretxe Plana garai horretan?
Ibarretxek hausnarketa sakon bat egin beharko luke. Plana gizarteratu ostean, ondorioak ateratzeko unea iritsi zaio. Ibarretxek beste alderdiak erakartzeko, eskaintza are erakargarriago bihurtu behar du. Plana ilusionagarria da, baina guztiok ilusionatu behar ditu, edo gehienok behintzat. Horretarako, neurri batean, lehenik plana sozialistekin moldatu behar du. Eta ondoren, beste neurri batean, Espainiako eskumarekin. Ibarretxe zer edo zer lantzen ari ote den susmoa daukat. Denok diogunez »Arnaldo Otegik berak ere bai» euskal gizartea oso anitza da. Nik, ostera, aniztasuna bermatu eta anizkoiztasunari eutsi beharra dagoela diot. Edozein planak »Ibarretxe Planak barne» hori kontutan hartu behar du. Anizkoiztasuna balore gisa defendatu behar dugu. Euskaldunok ez gara duela 200 urtekoak. Munduarekin batera goaz eta etorkizuneko gizartean pentsatu behar dugu.

BAKetik alderdien arteko akordioa gauzatu baino lehen, akordio politiko sendo bat gauzatzea proposatu izan diezue beraiei, akordio prepartidista bat. Horretan al gaude?
Alderdien arteko akordioa sinatu aurreko garaian egon gaitezke. BAKen sentsazio onak jaso ditugu alderdien aldetik, azkenaldian. Aurre-akordioren bat prestatzen ari ote diren susmoa dugu. Guk, hasteko, euskal gizartearen aniztasuna onetsiko lukeen akordio bat ontzat emango genuke. Gizarteak akordio sendo bat behar du, orokorra, politika normaltasunez garatu eta bizitzeko akordio bat, azken akordio baten aurretikoa. Zentzu horretan, Ajuria Eneko Itun moduko baten beharra ikusten dugu. Akordioa ez zen bikaina, baina puntu interesgarriak zituen. Gure ustez, Itunaren 10. puntua »amaiera elkarrizketatu baten beharra adierazten zuena» egokia da gatazkari irtenbidea emateko.

Orduko eta gaurko garaiak desberdinak dira, ordea. Alderdi Politikoen Legea horren adibide esanguratsua dugu. Nola ikusten duzu berau?
Alderdien Legea arazoa da. Batasuna alderdia legez kanpo uzteko xedez egin zen. Eta legea ezin da horrela legislatu. Terrorismoaren Aurkako Itunaren barruan hitzartutako legea da eta hori oker izugarria da. Terrorismoaren aurkako borrokaren ondorioz egiten den lege batek ezin du inola ere lege ona izan. Itun hori ezin da zegoen legeriarekin nahastu edo legea bera ordezkatu. Legea urratzen zutenentzako Zigor Kodea zegoen. Tamalez, Alderdien Legea Batasuna zigortzeko sortu zen eta are okerrago dena, ondoren sortu diren AuB edo HZ ekimenak ere zigortu ditu. Lege honek herritarren eskubideak urratzen ditu, ezker abertzaleari egiten ari zaionarekin oso kritikoak izan behar dugu.

"Demokraziaren barruan dena lorgarri izan daiteke" da zuen lemetako bat. Nahi hau egi bihur daiteke epe ertainean?
Bai. Baina axioma horrek bi muturreko adarrak ditu berekin. Legeak bete eta errespetatu behar dira, eta muturreko hainbat jarrerek ez dute beti legea bermatzen. PP boterean izan denean, demokraziaren funtsa zalantzan izan da. Beste muturrean, berriz, Batasunari demokrazia batean bizi nahi ote duen galdetuko nioke. Demokrazian eta inolako adjektiborik gabe: «euskal» demokrazia edo demokrazia «Euskal Herria»rentzat adjektiborik gabe. Alegia, Batasunak galdetu behar dio bere buruari ea gehiengoak nahi duen demokrazia arauen barnean aritu nahi duen. Egungo egoeran demokrazian bizitzeko baldintzak betetzen dira eta Batasunak legaltasunera itzultzen saiatu beharko luke.

PSOE gobernura iritsi ostean distentsio itxurako garai bat antzeman da. Nola bizi duzue azkeneko garai hori BAKen?
Niri itxura baino, gobernua malguago izatea gehiago gustatuko litzaidake. PSOE ez da maizter berria gobernuan. PSOE 14 urtez egon zen boterean, eta presoen sakabanatze politika orduan hasi zen. BAKentzat sakabanaketa baino larriagoa da presoak urruntzea. Gu ez gara hainbeste presoak elkartzearen aldeko, hurbiltzearen aldekoak baizik. Dispertsioaren filosofia eztabaidagarria izan daiteke, baina urruntzearena ez, legeak presoak bere etxetik albait hurbilen egotea agintzen baitu. PSOEk politika berri bat egitea badagoela frogatu behar du, baita giza eskubide guztiak errespetatu daitezkeela erakutsi ere. PSOEk terrorismoaren aurkako borroka eta erabat zilegi den konfrontazio politikoa bereizi behar ditu, alderdien eremuko borroka guztiz zilegi baita.


Gizarte eta gizarte eragileen arteko harremanak nola daude giro edota garai berri baterako bidean?
Gizartea, oro har, alderdi politikoen aurretik doa. Gizartean ez da alderdien artean gertatu den arrakala edo pitzadurarik. Hala ere, une batez arrakala hori gizartera lerratuko ote zen beldur izan gara. Zorionez, gizartea elkartuago bizi da. Itxaropen horrekin segitzen dugu lanean gizarte eragileek. BAKi gizartearen jarrera hori oso lagungarri zaio alderdiei elkarrizketa saiakera berriak exijitzeko. Guri alderdiak horretaz jabetzea gustatuko litzaiguke eta orain arte baino ausartagoak izan daitezen, pausu hori emateko.

Artean nola ikusten duzu ETAren jarduera eta euskal gatazka delakoa?
Nik ETAren jarduera ez dut gatazka delako horretan sartzen, ETA arazo bat da. ETAren arazoa konpondu ondoren gatazka errazago konponduko genuke. Egoera askoz distentsoago litzateke bide berriak urratzeko.

Demagun oraingo gatazkaren parametroak gainditzen direla. Zer-nolako elkarbizitza aurreikusten diozu gizarte honi?
ETAren arazoa amaituta gatazka hobeto kudea genezake. Katalunian ere badute gatazka bat, baina ez dute ETAren arazorik. Boterean alternantzia izan da eta ez da inolako hondamendirik izan. Aitzitik, aldaketak freskura ekarri du elkarbizitzara eta politikara. Tira, ETA amaituta ere, hainbat auzitan gatazkak izango ditugu. Baina herri baten baitan »baldin eta denon artean gainditzen baditugu» gatazkak osasungarri izan daitezke.

Gatazkak gatazka, nola ikusten dituzu euskaraz eta gaztelaniaz bizi diren bi munduak? Euskararen auzia, alegia?
Alderdi konstituzionalistek ahalegin berezia egin beharko lukete euskara ez dadin ghettoko hizkuntza bihurtu. Aitzitik, euskara plaza eta kaleko hizkuntza bihurtu behar dugu. Baina politizatu gabe. Eta horretan euskaldunok ahalegin berezia egin behar dugu ez dakitenei euskara erakargarri izan dakien. Halaber, euskara ez dakitenek, gutxienez, euskara aintzakotzat hartu beharko lukete. Euskara guztiona da, lanabes ederra eta beharrezkoa euskaldun sentitzeko.


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 04a
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratu

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, "infernua" piztuko dela Gazan.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude