Zetazeoak gure kostaldean


2007ko otsailaren 21ean

Bizkaiko golkoko eremu zabalean baleak edo izurdeak bezalako zetazeo ederrak bazeudela aspalditik zekiten arrantzaleek, hainbat arrantzalditan elkarrekin lehian aritu baitira. Baina orain arte arrantzaleen erreferentzi soilak genituen, Bizkaiko Golkoko zetazeoen inguruan ez baita ikerketa sakonik egin. Badaudela jakin badakigu, baina espezieak eta populazioak zehaztea zaila gertatzen da. Ezin dugu populazioak ugariak ala urriak diren zehaztu. Hala ere esan behar da, aditu askoren arabera, uste baino populazio handiagoak eta dibertsoagoak izan daitezkeela. Baina ugaztun itsastar hauek ikertzea ez da lan erraza, are zailagoa populazioen jarraipenak egitea, ea populazio finkoak diren, migratzen duten, non ugaltzen diren... jakitea. Zetazeoen ugaritasunak itsasoaren osasun egoeraren zantzuak eman ditzake, gure itsas ekosistemaren egoera hobeto ulertzen lagunduko luke.

Euskal Herriko kostan baditugu ikerketa honetan diharduten elkarteak. Batetik Bizkaialdean AMBAR (Itsas-faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartea) izenekoa dugu, 1996a geroztik datu bilketan dabilena. Ikerketa lerro desberdinak garatu dituzte, batetik hilik harrapatzen dituzten zetazeoak aztertzen dituzte, kausak aztertuz. Bestetik, Euskal kostako puntu desberdinetan lur-finkotik egindako ikusketen inguruko datuak biltzen dituzte. Badute itsasontzi bidezko ikerketa programa berezia ere. Bestetik, Gipuzkoan E.I.B.E. (Euskal Izurde eta Baleazaleen Elkartea) dugu, orain gutxi sortua baina dagoeneko ekarpen garrantzitsuak egin dituena gure kostako zetazeoen inguruan. Zehazki Hondarribitik Bilborainoko kostaldea aztertu dute elkartekoek, kostatik 20 milia inguruko itsasoan barneratuz. Bi elkarteek Espainiako Zetazeo Elkatearekin (S.E.C.) harremana dute, eta antzeko ikerketa patroi eta metodologia jarraitzen dute.

Gure kostako zetazeo espezieak

E.I.B.E.-ko kideek Euskal balearik "oraingoz" ez dutela ikusi ziurtatu digute, baina 10 espezieren inguruko datu eta argazkiak eman dizkigute. Esan beharrik ez dago emaitzak ikusgarriak direla. Zetazeoen ikerketa zaila eta neketsua dela jakinarazi digute, ordu askotan nabigatu behar dela honelako argazki ederrik lortzeko. Baina emaitzak ikusita, egindako lanak konpetsatzen duela dudarik ez dugu egiten. Batetik, izurde mular eta izurde arruntak aipatu ditzakegu. Orain gutxi arte Donostiako badian ikusten genuen eta duela aste batzuk Pasaian topatu zuten Pakito izurdea, izurde mularren espeziekoa omen da. Esan digutenez, Pakitoren moduko kasuak ezagutzen diren arren, honelako portaerak zetazeoetan oso arraroak omen dira. Izurdeen artean izurde marradunak ere topatu dituzte gure uretan.

Kalderoi espezierik ere aurkitu dute; kalderoi arruntak, kalderoi grisak eta gure uretan espero ez zituzten kalderoi tropikalekin ere topo egin omen dute, badirudi aurtengo udako tenperatura altuak erakarri dituela-edo. Zifiorik ere begiztatu dute, hauek zailak izaten dira ikusten, sakontasun handitan ibili ohi dira normalean. Rorkualei buruz ere hitz egin digute, eta hauen artean bi espezie ikusi ahal izan dituzte.

Euskal balearen bila

Atzean geratu dira euskal balearen presentzia ohikoa zen garai haiek. Orain mende batzuk euskal baleek euren migrazio luzeetan geldialdi garrantzitsua egiten zuten gure kostan. Izan ere, negualdian kumeak izatera hurbitzen baitziren, bertako urek ezaugarri paregabeak eskaintzen baitzizkieten. Baina balea-arrantzak, euskal balea erabat urruntzea lortu zuen gure kostatik. Guztiok ezagutzen ditugu azken baleari dagozkion bertso famatu haiek. Donostiako Aquariumean, berriz, azken aurreko balearen eskeletoa ikus dezakegu, 1878. urtean Zarautz eta Getaria artean harrapatua izan zena. Gaur egun euskal balearen ale bakan batzuk ditugu Atlantiko eta Pazifikoko uretan. euskal baleak, gupida gabe, izugarrizko jazarpena jasan behar izan baitzuen Bizkaiko Golko osoan. Balea arrantzaren lehen erreferentziak X. mendekoak dira. Balea populazioak erabateko gainbehera jasan zuen, ondorengorik gabe uzten baitzituzten kumeak, balea emeak akabatuz.

XVI. mendean berriz, Groenlandia eta Ternua aldera abiatu behar izan omen zuten balea bila, espedizio izugarriak antolatzen zituzten. Balea arrantzaleek ondo ezagutzen zuten balea hau, geldoa da oso, horregatik dauka gaztelerazko ballena franca izena, ondo zekiten balekumea akabatzen bazuten, ama atzetik etorriko zitzaiela. Gainera, hil ondoren flotatu egiten duenez, erraza zitzaien portura eramatea. Balea arrantza diru iturri izugarria zen, balea baten aprobetxamendua muturrekoa zen, den-dena zen erabilgarri. Hain adierazgarri zaizkion bizarrak korseak, zepilloak, erratzak egiteko erabiltzen zituzten. Haragia oso preziatua zen eta gantza urtu egiten zen; olio, xaboi eta era guztietako kosmetikoak egiten zituzten. Hezurdura ere altzarigintzan aprobetxatzen zen.

Juanma Salazar, biologoa eta E.I.B.E.-ko kidea: «Zetazeoak ikertzea izugarria da, baina oso garestia ere bai»
Nola sortu zen E.I.B.E.?
Ideia Gibraltarreko Itsasartean sortu zen, Enara Markos, beste kidea eta ni zetazeoekin lanean ari ginenean, bertan garatutako ideia Kantauri itsasora ekartzea posible zela ikusi genuen. Gure proiektua berria da, urtebete inguru duela esan dezakegu.

Zein dira zuen diru iturriak?
Ekoboluntarioen bidezko finantzazio modua garatu dugu. Aurreko udan probatu genuen lehenengo aldiz. Edozeinek parte har dezake. Zetazeoen zaletuek diru bat ordaintzen dute ikerketan parte hartzeagatik, hau guztia oso garesti ateratzen baitzaigu: itsasontziaren mantenua, GPS-ak, argazkiak... Diru-laguntzen esperoan gaude baita ere, ikerketarako oinarri sendoak baititugu.

Zeintzu dira zuen lan ildoak?
Lehenik eta behin gure ikerketaren ildo nagusia zetazeoen espezie aniztasuna eta euren banaketa ikertzea izan da. Horretarako antolatu genuen ikerlari laguntzaileen itsas kanpaina hori. Beste heziketa programa bat ere martxan jarri dugu Euskal Baleazaleak deitu duguna, eta arrantzaleekin elkarlanean gabiltza, eurek gainera datuak hartzen dizkigute gure ikerketarako. Honela arrantzaleek zetazeoen ikerketan eta kontserbazioan laguntzen dute. Beste programa Balearen Bila deitzen dioguna da, hau ikasleei zuzendutako heziketa kanpaina izango da. Lan handia egiten ari gara, zetazeoen mundua asko gustatu behar zaizu.

Udako kanpainaren emaitzak onak izan al dira?
Bai, oso datu itxaropentsuak lortu genituen, 11 zetazeo espezie inguru identifikatu genituen, guk, hala ere, Euskal kosta soilik aztertu dugu, Bizkaiko Golkoa oso eremu zabala da eta oraindik lan asko dago egiteke benetako datu fidagarriak eskuratzeko.

Zein ikerketa metodo erabiltzen duzue?
Fotoidentifikazioaren bitartez, hau da, argazkia ateratzen zaio isats-hegatsari edo bizkar-hegatsari. Honek aleak identifikatzeko balio du, berezkoa izango baitu ale bakoitzak. Orain ikerketa genetikoak egiteko asmoa dugu baita ere, dagoeneko laginak jaso ditugu eta laborategira igortzeko asmoa dugu.


Azkenak
Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasten aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka daudela

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka milaka palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzera deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Eguneraketa berriak daude