Net Hurbil: Kanadar mestizoak


2021eko uztailaren 19an
Nunatsiavut du izena, «Gure Lur Ederra» esan nahi du eta Kanadan dago. Hori da Kanadako inuit edo eskimal herriak maiatzaren 26tik daukan 15.000 kilometro koadroko eremu autonomoa. Boza ematera deituta zeuden 4.300 pertsonetatik %76k baiezkoa eman zion Otawako gobernuak eskaintzen zien hitzarmenari, eta autonomia estatutu berriak urtero 1.700 milioi dolar kanadariarreko aurrekontua kudeatzeko ahalmena emango die.

Labrador Inuit Association-en biltzen diren herritarrek piskanaka autonomi zati ttikiak eskuratuak zituzten Kanadako Gobernutik. Adibidez, Voisey izeneko nikel meategiaren negozioa beren gain daukate lehendik. Orain, ordea, lurralde autonomo baten jabe dira eta bi hiriburu edukiko dituzte: legebiltzarra Hopedale-n (Labrador probintzian) eta gobernua Nain-en (Newfoundland probintzian). Hori hala gertatuko da, orain gobernu federalak eta Labrador eta Newfoundlandekoek inuiten autonomia estatutuari azken baietza ematen badiote.

Kanadak lehen munduaren bihotzean etnia gutxituetako kideekin duen jokabidea askotan azpimarratu izan da. Yankien aldean kanadarrek kontserbadore fama izan dute luzaz, baina ikusten denez irekitasun handiagoz jokatu dute beren agintariek minorien kontuetan, azken urteotan beste gai batzuetan (kanabisaren erabilpenean, adibidez) egin duten moduan.

Gutxiengoen artean garrantzia dute lur haietako antzinako edo lehenengo herriek. CBC News Kanadako agentziak informatzen duenez, 633 dira han ofizialki onartutako lehenengo herriak. Assembly of First Nations erakundeak biltzen ditu «aborigen» guzti horiek eta Phil Fontaine dute lehendakari. Beren buruei sarri «autoktonoak» deitzen dieten etnia eta talde kanadar ugari horiek bi talde nagusitan daude banatuta. Batetik inuitak daude, beren kultura eta antolakizun sozial bereziarekin. Gainerakoak XVI. mendetik gizaki zuriek «indioak» izendatu zituztenak dira.

Baina bada hirugarren talde bat gure begietan bitxiago dena. Eta hain ezagun egiten ez zaiguna. Europatik Ameriketara joandako gizonen eta bertako emakumeen elkartzetik jaiotako mestizoak ere jatorrizko edo lehenengo herritzat daude aitortuta Kanadan 1985etik. Beren izaera eta eskubide historikoak aldarrikatzen dituzte eta hizkuntza berezia ere badute, michif hizkuntza.

Gazte gara gazte, ta ez gaude...

Kanadako mestizoek beren eskubide historikoak aldarrikatzen dituztenean, bitxia irudituko zaio horien eskaria euskaldunari. Antzinako legeak eta kupo ekonomikoak baino gauza xumeagoak eskatzen baitituzte: oihanean ehizatzeko eskubidearen inguruan dira Kanadako herritar mestizoen eta gobernu zentralaren arteko liskar eta epaiketa asko.

Iazko irailean Kanadako Auzitegi Konstituzionalak erabaki behar izan zuen zer egin Steve Powley eta bere seme Roddy-ren apelazioarekin. Hauek leku eta garai egokiz kanpo ehizean harrapatu zituzten goardek Ontario probintziako Sault Sainte Marie herriko oihanetan eta isun gogorra ezarri, armak kentzeaz gain. Aita-semeek auzitegietara jo eta maila goreneraino iritsi behar izan zuten beren errugabetasuna eta eskubideak aldarrikatzeko. Baina beraiei bezala mestizoak diren milaka kanadiarri balio izan die auziak: indiarren eskubide berak onartu zaizkie epai honekin ehiza aferetan mestizoei.

Mestizoak Kanada osoan daude barreiatuta, Atlantiko bazterreko Labradorretik hasi eta Pazifiko ertzeko British Columbiaraino. Eta Kanadako Konstituzioan 1982an sartu zutenean herri aborijenak ezagutzen dituen atala, hauen artean aipatu zituen inuitak, indioak eta mestizoak. Baina aipamena soilik egiten zen, eta azken hauen definiziorik ez zegoen.

1985ean iritsi zen Nazio Mestizoaren ezagutza ofiziala, eta hortik gorpuztu dira Metis National Council-ek aldarrikatu dituenak: ehiza eskubidea, mestizoen herri eta baserrien babesa, eta abar.

Europarren artean, Kanadara iristen lehenak euskaldunak izan ziren XV. mendean, baleak harrapatzeko ahaleginetan. Euskaldunek kostalde hartan lantokiak antolatu zituzten, baleak harrapatu eta koipea egiteko denboran funtzionatzen zutenak. Baina urteroko joan-etorri horietan badirudi euskaldunok ez geundela bertakoekin mestizatzearekin oso interesatuak, Kanadako antropologoen esanetan.

XIX. mendean bestelako europarrak iritsi ziren gero eta gehiago Kanadako lurretara. Hango mineralak eta animalien larruak interesatzen zitzaizkien iristen ziren frantses, ingeles eta irlandarrei. Milaka heldu ziren, eta gehienak gizonezkoak. Zenbait lekutan emakume bakoitzeko hamar gizaseme omen zeuden, eta ugaritzen hasi ziren bertako neskekin osatutako bikoteak.

Kanadako landa zabal eta baso sakonetan bizi izan dira luzaz familia mestizoak, herri txikietan eta baserri isolatuetan sakabanatuta. Eta bitxiena zera da: europar (gehienik frantses) eta indiar edo inuiten gurutzaketatik sortutako mestizo hauek herri berezi bezala antolatu direla 150 urteren bueltan. Gaur beste edozein herritarren antzeko bizimodua eta lanak dauzkate, baina XIX. mendean ehizan aritzeaz gain mestizoen berezitasunak ziren interprete, gidari edo bitartekari lanbideak. Botere kontuak direla eta sortu ziren gerretan ere parte hartu zuten, baten bat jeneral ospetsu izatera iritsiz.

Hori gutxi balitz, hizkuntza ere badute, michif deitua. Mestizoak 200.000 edo 300.000 diren arren, mixif hizkuntzan horietatik oso gutxi baizik ez dira ari, milaka urri batzuek bakarrik. Irakurleak barkatuko dit mixif honetaz dotrina luzeegia ez ematea, kalera irtandakoan edozein hizkuntzalarik zuzendu eta errieta egingo ote didan beldurrez.

Europarrak inuitekin eta hizkuntza ezberdinetako indioekin nahastu zirenez, konbinaketa posibilitateak asko ziren, baina badirudi mixif hau frantsesa eta kree hizkuntza nahastetik sortua dela. «A Language of Our Own» liburua idatzi duen Peter Bakkerrek dio mixifak hitzak frantsesetik eta aditzak kreetik hartu dituela. Mixifez mintzo zirenek XX. mendean askotan ez zekiten ez frantses eta ez kreerik. Munduko hizkuntzen artean dagoen kasurik berezienetakoa omen da, kontakto bidez sortu eta 150 urte baino ez dituen hizkuntza gazte hau.

Beren bandera dute Kanadako mestizoek, jazkera eta ohitura tipikoak ere bai. Jaio bezain fite hiltzear dagoen mixf hau haur denboran ikasi zutenak nostalgiaz mintzo dira garai zaharrez, eta aurrera ateratzeko ahaleginetan ari dira, alferrik seguruenera.

Gu, berriz, poztu egin gaitu Kanadan sakabanatuta bizi diren herritar katalogagaitz horiei norbaitek beren nortasuna aitortu izanak.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.



Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Eguneraketa berriak daude