Nagoen lekutik: Marco Polo eta Vogalonga


2021eko uztailaren 19an
Ondo pasatako urtebetea oinazez igarotako 24 ordu baino laburragoa izan liteke. Sail honetako lehen kronika Italiatik bidalia izan zen eta hamabi hilabeteko zikloa berriro itxi da. Bakoitzak bere erreferentziak izango ditu, Sanjuanak, Sanferminak, Frantziako Tourra, UEU... eta nik, hamaika Nagoen Lekutik idatzita osa dezaket hamabi hilabeteko urtea. Kasualitate hutsa izango da berriro Italiatik bidali behar izatea. Horrela suertatu denez hango gogoetak dira honako hauek.

Veneziako Vogalonga, aitzakia aproposa

Venezia hiri bitxia da. Urez inguratuta, uretan eraikia. Etxetik 1.500 km-ra dago eta askotan egona naizen arren, beti nonbaitetik bueltan geratu izan naizenaren ustea eduki dut. Oraingoan ez, oraingoan propio joan ginen bertara, horretarako lagun artean arrauna hartu genuen aitzakia: Vogalonga.

Lehiaketa kutsurik gabeko arraun festa da Vogalonga, Venezia inguruko irla eta kanaletatik egiten den 30 km-ko estropada. Gondola izeneko ontzia da Veneziako txalupa ezagunena. Postal irudi tipikoa osatzen dute dozena erdi bat turistek, hilkutxaren koloreko itsasontzian eserita. Marradun kamiseta eta lastozko sonbreroa daraman arraunlari bakar bat doa zutik, "oh sole mio" edo antzeko zerbait kantatuz. Euskal Herrian arraunketa jezarrita egiten den ariketa irudikatzen dugu, ez tipo batek oinak ordulariaren 10:10 posizioan egiten duena. Praktikotasunari begiratuta ordea, hango kale estuetatik nabigatzeko diseinu ezinhobea du gondolak. Parte hartu zuten 1.500 ontzietatik ia erdiak gondolak izan ziren eta 5.000 arraunlarietatik %40 ere bai, bai baitaude 2, 4, 6, 8, 10 edo 16 lagunek batera arraun egiteko moduko gondolak.

Lagun koadrila bat elkartu eta hara abiatzea bururatu zitzaigunetik, trainerila furgoneta gainera igo arte sei aste igaro ziren. Eskifaia osatzea zen zailena, lana dela medio zenbat egun eta zeintzuk aukeratzea ez zen samurra izan. Gainera arraunlari kopuruak baldintzatuko zuen eraman beharreko ontziaren neurria. Azkenean sei lagun: Lalo getariarra, Markox Pasai Donibanekoa, Urko Iparraldekoa, Patxi bidaniarra, Aitor eta ni tostetan eta Gaspar lemazain -azken hirurok tolosarrak-. Trainerila berriz Bonantza izenekoa, zaldi batentzat izen egokiagoa dirudi itsasontzi batentzat baino. Geu ere lasaitu ginen Bonantza Gipuzkoako Pasai Donibaneko auzo baten izena dela jakitean.

Venezia urperatzen ari dela diote adituek eta mundu mailako teknikariek arreta berezia eskaintzen diote. Agintariek milioika eurotako diru laguntzak bideratzen dituzte. Munduaren beste aldean, berotze globalaren ondorioz itsasoak gora egin duela eta, Pazifikoko zenbait irla dagoeneko laguntza eske ari da. Kiribati herrialde txikia dugu horren adibide. Lanean gogor dihardute, atoloi gainean eratutako lur-eremua itsasoak irentsi ez dezan.

Italiako prentsa arrosa

Gurean argitaratzen diren egunkari gehienak paper zurian kaleratzen dira, beste kolore bat hartzekotan gehigarri bezala agertzen dira eta ia beti ekonomia izaten dute ardatz nagusia. Aldizkari honek berak astero Erdiko kaiera bereizten du erdiko orrialdetan, hilean behin Larrun aletxoa banatzen denean ere nabarmen geratzen da bai formatoa, bai kolorea.

Paper zurian inprimatzea da normalena, paper zurian ordea denetarik idazten da, "prensa amarilla" eta "prensa rosa" deiturikoak barne. Prentsa horiak sentsazionalismoa bultzatzen badu, prentsa arrosak sentimentalismoa bultzatzen duela esan liteke, nik dena den, ezin ditut bereiztu eta ziur behin baino gehiagotan bata bestearekin nahasten direla. Bost axola didala esan arren, hainbeste jendek, bata zein bestea, hain hurbiletik jarraitzeak bai kezkatzen nauela. Maila bereko kezka -ez harridura- sortzen didate kirol egunkariek: normalean %75 futbolaz aritzen dira. Eurokopako golak Europako bozkak baino gehiago inporta zaizkio herritarrari, partehartzea ikusita behintzat horrela dirudi.

Marca kirol egunkaria estatuko salduena da, L'Equipe, Frantzian, irakurriena eta zabalduena, La Gazzetta dello Sport Italiakoak antzeko arrakasta lortzen du. Marcaren formatoak erosoa dirudi, autobusean estu samar eserita doazenek irakurtzeko modukoa. L'Equipe eta La Gazzetta dello Sport berriz, handi horietakoak dira. Mahaian gosaltzen zaudela aldamenekoaren kafesnetan orrialdea sartzeko arriskua daukazu edo bestela eguraldi haizetsuarekin ezin dira airelibrean ireki.

Aipatu egunkari italiarra paper arrosean inprimatzen dute, kioskoetan nahiz besapean, nabarmen geratzen den kolorea. Geuk ere erosi genuen Veneziara gindoazela. Giroko etapen ibilbidea ez zegoen autopistatik urruti eta Gavia mendate gogorrera hurbildu ginen, aurtengo "Cima Coppi"n lasterketa zuzenean ikusteko aukera baikeneukan. Txirrindularien prozesioan hantxe ziren Juanma Garate, Patxi Vila eta Igor Astarloa euskaldunak. Bide bazterretik hemendik joandako jarraitzaileen animoak ere entzun zitezkeen. Asfalto beltza bi elur horma artetik pasatzerakoan nabarmen geratzen zen elastiko arrosa zeraman ziklista: Damiano Cunego 22 urteko gaztea, bi egun beranduago Milango helmugan, podiumaren altuenera igo zen "Maglia Rosa" italiarra.

Marco Polok burua altxatuko balu

Gaurko Veneziaz, eta gehienez, duela 25 urtez geroztik ezagututakoaz aritu naiteke. Mende laurdena ezer gutxi da 1.500 urteko historia duen hiri batentzat, baina gizakion bizitza itxaropen eskalan, heren bat da. Aspaldiko Veneziari buruz asko idatzi da, marrazki eta pintura bidez artisten irudiak ere badaude, fotografia teknikari esker duela ia 150 urteko argazkiak ere ikus genitzake.

Irudimena gauza ederra da. 1271. urteko Venezia imajinatzeko ariketa egin eta Marco Poloren larruan sartu nahiko nuke. 17 urte besterik ez zituen hark bere aita eta osabarekin itsasoratu zenean. Veneziako portutik Palestinako Acrera jo zuten aurrena eta handik lurrez Asia misteriotsuan barrena. Afganistango mendikate elurtuak zeharkatu, Gobiko basamortu kiskalgarria gurutzatu, eta hiru urteren buruan, Cambaluc-era iritsi ziren 12.000 kilometrotako bidea egin ondoren -gaurko Pekin ingurura-. Kuriositate egarria ase nahirik Polotarrak batera eta bestera ibili ziren, 1291n Sumatran itsasoratu arte. Etxera itzultzerakoan Marcok 41 urte zituen. Bidaiak beraz, guztira 24 urte iraun zuen! Garai hartan veneziarrak gerran zeuden genoarrekin eta Marco Polo atxilotu eta preso hartu zuten. Han, espetxean, Rusticello izeneko tipo bati urte haietan guztietan ikusi eta bizitutako istorioak kontatu zizkion eta horren emaitza izan zen idatzitako izkribu hura. Askotan entzun eta inoiz irakurri ez dudan liburuari heltzeko aitzakia aproposa dut oraingoan.

Guk Marco Poloren garaiko bidaiak ulertzea zaila daukagu, baina berak gureak entenditzea ere ez zukeen batere erraza. Bost egunetarako Euskal Herritik Veneziara joatea ezinezkoa irudituko litzaioke, guri bidaia bakar batean hogeita lau urte pasatzea sinesgaitza iruditzen zaigun proportzioan.

Venezian parte hartzeko bost egun hartu eta 150 euro behar izan ditugu bakoitzak, joan, jan eta lo, arraunean egin eta berriro itzultzeko. Lagun baten ezkontza gonbidapena dela eta sobrean sartzen "omen" den diru kopuruagatik, nahiago hurrengoan ere, lagun koadrila elkartu eta aitzakia berri bat asmatzea. Bizitza laburregia da era guztietako "Vogalongak" alde batera uzteko.
Josu Iztueta Azkue, Venezia


Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude