Laneko gatazken bolada bortitza


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azken hilabeteotan, hainbat grebaren lekuko izaten ari gara EAEko lurralde guztian. Horietako batzuk, gainera, hainbat hilabetez luzatzen ari dira: Araban, Caballito eta Newell enpresetakoak, haietako zuzendaritza multinazionalek instalazioak itxi edo pertsonalak murriztu nahi baitituzte; Gipuzkoan, eraikuntzakoak aurreakordio batera iritsi dira Adegirekin, 5 asteko grebaren ondoren; Bizkaian, posta-zerbitzukoak eta garbiketakoak, ehundaka familiari erasaten dietenak. Horiez gain, ez ditugu ahaztu behar beste enpresa txiki batzuetako grebak, beren hitzarmen kolektiboen negoziazioagatik gertatzen ari direnak. Horri guztiari Sestaoko La Naval ontziolako egoerak sorrarazten ari duen gatazka-giroa gaineratu beharko diogu, haren etorkizunak oso zalantzazkoa izaten jarraitzen baitu eta, langileei eta familiei ez ezik, ontzigintzaren sektoreko beste enpresa txiki eta ertain askori ari baitzaie erasaten, bai eta horietako langileei eta haien familiei ere. Gatazka-giro hau, beraz, EAEko milaka langileri eta familiari ari zaie erasaten.

Bitartean, datu estatistikoak EAEko enpresen egoera arrakastatsua abalatzen ari dira, mozkin galantak eskuratu baitituzte "behi gizenen" azken urte hauetan. Eta ez da onartzekoa egoera horren erdian EAEko administrazioak enpresariei eta haien patronalei sostengua ematea eta, bizkitartean, grebalariekin mintzatzeari uko egitea. Horrela gertatu da, esate baterako, Caballitokoekin, bederatzi hilabetez baitaude greban. Ez da onartzekoa, halaber, horrelako egoeran zenbait bankari aho betean agertzea, hala nola Alfredo Saenz euskalduna, Banco Santanderko kontseilari delegatua, zeinek ongizatezko estatua desmantelatzearen alde hitz egin baitu. Ez dugu ahaztu behar langileek azken garaiotan egindako borrokari esker lortu dugula ongizate hori, eta borroka horiek zenbaitetan heroikoak ere izan direla.

Caballito, grebarik luzeena

Araba da, dudarik gabe, laneko gatazkek gehien erasan dioten Euskal Herriko probintzia. Egoera hori bi enpresa multinazionalen jarreragatik gertatu da. Batak pertsonala nabarmen murriztu nahi du; besteak, berriz, instalazioak itxi nahi ditu. Araban kokatutako Pferd Rüggerberd multinazional alemana, abrasiboak fabrikatzen dituena eta Caballito izenaz ezagunago dena, 140 laguneko pertsonalarekin, grebarik luzeena daraman enpresa da. Dagoeneko, sei hilabete daramatza, hitzarmen kolektiboaren negoziazioagatik eta pertsonala ez murrizteko eskakizunagatik. Bi urtez hitzarmenik gabe egon eta gero, multinazionalak pertsonalari lau urterako hitzarmena exijitu zion, eta, horrekin batera, soldatak osagarri kontsolidaezinen bidez igotzeko politika mantentzea eta pertsonala 25 lagun murriztea.

Langileek grebaren hasieratik esan dute edozein pertsonal-murrizte errefusatuko dutela, baina prest agertu izan dira soldaten igoerak eta beste alderdi laboral batzuk negoziatzeko. Greban zehar multinazionalak sei langile kaleratu dituenez gero, grebalarien errebindikazioaren muina pertsonala ez murrizteko eta kaleratutako sei lagunak berriro onartzeko eskakizunean mantentzen da. Greba horrek Arabako beste enpresa batzuen solidaritatea piztu du. Une honetan, laudo edo arbitraje baten peskizan dago. Multinazionalak arbitrajea bakarrik onartzen du, nahitaez bete beharreko laudoarekin; langileek, berriz, bitartekotza proposatu zuten.

Araban kokatua dagoen eta errezeletarako gidak fabrikatzen dituen Newell multinazionaleko langileak ere gatazkan dabiltza joan deneko zenbait hilabetean, instalazioak itxiko dituela iragarri baitu, bai Gasteizkoak (ehun enpleguri erasango lieke), bai Martorellekoak (Bartzelonako probintzian).

Gatazka luze horiek Arabari bereziki erasan badiote ere, Bizkaia eta Gipuzkoa ere ari dira lan-gatazkak nozitzen, sektoreko hitzarmenen negoziazioagatik edo enpresa txikietako hitzarmen partikularrengatik, hala nola Uren Partzuergokoa edo Artxandako Tuneletakoa, Bilbon. Laneko gatazka gehien sorrarazten ari diren hitzarmenak eraikuntzakoak dira, batik bat Gipuzkoan, eta kontuan izatekoak dira Metalekoak Bizkaian nahiz Gipuzkoan sorraraz ditzakeenak. EAEko 150.000 lagun baino gehiagori erasaten diete negoziatzeko zain dauden sektoreko hitzarmenek. Nafarroa, oraingoz, ez dute ukitu laneko gatazkek.

Patronala administrazioak sostengatua

Euskadiko patronalak (Adegi, SEA, CEBEK, Confebask) oso jarrera itxia ari dira mantentzen negoziazioari buruz; aldi berean, sindikatuak salatzen dituzte, "dialogo soziala" falta omen delako. Eta, jarrera horretan, sostengu baldintzagabea ari zaie ematen Gasteizko administrazioa, Ibarretxe buru duela, sindikatuek behin eta berriro salatu dutenez. Ibarretxeren jarrera horren adibide gisa, uko egin dio grebalarien ordezkariak hartzeari, eta, bitartean, Ertzaintzak hain kontra kargatu du. Sindikatuek salatu dutenez, enpresen mozkinetan eboluzio positiboa gertatzen ari den bitartean, enpresek prekaritatea, segurtasun falta eta ezkutuko ekonomia areagotzen eta sustatzen dute.

Bankari euskaldun batek ongizatezko estatua desmantelatu nahi du
Botín familiaren Banco Santander entitatearen zerbitzura dagoen bankari euskaldun bat publikoki mintzatu da, inolako lotsarik gabe, Europan ongizatezko estatua desmantelatzearen alde. Alegia, besteak beste, babes sozial publikoa kendu nahi du, pentsio-plan pribatuekin bere bankuaren etekinak handitzeko. Bankari euskaldun horrek Alfredo Sáenz du izena, Banco Santander entitateko kontseilari delegatua da gaur egun, eta Emilio Botín bankuko presidenteak berak baino are gehiago kobratzen du. Eta, milioikako soldata izateaz gainera, 60 milioi euroko pentsio-funtsa blindatu du beretzat. Banco Santanderren agertu baino lehen, bankari hori Banco Vizcayako kide izan zen, eta BBVAkoa gero, Banco de Bilbaok eta Bancko Vizcayak bat egin ondoren. Lehenago ere lan egin zuen goi-mailako lanpostu batean, Laudioko Tubacex tutu-enpresan.

Erreakzioak berehala heldu ziren. Sindikalistek eta ezkerreko talde politiko batzuek "lotsagarri" eta "probokazio" gisa salatu zuten bankari horren jarrera. Espainiako gobernutik bertatik ere atera ziren ahots batzuk, esanez eredu soziala "ez dela bereziki boteretsua eta zarrastela" eta, moldaerak jasan behar baditu ere, ez duela izan behar desmantelatzeko, baizik eta "garatuz joateko eta produktiboago bihurtzeko". Bankari euskaldunaren aldeko erreakzioak ere izan ziren, hala nola Josep Oliu Banco Sabadelleko presidentearena, harentzat "Europako Batasuneko hazkunde txikiagoak zerikusia baitu ongizatezko estatuaren kostuarekin".


Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude