Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Jazzaren aroa

Urte osoan zabalpen eta zirkuitu eskasa izaten du jazzak, baina uda iristearekin batera musika estilo honen zaleek izaten dute non gozatua. Besteak beste, aurtengoan Bobby McFerrin, Dave Holland, Spirit of Life Ensemble, Carlinhos Brown eta Paco De Lucia izango dira gure eszenatokietan. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra, Getxoko Europar Jazzaldiak hartuko ditu Getxoko plazak. Uztailaren 11tik 17ra, Gasteizko Jazzaldiak hartuko du lekukoa. Baionako Jazz Jaialdiak uztailaren 15etik 18ra blaituko du hiria jazzarekin. 25etik 28ra bitartean Donostiako Jazzaldiaren txanda izango da. Zarautzen, aldiz, Nazioarteko V. Jazz Mintegia egingo dute uztailaren 26tik 31ra bitartean. Goiz eta arratsaldez ikastaroak izango dira eta iluntze eta gau partean, kontzertuak.


Erraldoien bilera

32 erraldoi eta 42 buruhandi bildu ziren pasa den igandean Tolosan burutu zen Erraldoien I. Bilkuran. Hondarribiako, Irungo, Iruñeko, Lakuntzako, Kataluniako Solsona herriko eta Tolosako konpartsetako ordezkariek ekarritako pertsonaiak ikus ahal izan ziren herriko kaleetan. Guztia erraldoi eta buruhandiek historian izan duten garrantzia berresteko eta pertsonaia horiei omenaldia egiteko. Etorkizunean, nazioarteko ordezkariak ere biltzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek.


Euskal poesia munduan ezagutarazteko

1.100 euskal poema eta horietako batzuen itzulpenak biltzen dituen Basquepoetry.net (Euskal Poesiaren Ataria) sareratu du Susa argitaletxeak. Koldo Izagirrek egin ditu egitasmoaren literatura zuzendari lanak eta bera arduratu da poemak hautatzeaz eta itzultzaileen lanak koordinatzeaz. 200 euskal poeten 1.100 poemetatik 100 baten itzulpenak (alemanezkoak, ingelesezkoak, katalanezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak) egin dituzte oraino. Baina itzulpen gehiago sareratzeko asmoa dute. Gainera, baliteke aurrerantzean beste hizkuntza batzuetara itzultzea poemok; japonierara edo errusierara, kasu.


Tabako fabrika erosi dute

Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta beraz CICC Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunearen gauzapena gertuago dago jada. Ordoñez Falcon Argazkigintzako Nazioarteko Zentroa hartuko duela dago konfirmatuta bakarrik, baina Euskal Filmategia ere hartuko duela ia ziurra da.



Euskal artea berritu zutenen bilduma.

60ko hamarkadan euskal artea berritu zuten 8 artisten »Amable Arias, Ruiz Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumeta» 100 lan inguru bildu dituzte Gasteizko Vital Kutxa Fundazioaren aretoan, Constelación Gaur. Euskal Arteari buruzko trikimailu abangoardista bat izenpean. Uztailaren 4ra arte egongo da zabalik.


Donostiako Antzerki Feria gertu.

Uztailaren 7tik 11ra, antzerkia ikusteko beta izango da Donostian. Guztira, Mexikoko, Kolonbiako, Venezuelako, Italiako, Britainia Handiko, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko taldeen 30 lan ikusi ahal izango dira, Donostiako areto eta kaleetan. Aurten ez da euskarazko antzezlanik izango.


Herri kultura eta festa aldarrikatzeko JAIkita

Jaiak herriaren ospakizunak dira, gozamenerako egunak eta herritarrek herritarrentzat egin dituzte urte luzez. Azkenaldian, ordea, gauzak aldatzen ari dira eta geroz eta zailtasun gehiago dituzte herritarrek jaien antolaketan parte hartzeko, arrazoi politikoak direla medio edota jaiak negozio amu direlako. Hori irauli nahian, Jai eta Herri Kulturaren Manifestua plazaratu dute hainbat herri eta kultur eragilek. Dagoeneko 400 elkartek eta 1.000tik gora norbanakok adierazi diote atxikimendua. Joan den larunbatean, ekainak 19 (astekari hau itxi ostean), JAIki 04 jaia egin zuten Bilbon, herri jaiak eta kultura aldarrikatzeko. Herri bazkaria, kontzertuak, antzezlanak. jokoak... denetarik izan zen herritarrak herriaren parte izan zitezen. Jaiak herritarrenak baitira. Norenak, bada, bestela?


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude