Argitalpenak


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
KilimAmuak
Batzuen artean
Mikelazulo, gakoa liburuak
148 orrialde+ CD
15 euro


Mikelazulokoen Letren kilimak

Dagoeneko badira bi urte pasatxo Oreretako Mikelazulo kultur elkartekoek Letren kilimak ikuskizuna Euskal Herrian zehar eskaintzen ari direla. Ikuskizun horrek esperimentazioa du xede eta hitzordu bakoitzean parte hartzeko prest dauden idazle, musikari nahiz pintoreek erabakitzen dute zein tankerako ikuskizuna egin. Bat-bateko olerkigintzaren ildotik abiatu izan da esperimentaziorako bide nagusietako bat. KilimAmuak liburua eta diskoa Letren kilimak berri bat izateko asmoarekin sortutako lana da. Mikelazuloko 25 pertsonak hamar taldetan elkartuta hilabete batez diziplina artistiko ezberdinak harremanetan jarriz sortu dute, talde bakoitzak pintura, eskultura, poesia, antzerkia edo musika hartu duelarik oinarri gisa.

California’ko bertsolari eta musikari
Pedro Juan Etxamendy
Auspoa, Gipuzkoako Foru Aldundia
295 orrialde


Pedro Juan Etxamendyren bertsoak eta doinuak

Pedro Juan Etxamendyk idatzitako bertso eta konposizioez eta bildutako ele zaharrez gain, Etxamendy beraren bizitzako pasarterik gogoangarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen digu Jose Mallea Olaetxek hitzaurrean. 1914an jaio zen soinujole eta bertsolari hau Udirienia baserrian, berez Arnegikoa baina elizaz Luzaidekoa den Ondarrola auzoan. 1950ean Ameriketara joan zen, familiarekin, bizimodua atera nahian. Eta hantxe jarraitu zuen bizitzen 2002ko urriaren 26an hil zen arte, zenbaitetan Euskal Herrira bisitan itzuli zen arren. Musikari bikaina genuen, nahiz eta mutil koskorra zela hiru hatz galdu lehergailu batekin. Konposizio askoren egilea ere izan zen Pedro Juan Etxamendy, eta horietako batzuren doinuak jasoak izan dira liburuan.

Sakanako Hiztegi Dialektologikoa
Jose Luis Erdozia Mauleon
Euskaltzaindia, Nafarroako Gobernua
413 or. / 18 euro


Sakana haraneko lexikoa bilduta

Jose Luis Erdozia Mauleonek lan ugari argitaratu du toponimiaz zein Sakanako dotrina eta herrietako euskara aldaeren ikerketei buruz. Oraingoan, berriz, Nafarroako mendebaldean, Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez dagoen Sakana haraneko lexikoa bildu du, jasotako hitzak aztertuz, eta sarrera bakoitzari buruzko hainbat datu esanguratsu eskainiz. Lexikoa biltzeko orduan, oraindik gure artean bizi direnen lekukotasunak baliatu ditu, eta baita aurretik Sakanako lexikoaz argitaratu diren beste lan ugari ere. Frantzisko Ondarra euskaltzainak liburuaren hitzaurrean adierazten duenaren arabera, herriaren ahotik jasotzen ditu hitzak eta hitz inguruak, erreminta bezala euskara batua erabiliz eta Orotariko Euskal Hiztegian hitz bakoitzak duen sarrerara bidaliz irakurlea.

Euskera
Batzuen artean
Euskaltzaindia
1.248 orrialde


Euskeraren 48. liburukia

Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala den Euskeraren bigarren aldiko 48. liburukian, Jose Mari Satrustegiri eta Rudolf P. G. De Rijk ohorezko euskaltzain zendu berriari egindako omenaldiak jasotzen dira, baita Euskaltzaindiaren barne-historia (IV), eta erakunde honen azken agiriak ere. Era berean, Manuel Inchausperen mendeurrena eta Bartolomé de Carranzaren V. mendeurrena zirela-eta egile ezberdinek osatutako hainbat lan, Nafarroa Oinez 2003an Euskaltzaindiak antolatutako VII. Jagon Jardunaldietan Xabier Lasak aurkeztutako Euskararen erabilera Nafarroako elizan. Iruñea eta Tuterako elizbarrutietan egiten den euskararen erabilerari buruzko azterketa soziolinguistikoa eta Pello Apezetxeak osatutako Elizaren euskararekiko jarrera Nafarroan.

Bi ipotx gure etxeko sofan
Arantxa Iturbe + Jon Zabaleta
Elkar
44 orrialde
6,65 euro


Ipuinak irakurtzea maite zuten ipotxak

Arantxa Iturbek idatzi eta Jon Zabaletak marraztu duen ipuin honetako kontalariari ezusteko polit bat gertatu zitzaion lehengo batean, eskolatik itzuli zenean. Bi ipotx aurkitu zituen bere etxeko sofan eserita, telebista ikusteko gogo izugarriarekin. Ez zekiten tramankulu hura nola piztu, ordea, eta gure neskatxak piztu zien telebista. Baina ea zer demontre egiten zuten han eta horrelakoak jakin nahirik, galdezka hasi zitzaienean, ez zioten kasu zipitzik egin, hain zeuden telebistari lotuak. Gure neska kezkatzen hasi zen. Izan ere, zer esango zuen bere ahizpa nagusiak ipotxak han zirela ikustean? Eta aitak? Eta amak? Badaezpada, Edurnezuriren ipuina irakurtzea proposatu zien ipotxei.

Hizpide
Batzuen artean
HABE
108 orrialde
5,09 euro


Hizpide aldizkariaren 55. zenbakia kalean

HABEren euskalduntze-alfabetatze aldizkariaren 55. zenbakian aurki daitezkeen lanen artean, Iñaki Pikabearen Ikas-estiloetan eta ikas-estrategietan oinarritutako esku-hartze programa bat, Josu Peralesen Adina eta hizkuntzen ikaskuntza, Mitxel Kaltxakortaren Galdegaia-lekua testu hastapenetan lanaren bigarren zatia, Matilde Sainz eta Pili Sagastaren artean osatutako Eleaniztasunaren konpetentziaren arkitektura eta konplexutasuna, eta Pello Esnalen Preskripzioa: oinarrizko hizkuntza ekintza daude.

Elezaharren bidetik
Marrtin Anso
Alberdania
222 orrialde
13,50 euro


Martin Anso altxor kutxaren barrura begira

Elezahar kontutan oso aberatsa dugu Euskal Herria, eta altxor horretan arakatu zuen Martin Ansok Gara egunkarian argitaratzeko istorio hauek idazteko orduan. Zazpi euskal lurraldeetako legendak dira batzuk, ipuin tradizionalak besteak, gertaera historiko apokrifoak ere ez dira bilduman falta, ez eta beste motako kontakizunak ere. Amodio istorio triste bezain gozoekin batera, badira berean gertaera gogorrak islatzen dituzten makina bat kontakizun, Euskal Herrian ere ez baitira gutxi izan historian zehar gertatutako bortxaketak, mendekuak, horma arteko zigorrak, urkamenduak eta beste abar luze bezain ankerrak. Horietako askoren berri ematen digute Martin Ansok umore ukitu galantaz idatzitako istorio hauek. Chambre d’Amour-en ito ziren gazteen maitasun sutsuarekin hasi, eta hor garamatza, San Adriango bideetan barna, traidoreei aterpe ematera ukatzen den Nafarroako lurretatik, pirata baionar baten gorabeheretara, gauez Maddi eta egunez oreina zen neskatilaren kasua ahaztu gabe, euskal etnologo eta folkloristen liburuetan zein egungo idazleen lanetan aurkitu dituen elezahar polit hauek kontatzerakoan.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 27a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude