Sortzeaz


2021eko uztailaren 27an
Zaila da sormen prozesua esplikatzen. Jarri bestela paper txuri baten aurrean, saia zaitez gitarra mutu bat engainatzen. Bada esaten duenik kantuak hortxe daudela inork hartzeko zain: baliteke. Kantagintza inspirazioaren eranztea balitz bezala ulertzen dutenak dira, diotenak buruan »bihotzean» dugun horren benetako esentzia destilatzen jakitea dela. Zelanbait enbor bat zizelkatuz irudi ederra sortzearen parekoa litzateke. Besteren ustez, sortzea eraikitze prozesu magikoa da. Hau da, ideia eta sentimenduen zurrunbiloa sistematizatzen jakitea baino, hura deskribatzen iaioa izatean datzala, horretarako ditugun lehengaiak behar bezala ordenatuz. Hein batean kontrajarriak izan arren, bi teoriok badute funtsik, eta ez noa ni bata ala bestea aukeratzeko apetan inor jartzera, azken finean inporta duena emaitza bera baita: artelana, kantua, poema. Euria esplikatzea bezain ezdeusa izan liteke, baina gaiak badu mamirik, aizue.

Nonbait leitu nuen poemak beti direla beste norbaiti irakurritakoari bakoitzak ematen dion erantzuna. Honatx sortzeari buruzko beste ikuspuntu interesgarri bat. Puntuka eginiko bertsoa dakarkit gogora. Edo azken bi lerroak emanik beste dena osatzeko prozesu bitxi hori, bestela. Kantuak idazterako orduan askotan erabilia izan da jokamolde hori: abestiaren hezurdura, hasiera, bukaera edo leloa argi izanda beste guztia asmatzeko joko zaila, alegia. Eskuarki kantu horiek biribilak baino eliptikoak atera ohi dira, konparazio grafikoa onartzen badidazue. Horrexegatik esku bakarrik egon ohi dira pieza bateko abestiak, denbora igaro eta zutunik jarraitzen duten horiek.

Sortzearen beharraz ere behin baino gehiagotan mintzatu izan gara musikariok. Askok kantuak sortzeari terapiaren itxura hartzen dio eta baliteke horrelako zerbait izatea. Esan nahi baita kantu bat amaitzeak antz handia duela barruak askatu eta lasaitzearekin. Skunk Anansie-k honela bataiatu zuen bere azken diskoa: Post Orgasmic Chill. Ez zebiltzan urruti musika sortzeak ematen duen sentsazioa deskribatzeko orduan. Zoritxarrez handik gutxira banandu egin ziren, baina tira, hori beste kontu bat da. Baina bai, lagunok, sortzea plazer handia da, ezinegonaren harra denboraldi baterako itotzea delako; haserrearen sugarra baretu »inoiz ez guztiz itzali, haserrea ere beharrezkoa izaki»; maiteminaren eztanda kontrolatu, norberaren arimaren argazkiak errebelatu... hitz batean: behin behineko beharra asetzea baita. Gure taldean "zesarea" deitzen genion gure azken diskoari, hura erditzeak suposatu zuen esfortzua ezin ahaztuz.

Beharra beraz, eta ez halabeharra. Behar horrek afektiboa behar luke izan, benetakoa eta ez merkatuak markatua »hitz jokoa eginez», horrelakorik ere egon badagoelako. Lagun batek galdetu zidan behin ea Durangoko Azoka heltzen delarik euskal artisten inspirazioa automatikoki hanpatu egiten den. Engainatzen ari ote gintzaizkion errezeloa zuen. Ez da oharpen makala, ez horixe. Sormenetik diskogintzarako bide hori bihurgunetsua da oso. Gauza da egileak barne behar hori ase ez ezik, erantzuna espero duela entzuleriarengandik. Batzuetan harreman hau entzuleriarenganako esklabutzarekin nahasten du egileak eta horri komertzial deitzen diogu, nahiz eta hitz hau nahiko labainkorra den. Baina bai, musika azkenean sentimendu trukea da, transmisioa, komunikazioa. Nartzisismo ukitu bat ere badago eta kantuak bildumatan jaso eta kaleratu orduko artista umezurtz egon ohi da. Egindakoa erakutsi eta zabaldu beharra prozesuaren beste atal bat da, ume batek egindako marrazkia amari erakutsi arte isiltzen ez den moduan.

Hortxe sortzearen misterioa, hari buruzko mila gogoetak eta musika beraren magia. Dena dela, aizue, zenbat buelta euria esplikatzeko!


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude