Piru eta piru iruten


2021eko uztailaren 28an
Jose Maria Aleman Amondarainek egin ditu irudiak Hiria argitaletxearen bidez plazaratu den Juan Garmendia Larrañagaren lan honetan. Marrazki oso adierazgarriak dira Alemanenak, eta eskerrak horri, ze liburuaren izenburuak kezkaren bat sor baitiezaioke irakurle bati baino gehiagori, batik bat marraga hitza ez delako gaur egun oso entzuna gure artean. Gutxi izango dira gure artean bere esanahia zein den ezagutzen dutenak, nahiz eta oraindik ere baden bere ohiko hizketan marraga hitza erabiltzen duenik: Aiako Ataun auzoko Aigoalde Txiki baserriko Francisco Dorronsorok Juan Garmendia berari esan zionez, Markina aldean idi proba kontuetan dabilen jendeak marraga deitzen omen dio idi mantari.

Hala ere, nahikoa hitz galdutzat jo daiteke, garai batean harekin egiten ziren jantziak bezain galdua bai, behintzat.

Marragaren esanahiaz

Gure aurrekoek oso ondo ezagutzen zuten marraga eta harekin zerikusia zuen guztia. Zerbaitengatik jaso zuen Aita Larramendik bere Diccionario trilingüen euskal hitz hori. Zer esan nahi zuen? Bada, esate baterako, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian begiratuz gero, 1745-1802 urteetako datak daramatzan marraga hitzaren ondoan "artile zakar eta zarpaila" irakur daiteke, eta adibide argigarri bezala "marragazko galtzerdiak" esaldia ageri da. Gaur egun gutxi erabiltzen den Hegoaldeko hitza dela ere badio, eta haren sinonimo bat eskaintzen du: «Marrega». Iparraldeko hitz hori 1745ean datatua dago eta azalpen honekin ageri da Sarasolaren Hiztegian: "Artile kazkar eta zarpailezko ehuna, batez ere estalki gisa erabiltzen dena". Adibide gisa, berriz, "Mando marregarekin" ematen da han.

Gaur egungo ezjakintasunaren arrazoiak argitzerakoan, kexu agertzen da Juan Garmendia Larrañaga, eta behinolako agiri judizial bat irakurriz, honako zehaztasun hauek ematen dizkigu: "1496. urteko Logroñoko agiri batek, beste gauza batzuen artean, honela zioen: 'Preguntado cómo vio traer los tales santbenitos alos judios, dixo que vio al dicho Mose tío del dicho su amo, vestido un satbenito de estameña de la manera quel de su amo el qual abitillo tenía unos cordones con que se ata debaxo de los sobacos e sería tan largo como hasta la çinta (…)'. Hau 1496koa da! Baina gure kondairagile eta ikerlari gehienak, eta gehienak direla azpimarratu nahi nuke, jorratutako bide edo gaien barnean mugitzeko joera dute »edo dugu, berdin zait». Gure antzinako lanbide askok »bat aipatzeagatik» burdina zuten oinarri. Eta ezin uka burdinolek izan zuten garrantzia. Baina gure lanbideak, orokor ikusita, ez ziren burdinak eskaintzen dizkigun gauza aberatsetara mugatzen, ez alajaina! Badira han-hemenka beste lanbide mota garrantzitsuak, eta hauen artean, apal eta isila, marrageroena dago".

Marrageroen lan arazoak

Beren lanbidea zela eta, marrageroek makina bat arazo izan omen zuten. Adibidez, 1614rako Donostiako marragero batek kapak egiten ziharduten kapagin batzuek salatuak zituen Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean lehia desleialarengatik. Eta hortik aurrera ere, ez ziren gutxi izan marragan zebiltzanek epaitegietara eramandako auziak, Juan Garmendia Larrañagaren lan honetan ikus daitekeenez.

Nortzuk ziren hauek? Bada, María Molinerrek bere Diccionario de uso del español hiztegian agertzen duenez, koltxoiak egiten zituztenei deitzen zitzaien marragero Araban. Baina itxura guztien arabera hitzak esanahi askoz zabalagoa behar zuen: zerbaitengatik deituko zaie »edo, apika, zitzaien» Bizkaia aldean somierren gainean jartzeko lastaira edo zaku moduko atal handiei »bigunak izateko artile garbia berebizikoa zuten haiei» lastamarraga!

Artilearen merkataritza

Artilearen merkataritza ondo ikertua izan den bezala, marragan zihardutenena ez da hala izan. "Artilearen merkataritzak marrageroengana garamatza, lan munduan garrantzia izan zuen sektore batera, ze hemengo marrageroen salmenta ez zen Euskal Herri barnera mugatzen, beste lurralde batzuetan ere bazituzten bezeroak", dio Garmendia Larrañagak.

Ardiaren ilea, gordinean saldu nahi bazen ere, aurretik garbitu eta prestatu beharra zegoen. Eta antza denez, garrantzi handia zuen eginkizun honek, behin garbituz gero, artilearen zama erdira jaisten zelako, eta horrek garraio eta bidalketan askoz diru gutxiago ordaindu behar izatea zekarrelako. Artilearen garbiketaz honako hau gogoratzen du Juan Garmendia Larrañagak: "Gaztetxo nintzela egindako ibilera batzuetan, Tolosatik Leaburura doan bidean, Ibarrako Gurutzeaga Azpi baserriaren inguruan ikusten genuen ilegina bere lanean. Nola garbitzen zuen artilea han zegoen putzuan, eta garbitu ondoren artile hori nola alanbre batzuetatik zintzilikatzen zuen eguzkitan lehor zedin. Eta Gurutzeaga baserria aipatu dudanez, esan behar dut baserri horren izena 1588ko agiri batean azaltzen dela lino-putzu baten salmenta dela-eta". Artile garbia lehortu eta gero, kardatu beharra zegoen iruteko.

Jardun horiekin guztiekin lotutako hitz asko aurki daiteke oraindik hiztegietan, arazoa da leku batetik bestera aldatu egiten dela zenbait tresna edo eginkizunei esaten zitzaien era. Adibidez, «baserrietan artilea ‘goru’an iruten zuten», irakur daiteke hiztegi batean. «Goru» hori, iruteko erabiltzen zen tresna zen, goian, iruteko gaia jartzeko atal bat zuen makila batez osatua. 1562. urtean jadanik ezagutzen zen adiera dugu. Baina geure artean seguru aski ezagunagoa da kilo hitza, honako kantu ezagun honengatik besterik ez bada ere:
"Iruten ari nuzu, / kiloa gerrian, / ardura dudalarik, / nigarra begian…".

Familiako ofizio desagertuak eta sorginak

Nolanahi ere, «gorua» edo «kiloa» gerrian jarrita ordutan eta ordutan lan eta lan ikus zitezkeen haiek emakumeak ziren gehienetan. Amarengandik ikasten zuten alabek ofizioa; gero beren alabei irakatsiko zioten lanbide berbera. "Iruleak erraz garamatza sorginengana »dio Juan Garmendia Larrañagak». Emakume haiek egiten zuten gauerdiko afariari 'sorginen afaria' deitzen zitzaion". Haatik, iruleek, larunbat gaua etortzean, oheratu baino lehen kiloan gelditzen zitzaien artile guztia erre egin ohi zuten, sorginek akelarrera eraman ez zezaten. Azken hau Azkueri jasoa dio Juan Garmendiak.

Haritik ehulearengana, ehunak ehotzen zituen langilea gogoratzen baitu baita ere Garmendia Larrañagak: "Antzinako erara lan egiten zuten ehuleak desagertu dira. Ia herri guztietan aurkitzen ziren lehen ehuleak. Gaur haien lan-tresnak zokoratuta edo erreta aurkitzen dira, baina haien lanak sortzen zuen soinu berezia oso ezezaguna zen guretzat. Xabier Aranburu idazle adiskideak esan zidanez, soinu hau zela-eta Hondarribiako etxe bat Ran-ran-enea izenarekin ezagutzen zuten!"


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude