Gutarrak, gureak


2021eko uztailaren 27an

Duela egun gutxi, judutarrek Palestinan ezarritako estatu ministro bati, bere kideek palestinarrekiko agertzen zuten hainbat jarrerek, naziek judutarren kontra egindakoak ekarri zizkioten burura. Gogoan zituen, umetan ikusi eta jasandakoak, Alemaniako soldaduek ume eta emakumeenganako erakusten zuten bidegabekeria, eta azken egun hauetan Gaza, Ramalah eta inguruetan Israelek egin eta eragindako astakeriek hirurogei urte atzeragokoak berriz ere minez ekarri zizkioten burura eta ezin omen zuen sinetsi halakorik lehen antzekoak sufritutako inork egin zezakeenik, eta sinistu beharrean, ezin zuen onartu. Burura etorri zitzaiona ahotsera ekarri zuenean, ozenki azalduz, hots hori isiltzen saiatu ziren bere herrikide eta agintariak, halako "konparazioak" iraintzat hartuz.

Arrasaten »jaio nintzen herrian» bada eraikin bat »beste batzuen artean, noski» berezia bihurtu zaidana. Honen aurretik makina bat bider, eta lasai asko igarotzen ginen sasoi batzuetan, ezin zitzaigun burutik pasa ere han barruan, zementuzko pareta haien artean, isolamendu krudelean, gizon bat zegoenik, itxaropen alerik gabe, heriotzaren zain. Joan zen astean, lagun batzuekin handik pasatzerakoan, benetan zirraragarri egin zitzaizkidan irudiez mintzatzen hasi nintzaien »Ortega Larak eraikuntza horretatik ateratzean zuen itxura eta Auschwitz-etik irteten erakutsi zitzaizkigun pertsonen itxura oso pareko ikusi nituen nik eta» eta orduan eragindako harridura handiagoa »ahal balitz» egin zait, istorio haren aurrean agertu zaizkidan jarreren azalpenak entzunda. Behin eta berriz, herri honetako batek baino gehiagok espetxetako funtzionario batek halakorik merezi duela esan dit, hotz hotzean, eurek ere presoak nola tratatzen dituzten ikusita. Nire erantzuna beti berdina da »orain arte alferrik»: "Edozein presorekin ezin litzatekeela halako jarrerarik izan, baina hemen berarekin berdina egin zela. Hemengoenganako arbuiatzen dena, pertsona ere den horrentzat goraipatzea ez dela gizalegezkoa". "Ez don ba, konparauko!" »behin eta berriz jasotako erantzuna». Hala, hainbatentzat pertsona baino lehen, etsai ala lagun aukeratu. Gero, gerokoak.

Egun hauetan, hainbat paretetan, "ez gaituzte isilduko" idatzirik, hamaika paskin ikusi ditut. Ez egin dudarik ahotsa eta ordezkaritza izateko eskubidea ezin dela hala ukatu, baina horrekin batera, eta paskin horiek ezartzean, motibo berarekin beste batzuk lehentxeago jarritako afixak lurrera botatzen ere ikusi ditut, ahotsa errebindikatzen duten horiek berak, nahiz eta paskin txiki horiek ezartzeko lekua sobera izan, ondoan, harantzago, bertago. Gure ahotsa beste guztien gainetik jarri beharrean edo gurea altxatzeko besteena isiltzea baino beste biderik ez ote?

Iraken gerla dela eta ateratako argazkiek harrotu duten hautsari buruz, zer esan? Salbuespena balitz! Gerra guztietako eguneroko ogia ez balitz! Guantanamo ez balego edo «Itziarren semea» egon zeneko eraikuntzak atzo arte zutik ez balu iraun eta kilometro batzuetara Zarauzko kuartelak ematen zuen aukera berbera emateko moduko lege, egoera, baldintza eta abar luze bat egunero landuko ez balitz! Beste alde batera begiratzen dugun bitartean, gureek halakorik ez baitute egiten.

Baina guztiok ukatu eta gorde ezinak direnean, orduan salbuespena dela agertzeko ahaleginetan galtzen gara. Azken batean, salbuespena beti salbuespen, ohikoa, berriz, beti bere lekuan. Guretarikoek ezin dute halakorik egin. Ez dute egiten eta inork halakorik esaten badu, gure etsaia delako da; eta begi bistan geratzen denean, salbuespena. Eta salbuespena ohiko agertzen denean, hartarako arrazoiak azaltzen enplegatzen dugu indarra, ahalmena, burua...

Israelgo ordezkari horrek urte luzeak behar izan ditu Palestinako ama ahalmen gabeak eta errugabeak, eraileak ez direla konturatu arte; Munich edo Berlinen orain hirurogei urte bekokian izarra eramatera behartuak zirenak modu modukoak direla onartu arte. Bera, palestinar umeen negarrek, eta amen garrasi eta etsipenak eraman omen dute parekotasun horretaz jabetzera eta bidegabekeriez ohartzera. Handik kanpoko askorentzat aspaldiko urteetan nabarmena izan arren.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude