Garai modernoak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iruñeko letxugak. Inoiz esan dute Nafarroan ez dagoela bazterrik haize errota moderno horiek ikusi gabe egoteko modukorik.

Hautematea puztua dirudien arren, errealitatetik gertu dago. Euskal Herriko beste lurretara zabaldu omen da izurritea. Gure garaian, ingurumena negozio onak egiteko aitzakia bilakatuta, zenbaitek modu bitxian ulertzen dute ekologia.

Iruñean, esaterako, pasealeku eder bat egiten ari dira, Arga ibaiaren bazterretan barna, Europako funtsekin lagunduta. Proiektu polita, ingurumena zaintzea helburu izaki hiritarren artean zein talde politikoetan adostasun zabala bildu duen asmoa, gainera. Aurreko egunean, ordea, zerbait harrigarri kontatu zidaten. Pasealekua osatzeko, lurrak erosten ari omen dira, zein eta betidanik Arga ibaiaren ertzetan jardun ezin ekologikoago batean erabili dituzten lurrak, baratze-lurrak, alegia. Baratze tradizionalak desagertzeko arriskuan egon daitezkeela, kontraesanaren pitzadura amildegi bihurtzen da ortu horien artean nekazaritza biologikoa praktikatzen duten zenbait direla ohartu ahala. Baratze horiek kentzera, pikutara igorriko lituzkete, ingurumenaren izenean, betidanik Iruñeko ingurumenaren parte funtsezkoa izan diren baratzeak. Hori guztia, noiz eta Europako zein Iparramerikako hiri handi anitzetan hiri-baratzeen aldeko ekimenak ugaltzen ari diren garaian!

Eraikuntza nazionala. Azkenotan ez dago Nafarroan biderik eraikuntza lanen bat ikusi gabe ibiltzeko modukorik.

Ez dakit eraikuntza nazionalaren kontzeptuari tinko heldu dioten hormigoiaren sektorekoek Nafarroan, baina, nonahi ikusten dira kultura-guneak, merkataritza eta aisiako eremu erraldoiak eta etxeak »batik bat, etxeak» eraikitzeko obrak. Etxebizitzen parkea izugarri handitzen ari da Nafarroan, eta bada nor laster nafarroi orori etxebizitza bana egokituko zaigula dioenik. Erran gabe doa, irudipena zentzu estatistikoan hartu behar da, hots, nik bi oilasko irentsita eta zuk bat ere jan gabe biok ala biok oilasko bana jan dugula kalkulatzen duen eragiketa bitxi horri helduta. Eraikuntzak tokia jan dio laborantzari Nafarroan, eta garai batean garia hazten zen tokietan orain txaletak, luxuzko pisuak eta akosatuak altxatzen dira. Modernitateak agindu bezala, eraikin batzuk ekologikoak dira. Badakit fenomenoa ez dela nafarron esklusiba, baina Iruñerrian barnako ibilbidetxo bat baino ez da egin behar, Foru Erkidegoan joera eraikitzaileak duen indarra ohiz bestekoa dela antzemateko. Egia izanen da, mihi aierukorrek dioten bezala, grina eraikitzaileak Nafarroako fiskaltasun bereziak lur hauetaraino erakartzen omen dituen aberatsen beharrak betetzen dituela?

Jan eta jan. Baina neurriz, betiere. Jende potoloa, lodia, jende gizena, ederra, anitz omen da, gara, munduaren parte honetan. Gero eta lodiago, gainera. Eta agintariak kezkaturik daude. Eta gehiegizko pisua dugunok kezkatzen hasi beharko genuke, agintarien kezka ikusitakoan. Ez baita ezer artegagarriagorik agintedunek gure bizitzako alor denak kontrolatzeko gogoa baino. Ez da desiragarria, ezta erraza ere, potolotasunaz harro egotea, baina gehiegikeria deritzot, Frantziako ikastetxeetan egin nahi duten antzera, haurrek hamaiketakorik jan behar duten kontrolatu nahi izateari. Gehiegikeria baita, abusua, produktu gizengarrien kontsumoa neurri gabe bultzatzen hasi eta jendearen jan-neurrietan dekretu bidez eskua sartzen bukatzea. Frantzian mantelinekin eta tangekin nola, hala jokatzen gustura dabiltza hainbat agintari »frantziar zein ez» baina ez zait iruditzen halakoek arazoei neurria hartzen dakitenik.

Ni Iruñeko barazkiak jaten segitu ahal izatearekin konformatzen naiz, baina ez dakit plazer hori ere ez ote diguten kenduko, Argaren ur-bazterretan diseinuzko eraikinen bat ez ote den haziko, letxugen lekuan.


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude