Biolentzia politikoa artelan bihurtuta

  • Laocoonte irentsia: Artea eta indarkeria politikoa da Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak aurkeztu duen azken erakusketaren izena. Javier Gonzalez de Durana museoko zuzendari eta erakusketako komisarioak nazioarteko 34 artistaren lanak elkartu ditu, bortxakeria politikoaren gainean hausnarketa bultzatzea helburu duen erakusketan. Iparraldeko areto guzia eta sarrerako zati bat hartzen ditu Artiumek, Granadako Jose Guerrero Zentroak eta Salamanca Ciudad de la Cultura Fundazioak elkarlanean ekoiztutako proiektuak, eta uda osoan zehar, urriaren 3ra arte hain zuzen, ikusteko aukera izango da. Beharbada, harrigarri gerta liteke jatorrian "edertasuna" goratzeko sortutako gune batek indarkeriaren gaia jorratzea, baina bestalde, museoa gogoeta bultzatzeko lekua den heinean, ezin aurki zitekeen gure garaiarekin lotuago dagoen gairik.

2021eko uztailaren 27an

Erakusketari izena emateko orduan, Troiako gerrako pertsonaia batengana jo dute antolatzaileek. Laocoonte, errurik izan gabe, bi hiriren artean piztutako guduaren erdian harrapatuta geratu zen pertsonaia dugu, besteek sortutako gatazka bere eta bere semeen bizitzarekin ordaindu behar izan zuena. Honexegatik, biolentzia politikoak sortu izan dituen, sortzen dituen eta sortuko dituen biktima guztien irudi bezala ipini dute.

Javier Gonzalez de Duranak beharrezkotzat, eta are gehiago, "betebehar moraltzat" jotzen du arte garaikideko museo batek gizartean lantzeko hain zailak diren gisa honetako gai korapilatsuei aurre egitea, gauzak aldatzea lortu ez arren, garrantzitsua baita, eztabaidarako eta hausnarketarako bidea zabaltzen duen heinean. Komisarioak berak aipatu bezala, "helburua ez da artistek beren konpromiso militantea azaleratzea, baizik eta artearen hizkuntza erabiliz, ideiak, ikuspuntuak, iritziak... plazaratzea, gai konplexuetara hurreratu ahal izateko".

Arazo garaikidea eta unibertsala

Ez da kasualitatea biolentzia politikoa gaitzat hartzen duen erakusketa Euskal Herrian sortu izana; bizi dugun gatazkak nahikoa zer esan eman digu gaiaren inguruan. Dena den, askoz ere zabalagoa da erakusketak jorratu nahi duen esparrua. Bortxakeria politikoa ez baita ez gaurkoa eta ez hemengoa, aitzitik, forma eta kolore askotarikoz janzten da mundu zabalean barna. Mota askotako indarkeria politikoak egon litezke, batzuk oso agerikoak eta beste batzuk askoz ere sotilagoak, eta artelanak sortzeko orduan ere horrelaxe jokatu dute artistek, norbere bizipenetatik abiatuta.

Nazioarteko 34 artisten lanek, biolentzia begiratzeko era asko daudela erakusten digute. Euskarrietatik hasita, denetarik aurkituko dugu: pintura, eskultura, argazkiak, bideoak eta instalazioak. Beste hainbeste gertatzen da gaien trataerarekin ere. Artista bakoitzak bere ikuspegitik, bere hausnarketetatik edo gaiak iradokitzen dionetik abiatuta sortu ditu artelanak eta ondorioz, oso lan ezberdinak aurkituko ditugu. Ikuspegi poetikoak, hotzak, bortitzak, emozionalak, kontzeptualak... ikuslearen esperientzia eta sentipenak mugatik mugara ibiliko dira erakusketan aurrera joan ahala.

Euskal artistei dagokienez, biolentzia eta gatazka politikoaren inguruko zenbait lan interesgarri biltzen ditu erakusketak. Jon Mikel Eubaren Gora izeneko argazki triptikoak, inguruaren eraginez hizkuntzan gertatzen diren eraldaketen gainean hausnartzen du. Juan Luis Morazaren Su-dur izeneko lanak, berriz, pailazoaren sudur gorria, buelta emate soilarekin, soldaduaren kasko bilakatzen du, itxurazko inozentziaren atzean ezkuta litekeen arriskua azalduz. Baina beharbada, etxekoen artean, Esther Ferrerren instalazioa da aipagarrienetako bat. Ameriketako «aurkikuntzaren» bosgarren mendeurrena abiapuntutzat hartzen du 1992an sortutako lanak. Hilkutxa bat topatuko du bisitariak, zortzi sokatatik zintzilik, armiarma bat bailitzan. Gainean, Ameriketako herri indigenekin egindako sarraskiari erreferentzia egiten dion ezpata bat eta atzean, instalazioa zainduz bezala, bandera espainola. Zer pentsatua ematen duen lana da Ferrerrena, besteak beste, itxuraz gainditua dagoen indarkeria egoera baten gaurkotasuna azpimarratzen duelako.

Asko eta oso ezberdinak dira erakusketan dauden artista eta lan interesgarriak, gehiegi, hemen denak aipatu ahal izateko. Annika Larssonek, adibidez, poliziaren neurri gabeko bortxakeria irudikatzen du techno erritmora, Pollissi izeneko bideo instalazioan; Rudolf Herzek Adolf Hitler eta Marcel Duchamp, XX. mendearen bilakaeran garrantzi handiko bi pertsonaia »bakoitza bere esparruan» parez pare jartzen ditu, ikusleari galdera bat helaraziz: "Eta batak bestearen lekua hartu izan balu?"; Gabriele Basilicok, gerra osteko Beiruteko argazkiak aurkezten dizkigu eta Leon Golubek, zuzenean horman zintzilikatutako margoen bidez, estatuaren bortxakeria salatzen du Dissapear you lanaren bidez.

Bideo lanei dagokienez ere, adibide interesgarri zenbait aipa ditzakegu. Bill Violak, Hall of Whispers lanean, aldibereko hamar bideo proiekzio aurkezten ditu. Ahoa tapatuta, ezin hitz eginik agertzen diren pertsonek tentsioa eta egonezina eragiten diote beraien artetik dabilen bisitariari. Antoni Muntadasen On Traslation: el aplauso lana ere azpimarragarria da. Aldibereko hiru pantailen bidez, egungo gizartean bortxakeriaren aurrean dugun sentsibilizazio eza salatzen du. Sarraskiak eta hondamendiak gertatzen diren bitartean, ikusleriak txaloka jarraitzen du, lasai, gustura.

Txomin Badiola, Krzysztof Wodiczko, Marina Abramovic, Antony Gormley, Mona Hatoum... bakoitzak bizi dugun "indarkeriaren aroa" delakoaren ikuspegi propioa helarazten digu. Seguru asko, bortxakeriaz inguratuta bizi garenez, baten batek nahiago izango du museora gauza "ederrak" ikustera joatea, baina sarri osasungarri ere gerta liteke ohikoaz kanpoko proposamenekin topatzea. Gauzak beste modu batez begiratzera bultza gaitzakete.

Goyaren grabatuak erakusketaren osagarri
Aipatu artista garaikideen lanen artean bistakoa denaz haratagoko lotura bat ezarri nahi izan dute antolatzaileek. Horretarako, Francisco de Goya artista handiaren Gerraren hondamendiak serieko 17 grabatu ekarri dituzte Gasteiza. Bortxakeriaren izaera unibertsalaz hitz egiten diguten formatu txikiko lanak ez dituzte leku nabarmenegietan ipini nahi izan, protagonismo handiegia har ez zezaten. Horma baten ertzean, txokoren batean... horrelako lekuetan topatuko ditugu guztiak, egungo prentsan argitaratutako irudiak alboan dituztela. Zenbait kasutan harrigarria ere suertatzen da bi irudien arteko parekotasuna. Prentsako irudi gehienek Euskal Herriko gatazkarekin nolabaiteko lotura dute eta, besteak beste, ETAren ekintzak, GALen hilketak, poliziaren errepresioa, manifestazioak, kale borroka... agertzen dituzte.

Biolentziaren inguruko hitzaldi eta filmak
Arte garaikidea, egungo munduaren egoeraz hausnarketa egiteko aitzakia paregabea izan daiteke, eta artea eta biolentzia politikoa aurrez aurre jartzen dituen erakusketak horretarako aukera eskaintzen digu. Beraz, bortxakeria politikoa gaitzat hartuta, zenbait jarduera paralelo aurkeztu dituzte Artiumen, erakusketaren osagarri gisa. Maiatza eta ekainean zehar, batetik, hitzaldi eta mahai-inguru sorta bat eta, bestetik, film emanaldi ziklo bat antolatu dituzte. Missing, Grita Libertad, JFK, Michael Collins, Dias Contados edo 11'09''01 dira filmetako batzuk eta indarkeriaren gaia ikuspegi oso ezberdinetatik lantzen dute.
Hitzaldi eta mahai-inguruei dagokienez, Madrileko Carlos III Unibertsitateko irakaslea den Eduardo Gonzalez Calleja izan da arduraduna. Erakusketarekin lotuta, eta biolentziaren izaera ezberdinak aztertzeko asmoz, gai sorta zabala prestatu du. Biolentzia eta politika, Genozidioak, Biolentzia eta komunikabideak... izan dira indarkeriaren eta egungo munduaren inguruan eztabaida bultzatzeko proposatu dituen abiapuntuetako batzuk.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude