Mirentxu Lako: «HZk “Zazpiak bat” gauzatuko du»

  • Mirentxu Lakok HZko ordezkari nagusi izateko abiatu zuen lana Iparraldean eta ustekabean Euskal Herri osora zabalduta ikusi du bere burua. HZk, ilegalizazioaren gorabeherak gorabehera, betiko martxari eusten diola azpimarratu digu Lakok. Hauteskundeen atarian, HZren apustuaren berri eman digu.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Europan zer gai lantzea duzue helburu?
Lau helburu ditugu. Bata, ekainean sinatuko den Europako konstituzio berrian zuzenketak egitea. Izan ere, konstituzio berriak dio estatuek bakarrik osatuko dutela Europa. Lehen aldiz paperean emana da argi eta garbi, hitzetan jarrita, estaturik gabeko nazioei ez zaiela utziko lekurik gehiago, ez direla existitzen, nolabait. Puntu hori zuzendu behar da, estaturik gabeko nazioek ere toki bat hartu behar dute, harremanetan sartu Europako beste eragile guztiek bezala. Horretarako, autodeterminazio eskubidea aldarrikatu behar da, errespetatua eta aplikatua izan dadin. Bigarren arloa soziala da. Eguneroko bizitza hobetzeko programa garatzea, alegia, bai sozialki, bai ingurumenaren aldetik. Euskal hiritar eta Europako hiritar guztiei bermatu behar zaizkie eskubide sozialak. Hirugarren helburua nazioartean kokatzen dugu. Europan badira beste populu batzuk, hori da hain zuzen interesgarria, eta nazioartean elkartruke bat bada. Baina eraikitzen ari diren Europa ez da populuen arteko elkartasunean oinarritzen, eta guk beste Europa eredu bat defendatu nahi dugu. Ez dugu Europa baztertzailerik nahi, zentzu guztietan. Ez dadila hizkuntza ofizialetara mugatu eta denen aniztasuna kontuan har dezala nahi dugu. Laugarren helburua Europa demokratikoa defendatzea da. Nola ez defendatu, ilegalizazioaren aitzinean! Ilegalizazioarekin kontraesanean dira bete-betean Europako estatuak. Herritarren Zerrenda legala da Europan eta Euskal Herrian »Iparraldean legala baita», Espainia da ilegalizatu duena. Eta bi estatuetan Herritarren Zerrendak proiektu bera adierazten du, beraz, horrek erran nahi du Espainian badela defizit demokratiko nabarmena.

Zein alderdi ditu lagun HZk?
Iparraldean Akitania eskualdean aurkezten gara eta eremu horretan harremanak lantzen ari gara, bereziki okzitandarrekin eta beste mugimendu alternatibo batzuekin. Beraienarekin batera, auzoz auzo eta etxez etxe bana dezakete gure boz-papera. Horrelako ekimenak abiatu ditugu honezkero.

Frantziako eta Espainiako estatuetan jasoko dituzuen bozak nola zenbatuko dira?
Iparraldeko hiru probintzietan bozak egoera normalizatu batean kontatuko dira. Hegoaldeko lau probintzietan nola kontatuko duten, herriko etxeen jarreraren arabera ere izango da. Komunikabideekin ere gauza bera gertatzen da. Euskal Telebistaren esku dago kontuan hartzea jendeak bozkatzen duena edo emaitzak ez aurkeztea, ehun milaka jendek bozkatu ez balute bezala. Guk webgune bat dugu martxan »www.herritarren-zerrenda.org» eta herritarrek bertan izango dituzte eskura gure oinarriak eta boz-paper legalak.
Sarri erraten da gure botoa sinbolikoa dela, eta ez da horrela. Sinbolismo hutsagatik ez ginateke aurkeztuko. Europari zazpiek bat egindako herri librea oihukatzea helburu zehatza da. Gainera, aukera paregabea da, denok elkarrekin egun berean bozkatuko dugulako. Ez da sinbolikoa, ezta utopikoa ere. Ikusi besterik ez dago nola sortu ziren Ikastolak hemen orain hogei urte: bost haurrekin ireki ziren lehen ikastolak, ezagupenik gabe, arrunt utopikoa irudi zuen. Arlo sindikalean ere gauzak planteatzen hasi dira, eta uste dut arlo elektoralean hau dela hastapeneko bidea. Alegia, zazpiek bat eginda funtzionatzeko eragitea. Horrek bere fruituak ekarriko ditu ondoko urteetan. Baina abertzale fronte osoak funtzionatu eta agertu behar du Europan horrela. Nire ustez, hori da aterabidea.

Zenbat boto dituzue helburu?
Kontu handiz ibili behar da aitzin iritziekin. Nahiago dugu zuhur jokatu eta gai hori biharamunean aztertu, denok elkarrekin. Baina jadanik Iparraldean 1.000 herritarrek, arlo eta sentsibilitate politiko desberdinetakoek, bere sostengua erakutsi digute, gure zerrendak "Zazpiak bat" gauzatzen duelakoan.

Ikuspegi nazionalaren bidean
«Nahiz eta Herritarren Zerrendak bi legedi errespetatu dituen hastapenetik, bi bozka zerrenda aurkeztuz, bakarra da edukian. Funtzionamendua edo dinamizazio sistema ere lehengoa da, herrika eta probintziaka lan egiten dugu, baina ikuspegi nazionalarekin".

Espainia zuzenbidezko estatu badaezpadakoa
Espainiako Auzitegi Gorenak, bigarren aldiz, debekatu du euskal herritar multzo batek aurkeztutako hautagai-zerrenda. Iazko maiatzaren udal eta foru hauteskundeetan AuBren zerrendak baliogabetu zituen arrazoi berberarengatik: Batasuna alderdi ilegalaren oinordekoa delako eta Batasuna ETAren sare dela frogatutzat jotzen duelako. Auzitegi Konstituzionalak bi kasuetan epai bakarrean berretsi ditu debekuak.
AuBko kideek beren zerrenden debekuaren aurkako helegitea Estrasburgoko auzitegira eraman zuten, baina beren alegazioa bertan behera geratu zen. Oraingoan, HZko abokatuek debekuaren aurkako arrazoibideak oinarri sendo batean finkatu ahal izan dituzte. Izan ere, HZren botopapera Frantzian legezkoa izango da Europako Parlamentuan ordezkaritza izateko. Konparazio baterako, Irunen baliogabea izanen den botoa baliogarria izanen da Hendaiako hautesontzietan.
HZko abokatu Txema Azkuenagaren hitzetan, debeku hauen aurkako arrazoibideak aurkezterakoan defentsarako maniobra tarterik gabe geratu da. Defentsarako erabiltzen den arautegia ez dagokio munta honetako auzibide bati. Hau bezalako auziak bideratzeko eta ebazteko epeak ez dira arautuak. Alabaina, estatuko abokatuak 88 orrialdeko txosten bat aurkeztu zuen, fiskalak 13 eta HZko abokatuak 31. Espainiako poliziaren Inteligentzia Zentroaren Unitateak (UCI) HZ baliogabetzeko txostenek 8.000 orrialde inguru biltzen zutelarik. Teorian, txosten hauek guztiak bospasei ordutan aztertu eta ebatzi zituen epailetzak. Praktikan, bete ezinezkoa. Dirudienez, arrazoibide juridikoak idatzita zeuden alde bateko nahiz bestekoen argudioak ezagutu aurretik.
Txema Azkuenagaren aburuz, auziak duen jite politikoa baloratu gabe, begi-bistan dago HZ defendatu ahal izateko aukera juridikoak hutsaren hurrengoa direla. Espainiako Estatuko epailetzak erabiltzen dituen arauak euren hautamen edo apetaren araberakoak dira. Zuzenbidezko antolamentuari dagokionean, epailetza aterabiderik gabeko kale batean sartu bide da. Hala ere, antza denez, honek ez du kezkatzen gobernuan edo agintean dagoen estatuko klase politikoa.


Azkenak
Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur, elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko bi irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dute salaketa.  Irakasleetako bat sexu proposamenengatik eta sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik salatu dute. Bestea, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik.


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Guraso bileran hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude