Hamarretik lauk erretzeari uzten dio tratamendu medikoarekin


2021eko uztailaren 27an

Erretzeari uzten saiatu direnen artean, 10 gaixotik 4k lortu du, tratamendu medikoari esker, nikotinaren adiktu edo zaleen artean egindako lehen ikerketa serioak erakusten duen bezala. Eta datu horietan oinarrituta, Madrileko Pneumologia eta Kirurgia Torazikoko Elkartearen buru Pilar Lucas doktoreak, duela urtebete egindako promesa betetzeko eskatu zion Osasun Ministerioari: nikotinaren adikzioaren kontrako tratamenduak finantza ditzala, hain zuzen ere.

2003ko urtarrilean, artean osasun-ministroa zen Ana Pastorrek "urtebete baino lehenago tratamendu horiek finantzazio publikoa izango zutela" agindu zuen. Nikotinaren adikzioa Espainiako hiritarren %34,5en kontua da, eta tabakismoak astero-astero 1.000 pertsona hiltzen ditu, horietako heriotza asko saihestu zitezkeen arren. Horrexegatik, adikzio hori sendatzeko moduko tratamenduak baditugunez, erokeria hutsa da metodo horiek ez erabiltzea, eta osasun publikoak ez finantzatzea.

Nikotinazko partxe eta txikleekin, edo bupropion pastillekin egindako terapiak, edota batzuen nahiz besteen konbinazioak eraginkorrak izan dira ikerketa horretan parte hartu duten eta Pneumologiako zerbitzuetara eta tabakismoaren kontrako kontsultetara etorri diren 904 gaixoen % 40ren kasuan. Baina zifra hori handiagoa izan zitekeen, erretzeari uzteko saioen %2-4 saiotan bakarrik erabiltzen baita tratamendu egokia. Ikerketak berak dioenez, bere kasa saiatzen diren tabakozaleen artean, arrakasta »tabakoa behin betiko uztea alegia» %7k bakarrik lortzen du.


Azkenak
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


Eguneraketa berriak daude