Bizikidetzaz filoSOFAtzen

  • Manuel Hidalgoren 'La guerra del sofa' liburuan oinarritu du Maskaradak A ze parea! antzezlan berria. Bikotekideen etxeko liskarrak dira protagonista maiatzaren 8an, Pasaian, estreinatu zuen komedian.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hasieran barre egiten zenuen zure bikoteari, bazkaltzeko orduan, makarroiak ahora ailegatu aurretik mahai gainera erortzen zitzaizkionean. Orain, ordea, ez dizu batere graziarik egiten. Lehen elkarrekin ikusten zenituzten telebistako filmak, eta orain borrokan aritzen zarete mandoa nork eskuratuko. Lasai hartu, ohikoa da eta »ez omen gara horretan ere batere originalak». Bizikidetzak txikikeriak arazo bilakatzeko kapritxoa izaten du.

Lau hormen artean gertatzen diren guda txiki horien inguruan mintzatzeko asmoz idatzi zuen, hain zuzen, Manuel Hidalgok La guerra del sofa, 2000. urtean. Ironia eta umore handiz bizikidetzan sortzen diren liskarrak paperean jarri zituen.

Karlos Panerak kasualitatez egin zuen topo eleberri honekin, Euskal Herriko Unibertsitateko antzerki ikasleekin muntatzeko testu baten bila zebilela. Ikasleen lanak ikusleen aldetik harrera bikaina izan zuela-eta, Maskarada taldearekin ekoizpen profesional bat egitea erabaki zuen, antzezlanari A ze parea! izenburua jarrita. Egoera bitxietan oinarritutako komedia honekin konpainia bizkaitarrak orain arte jorratu ez zuen estilo bati heldu dio, aurreko Konbat antzezlan konplexuarekin guztiz apurtuz.

A ze parea! eszenaratzeko Maskaradak lau aktore gazte igo ditu oholtza gainera: Asier Hormaza, Katrin Schlegel, Andoni Agirregomezkorta eta Maria Dondiz. Lauen artean bikote ezberdinak osatzen dituzte, beti ere eszena gainean jarritako laranja koloreko sofaren inguruan. Komenitakoaren arabera, zati ezberdinetan banatzen den sofa mugituz, etxeko gela ezberdinak irudikatzen dira eszenan: komuna, egongela, logela...

Taula gainean esketx bidez azaldutako egoerak nahiko topikoak dira, eta bertan azaltzen diren pertsonaiak nahiko estereotipatutakoak: telebista aurrean eguna etzanda igarotzen duen gizona, kirioak dantzan bizi den emakumea... "Esketxetako batzuk topiko hutsak dira dudarik gabe, baina topiko horiez mintzatzeko oso modu berezia duela uste dut", dio lanaren zuzendariak.

Bideko oztopoak

Panerak aitortzen duenez oholtzara igotzeko zailtasun ugari izan ditu ikuskizunak, hasieratik finantzatzeko zailtasunak izan baititu: "Bi aldiz aurkeztu genuen lana Jaurlaritzaren laguntzetara eta ez digute subentziorik eman. Madrilen modu komertzialagoan saltzeko aukerak ere aztertu genituen baina bide hori ere baztertu egin genuen. Azkenean era honetan muntatzea erabaki nuen, modu sinplean, alegia".

Dena den, uste baino konplexuagoa izan da A ze parea! taula gainean jartzea, komedia egitea ez baita batere erraza. Eszenatoki gainean sofa da aktoreek babesteko duten elementu bakarra eta, hortaz, euren vis komikoaz gain, erritmoa eta intentsitatea ere eurek neurtu beharrean daude lan honetan. Pasaian eginiko emanaldian gabezia nabariak izan ziren alde horretatik.

Euskarazko bertsioa Karlos Panera eta Patxi Ugalderen artean prestatu dute. Horretan ere ez da makala izan egitekoa: "Batzuetan uste duzu Oscar Wilde bat muntatzean euskararekin zailtasun handiagoak izango dituzula. Gero, ordea, uste ez duzun lekuan topatzen dituzu zailtasunak".

Itzulpenak berak sortzen dituen gorabeherez gain, jatorrizko testuak berak ere ez die bidea samurtu Maskaradakoei. Hidalgoren testua paperen irakurria izateko sortua da eta, hortaz, antzerkiaren arauetara egokitzeak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu lantaldean »oraindik ere ia arnasarik gabe uzten ditu aktoreak tarte batzuetan». "Eszena bat kendu behar izan genuen estreinaldiaren aurretik", gaineratzen du Panerak, "Teknologia berriei buruzko kapitulua zen, terminologia gogorregia zuela-eta baztertu genuen. Jendeari gehiegi kostatzen zitzaion istorioan sartzea". Testuaren konplexutasunak badu, ordea, zuzendariarentzat balio erantsi bat: "Hizkuntza kultua erabilita ere, sekulako astakeriak esan daitezkeela frogatzen du. Hori da, dudarik gabe, obra honek duen xarma".

Aktoreen apartekoak

"Erretzeak kalte egiten dio bikoteari. Nahiz eta zigarroaren kea beste alde batera botatzen saiatu, beti zure bikotearen aurpegira helduko da zuzen-zuzenean", halaxe dio Asier Hormazaren pertsonaiak, Maria Dondizenak sofan aldizkari bat irakurtzen duen bitartean. Izan ere, antzezlan honetan bi plano bereizten dira: batetik pertsonaiek euren artean dituzten elkarrizketen planoa, eta bestetik publikoarekin dituzten aitortzena. Horregatik, tarteka antzezlanak Stand up comedy estiloa hartzen du, azken boladan modan dauden umorezko bakarrizketena, alegia. Aktorea, gertuko tonuan, hizketan hasten da, bere bertsio partikularra eskaintzeko. Panerak Hidalgoren liburuko kapituluen sarreratxoak erabili ditu bakarrizketa horiek osatzeko: "Nire asmoa aspaldian oso gutxi erabiltzen diren aparte izenekoak erabiltzea zen. Kontua da, norbanakoak bere barruan dituen hainbat pentsamendu linea taula gainean jartzea. Hots, pertsonaia bere kontraesan guztiekin azaltzea. Ikusleak in situ bizitzen du pertsonaia horrek momentuan pentsatzen duena".

Estreinatu berritan herriz herri emanaldi mordoa eskaintzea espero dute, nahiz eta oraindik agenda zehaztu gabe egon. Udan gaztelerazko bertsioa prestatzeari ekingo diote, irailean Bilboko Arriaga Antzokian aurkezteko. Estreinaldiaren zurrunbiloa igarota, Karlos Panerak beste bi proiekturi helduko die: "Batetik Gonzalez de Duranaren testu bat muntatu nahi dut, eta datorren urterako Ingalaterran arrakasta handiz ematen ari diren Stones obra ere egin nahiko nuke".

Manuel Hidalgo, idazlea: «Umorezko antzerkian, hutsune handia dago»
Kazetari lanagatik ezagunagoa bada ere, Manuel Hidalgo iruindarrak liburu mordoxka idatzia du. Zineari buruzko liburuen artean dira El último austrohúngaro. Conversaciones con Berlanga eta Francisco Rabal. El pecador impecable izan zen bere lehen eleberria eta ondotik Azuzena, que juega al tenis, Ole eta La infanta baila idatzi zituen. La guerra del sofa 2000. urtean argitaratu zuen arrakasta handiarekin. Filmetako gidoigile aritu bada ere, bere testu bat oholtza gainean ikusten duen lehen aldia da.

Zure testua eszenan ikusi zenuenean zer sentitu zenuen?
Oso sentsazio ona eman zidan. Lehenagotik antzeko sentsazioa bizi izan dut, zinerako gidoiren bat areto batean eta ikuslez inguraturik ikusi dudanean. Nik gehienetan umorea erabiltzen dut nire testuetan eta, beraz, garrantzitsua da filma ikustean jendeak dituen erreakzioak ezagutzea. Antzerkia, hala ere, askoz beroagoa da, zuzen-zuzeneko zera hori dauka. Efikazia handiko artea iruditzen zait antzerkia.

Zutabe egile zara. Antzerkiak zirikatzeko ahalmenik ba al du gaur egun?
Badira errealitatea modu kritiko, satiriko eta dibertigarrian islatzen duten talde independenteak. Baina talde horiez gain Espainian ez dago umorea modu horretan lantzen duenik. Azken aldian ez da "komediograforik" sortzen. Itzal handiko autore horiez ari naiz, gizartearekin guztiz konektatuz errealitatea ikuspegi dibertigarri batekin itzultzen zuten horietaz. Gaur egun badira idazle gazteak baina ez dute behar adinako zabalkunderik, Jose Luis Alonso de Santosen belaunalditik ez da halako idazlerik sortu. Arlo honetan hutsune bat dagoela uste dut.

Azken esperientzia honekin, antzerkiaren arra nabaritu al duzu dagoeneko?
Behin baino gehiagotan esan didate nire idazle balioa dialogoetan dagoela. Egia esan, elkarrizketetan iaioa izatea baldintza ona da antzerkia idazten saiatzeko; ez hori bakarrik, noski. Hala ere, ez dut inoiz antzerkia idazteko beharrik sentitu. Lan mordoarekin nabil azken boladan atzera eta aurrera, badut nahiko buruhauste. Dena den, etorkizunean, nork daki.

25 urte betetzear
1980an sortu zen Maskarada helburu argi batekin: euskaraz egindako antzerkia duindu eta profesionalizatzea. Zaila da talde bilbotarraren antzerki ildoa zehaztea, denetariko ikuskizunak muntatu baititu urte hauetan. Bernardo Atxagaren Jimmy pottolo eta zapataria (1980) haurrentzako antzezlana kaleratu zutenetik 24 antzezlan sortu dituzte, guztiak euskaraz. 90eko hamarkadan gaztelerazko bertsioa ere egiten hasi ziren. Dario Foren Pistolaren begi zuri-beltzak (1984), Oscar Wildeen Ernesto izatearen garrantzia (1994) eta Arestiri buruzko Kaio luma zikina (2000) igo dituzte, besteen artean, taulara. Azken lanen artean dira Patxo Telleriaren Kontenedore baten istorioak eta Bernard Marie Koltesen Konbat. Euskal antzerkiaren azken urteetako historia erraietan daraman konpainia da, zailtasunak zailtasun, ibilbide sendo eta arrakastatsua egitea lortu duena.


Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude