Bero-beroan


2021eko uztailaren 20an

Kanpaina motela

Partehartze kopuruei itxaron behar baina, iragarpenak kontuan hartuta, 13an %50 gainditzen den herrialdeetan pozik izateko moduan izango dira. Asko hitz egin da Europako identitatearen ahuldadeaz, baina oraingoz onartu ere onartzen da berau indartzeko gehiegi ere ez dela egiten. Euskal Herrian, HZ hauteskundeetatik kanpo uzteak markatu du berriz anormaltasuna; oraingoz, oro har, aurrekoetan baino bareago garatu dira HZ eta gainerako alderdien arteko harremanak, nahiz eta denboran aurrera egin ahala, giroa berotuz doan. Igandeko kontaketan, HZ eta boto baliogabea zenbatzeko arazoak azken hauteskunde bietan baino korapilotsuagoa izango da, Espainia barruti bakarra izanik, kontaketa ofiziala Madrildik eramango delako, besteak beste.


Arzalluzen ustez, ETAn mugimenduak daude

La Razón egunkariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Arzalluz EAJko EBBko lehendakari ohiak dio ETAren baitan zerbait mugitzen ari dela, su-etenaz hitz egiten ari dela, baina bere ustez gogorrenek irabaziko dutela berriz. Ez du Jose Luis Rodriguez Zapatero ETArekin ezer negoziatzeko gai ikusten eta PPk ere halakorik baimenduko ez lukeelakoan dago.


Maragall eta Ibarretxe

Pasqual Maragall eta Juan Jose Ibarretxe, hurrenez hurren Generalitateko eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, ekainaren 18an bildu daitezke aurrez aurre. Maragall bisita ofizialean etorriko da Euskal Herrira.
Konstituzioa aldatzeko lehen mugimenduak.
Espainiako Gobernuak Konstituzioa aldatzeko lehen urratsak eman ditu jada, eta horretarako Estatu Kontseiluaren eskumenak eta osaketa aldatuko dituen Lege Aurreproiektua onartu du. Estatu Kontseiluak Konstituzioaren erreformaren izaeraz bere iritzia ematea nahi du Espainiako Gobernuak aldaketa hauekin. Datorren udaberrirako Kontseilu honen ondorioak amaituta nahiko lituzke Gobernuak, horrela legealdi bukaerarako gainerako indarrekin akordioa landu ahal izateko. Senatua erkidego autonomoen ordezkaritza organoS gisa eratzea da erreformaren aldaketarik esanguratsuena.


Prestigeren ondorio larriak ekosisteman

Prestigek eragindako hondamendiaren ondorioek urte luzez iraungo dutela, horixe iragarri berri du Aranzadik egindako ikerketa batek. Belatz handia eta ekaitz txoriak ikertu dituzte, eta hauetan eragin larria izan duela ondorioztatu dute. Bi txori hauen ugaltze prozesuetan eragin handia izan du, eta galipotak txori hauetako askoren antzutzea ekarri du. Belatza, esate baterako, elikadura katearen goi mailan dago, pertsona bezala, eta horrek egoera kezkagarria dela erakusten du, ikerlarien esanetan, pentsatutakoa baino gehiago. Euskal hondartzak lepo diren honetan, hondartza zaleak bazuen kezkarik itsasoko ur eta hareatzen egoeraz. Urak kalitate ona ematen du, Jaurlaritzako teknikoen arabera. Aranzadiren esanetan, galipotik ez da ia jada, baina urak metal desberdinen metaketa du oraindik ere.


Asteonen etenaldia

Behin-behineko etenaldia iragarri du Herri Komunikabideak Kooperatiba Elkarteak. Asteon, telebistari buruzko astekaria, argitaratzeari utziko diote arazo ekonomikoak direla medio. Aurreikusitako laguntza publikoak ez jasotzeko arrisku handia dagoela adierazi diete Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik kooperatibako ordezkariei. Datozen hilabeteetan, diru-laguntzen ebazpena jakindakoan, erabakiko dute Asteon astekariaren etorkizuna. Aldizkariaren lehen alea otsailaren 26an argitaratu zuten eta 2004rako 1.200.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuten; erdia publizitatetik lortzeko asmoz eta beste erdia erakunde publikoetatik.


MIDAS Kazetaritza saria Berriako Mundua Saileko buruarentzat

Bukatu berri da Donostian MIDAS-ek, Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan argitaratzen diren Egunkarien Europako Elkarteak, egindako 2004ko batzar nagusia. Batzarraz gain sari banaketa ere izan zen. MIDAS Kazetaritza saria Ainara Mendiolak jaso zuen, Berriako Mundua saileko sailburuak. Saria Beste Batasuna izeneko erreportaje sortagatik jaso zuen Mendiolak. Artikulu horietan Europako Batasuneko estaturik gabeko herriak landu zituen. Berriako sail horrek aurrez beste bi sari ere jaso zituen: 2003ko Joan B. Cendros Kazetaritza saria eta 2004ko Argia saria.


Euskararen Telefonoa 2003an

2003an, Euskararen Telefonoan, Behatokiak jasotako deien emaitza eskaini berri dute Juan Inazio Hartsuagak eta Xabier Mendigurenek. Oro har, ez dago nobedade handirik; aurreko bi txostenen ildo bera izan du: Euskal Herriko herrialde guztietan urratzen dira euskaldunen hizkuntza eskubideak. Esate baterako, Nafarroa «tamalez» Europako kontraeredua dela azpimarratu zuen Hartsuagak. Herritarrek 727 kasu jarri zituzten mahai gainean eta Behatokiak berak hamar kasu. Kexatzeko deitu dute gehienek (642), txalotzeko 23k eta kontsultak egiteko 17k.


Baionatik Baionara bizikletaz

Demo-ek ekainaren 19 eta 20rako Itzuli-Mitzuli bizikleta itzulia antolatu dute. Bizikleta larunbatean abiatuko da 17:00etan eta 19 ordu ondoren puntu berera helduko da igandeko 12:00etan. «Euskarari bai! Errepresiorik ez!» aldarrikapena present izango da bizikleta itzulian. Txirrindulariek SNCF-en eta gainerako zerbitzu publikoetan euskarak bere lekua behar duela eskatuko dute. Bestalde, Paueko dei auzitegiak irailaren 16an emango die ebazpena 2003ko azaroan trenen pasabidea moztu zuten 63 auziperatuei.


Azkenak
2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Eguneraketa berriak daude