Odola dugun petrolioa 2010ean hasiko da agortzen


2021eko uztailaren 27an
Ives Cochet-en hitzak dira sarreran ipini ditugunak. Martxo bukaeran plazaratu zituen Le Monde egunkari frantsesean «Petro-Apokalipsirantz» titulu deigarriarekin, Lionel Jospinen gobernuan Berdeen alderdiak ministro jarri zuen gizon honek.

Cocheten artikulua ekologista baten idatzi alarmista moduan artxibatzera kondenatua zegoen. Joan den maiatzaren bukaeran Berlinen bilkura egin duten «Association for the Study of Peak Oil & Gas» (ASPO) elkarteko zahar koadrilaren aurreikuspenak bezala. Elkarte honen helburuak bitxia dirudi: petrolio eta gas produkzioak bere punturik gorenera (peak) noiz iritsiko den ikertzen dute. Baina 2004ko udaberri honetan zerbaitek eragin du aktibista eta jakintsu horien esanak komunikabide handietaraino iristea: petrolioa upeleko 41 dolarretara iritsi da. Eta oraingoan berriro asko jaitsiko den itxurarik ez du.

Petrolio krisi definitiboa iragartzen dutenak milenaristak eta apokalipsizale merkeak direla irribarrez esaten zutenak, zuhurrago agertu dira oraingoan. Gainean ikusten da 2010. urtea, eta petrolioaren oraingo igoera, handik aurrera gertatu behar duenaren seinalea dela ulertu dute askok. Ongi ulertzeko gakoak ASPO elkarteak ematen ditu bere web gunean.

ASPOk petrolio enpresetan eta unibertsitateetan jardundako profesional eta jakintsuak biltzen ditu, denak erretretan direnak. Horrela definitu ditu sozioetako batek: «Espiritu librea duten jubilatu batzuk, beren biloben etorkizunaz kezkatzen direnak». ASPOk izenean darama helburua: ulertu nahi du munduan zer gertatuko den lur azpitik ateratzen dugun petrolioa eta gasa agortzen hasten direnean.

Beren kalkuluetarako King Hubbert geologoak sortutako metodoa erabiltzen dute. Hubbertek 1956an aurreikusi zuen Estatu Batuetan petrolio produkzioa bere gorenera 1970eko hamarkadan iritsiko zela eta horrek ondorioz krisia ekarriko zuela. Metodologia berarekin jakin dute ASPOkoek munduko petrolio produkzioa bere puntu gorenera 2010ean iritsiko dela, ordurako erabilgarri dagoen petrolioaren erdia aterako delako, eta hortik aurrera agortze bidean hasiko dela. ASPOren hileroko buletinak ikusi besterik ez dago beren lan egiteko zuhurtasunaz jabetzeko, eta erakusten dituzten koadroek gainean dugun errealitate dramatikoa koloretan erakusten dute.

Agortu baino lehen dator krisia

Petrolio kontsumoa gaurtik 2030. urtera arte %60an handituko da. Mendebaldeko herrialde garatuetan behar dugunaz gain, beste batzuk ere eske datoz: India, Txina... Azken hau 2004ko otsailean iritsi da 2010erako espero zen kontsumo mailara. Mundu osoko petrolio produkzioa aldiz bere gorenera iristen ari da. Urre beltzaren %40a bermatzen duten lurpeko poltsa erraldoi horietarik apenas bakarren bat aurkitu den azken hogeita bost urteotan. Munduko kontsumoa bermatzen duten iturri nagusiak zahartzen ari dira beraz. Estatu Batuetako putzuen produkzioa 1970etan hasi zen beheraka, eta beste askotan ikusi dira agortze zantzuak; Britainia Handiari hainbeste etekin eman dioten Ipar Itsasoko iturriak ere beren emaria urritzen hasi dira.

ASPOren grafikoan ikus daitekeenez, oraindik produkzioa handitzeko gai diren herrialdeetako petrolioa bere gorenera 2010ean iritsiko da, eta gauza bera gertatuko da gasarekin. Baina »galdetuko du itxaropen bila dabilenak» kalkuluak oker egin badira? Horri heltzen diote petrolio konpainietako ordezkari optimistek. Kalkuluetan gerta daiteke informazio bat oker egotea: estatuek beren informazio estrategiko sekretutzat daukate petrolio erreserba. «Dakitenek ez dute esaten, eta esaten dutenek ez dakite», horra manipulaziorako bide bat. Estatuek beren erreserbak birkalkulatzea behin baino gehiagotan gertatu omen da. Beste aldetik, petrolio produkzioa handitzeko teknologia berriek laguntza handia ematen dute: sakonagoko petrolioa atera, itsaso sakonetara iritsi, izotzpean bilatu... Baina problema azkenean zera da: oso optimista jarrita ere, azken data 2020ra atzeratzen dela. Kontsolamendu kaxkarra, hamar urteko tartea.

Crisis Energética web gunean ondo zehazten dutenez, guretzako lehen arazoa ez da petrolioa agortzea. «Petrolioa lehengai mugatu eta berritu ezina denez, bere erreserben erdia gastatu eta gero, lurpetik ateratzen dena gero eta urriagoa izango da nahi eta nahi ez. Urritzen hasiko den petrolio produkzioak kontsumo behar gero eta handiagoa aseko ez duenean, orduan etorriko da krisia». Alegia, kontsumitzen dugun energia guztiaren %80 ematen digun olioaren inguruan borrokan hasiko garenean.

2010erako iragartzen den krisi hori Yves Cocheten ustez laborantzak (ongarriengatik) eta abiazioak (kerosenoagatik) nozituko dute estraina. Gero beste garraioek, turismoak, petrokimikak eta auto industriak jasango dute. «Honek atzeraldi ekonomiko orokorra dakar. Erraza da badatorrela ikustea, nahiz eta guk begiak itxi, jakin nahi izan ez edo bere eragina mespretxatu. Baina ahots askok adierazten digute zein egoera larrian gauden». Sei urtez Britainia Handiko ingurumen ministro izan den Michael Meacher-ek idatzi berria du neurriak ez hartzekotan gizadiak ezagutu duen garai bortitzenetako bat ikusi behar dugula.

Neurriak ASPOko Colin Campbellek behin eta berriro gogoraraziak dizkio Nazio Batuen Erakundeari. Mundu mailako itun bat behar da ardatz hauen inguruan: herrialde pobreek behar duten petrolio pixarra baimendu, petrolio gabeziarekin espekulazioa moztu, energia aurrezteko neurriak hartu eta energia berriztagarriak sustatu. Helburu horien atzetik, zientifikoki erabaki behar da non ipini petrolioaren agortze neurria, bai mundu osorako eta bai hori esportatzen duen herrialde bakoitzarentzako, horren arabera urteroko muga zorrotzak ezartzeko.

Baina ez gaude oraindik horretarako. Asteotan entzuten da petrolioa upeleko 41 dolarretan erosita ere oraindik konparazioan aurreko krisian baino merkeagoa dela. Izan ere, Mendebaldean ohitura txarra hartu dugu azken hamarkadotan. Petrolio krisi bakoitzari erantzun geopolitiko bat eman diogu, gerra batekin normalean. Iraken gertatzen ari dena ere ezin da ulertu bestela. Eta hori guztia, agidanean, gure gizarte ereduak ezingo lukeelako jasan petrolio upela 100 dolar kostatzea.

Energia iturri berriak garaiz antolatzeko denborarik ez dago, horrekin batera energia aurrezte plan erraldoi bat martxan jartzen ez bada. Eta horri ixkin eginez gabiltza urterik urte. Baina Cochetek ongi definitu duenez geopolitikak ez gaitu salbatuko. Oraingo krisia geologikoa baita.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude