Maiatzeko hostoak


2021eko uztailaren 28an
Tortura
Terrorismoaren globalizazioaz hitz egiten zutenek ez zuten torturaren globalizazioa aipatzen. Soldadu batzuek, inpunitate erabateko baten uste osoan, argazkiak ateratzen hasi ziren arte. Aitondutakoan ilobei erakusteko edo. Soldadu tonto-usain horiek argazkirik atera ez balute, hedabideak ez lirateke orain torturaz arituko. Izugarria da argazki txar batzuen premia izan beharra eskandaluzko espantuak egiten hasteko. Eta izugarria soldadu tonto horiei eskerrak eman beharra tontoak izateagatik.

Orain, ordea, Pentagonoko kontzientzia txarrak kamera digitalak galarazi ditu, ez torturak.

Urrea (oraingoan, beltza) nagusi
Etika eta jainkoa erabili dira, eta ez politika edo ekonomia, Irakeko gerraren alde egiteko orduan. Baina eztabaida guztiaren atzean, politika eta ekonomia daude presente, ez etika eta ez jainkoa. God eta Gold nahasten dizkigute, baina ezaguna da Blas de Oteroren poema hura: «Estados Unidos sale siempre de espadas para defender el oro» -buruz aipatzen ari naiz bertsoa-.

Martin deituko diot
Espainiako Gerratik ihes, Bordelen itsasontzia hartu zuenean, hitz eman zuen ez zela Franco hil arte itzuliko. Goitik gainditu zuen emandako hitza, ez baitzen itzuli Franco hil eta hamar bat urte igaro ziren arte. Gure herriko udalak 1940 urteko akta hura »Franco herriko seme kuttun izendatzen zuenekoa» baliorik gabe utzi zuen egunean erabaki zuen iritsia zela itzultzeko eguna.

Nire emaztearen osaba zen Martin. Ez zen gu bizi garen herrian jaioa, baina hemen zituen ahaide gehienak, tartean bere iloba besoetakoa, nire emaztea.

Gurera etorri zen.

Gelditzeko itzuli zen. Berehala hasi zitzaion, ordea, egonezinaren harra: arrotz sentitzen zen familiartean eta lagunekin; arrotzak zitzaizkion aldaketa urbanistikoak eta sozialak; arrotza, Euskal Herriko bizitza; arrotz egiten zitzaion euskara bera ere, haurretako jardun askatu noranahiko hartatik hain desberdina. Arroztasun berriren bat nabaritzen zigunean, bere baitan bihurriturik, zen baino uzkurrago jartzen zitzaigun. Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun-uneak eramaten ikasi zuen: ez, ordea, esan gabe errazegi etsitzen genuela bidegabekerien aurrean. Hori zen hitzez erakusten zigun desadostasun bakarra. Gainerakoak »desadostasunak zein desberdintasunak» aurpegian nabarmentzen zitzaizkion eta, batez ere, arnasa hartzerakoan zeukan sudur-zuloak betetzeko modu erdi etsi erdi haserretuan.

Zerekin alderatzen zuen hemen topatzen zuena? Amerikan utzi zuenarekin? Haurtzaroko Euskal Herriarekin? Gerra garaian bizitzea egokitu zitzaion gertakizun latzekin? Martinek ez zuen haurtzaroa aipatzen, ez zuen Gerraz hitz egiten, ez zituen orokorkeriak baino esaten Amerikan bizi izandakoaz. Orainari heldu nahi ziola pentsatzen genuen guk, ez zuela iraganaren premiarik etorkizuna nola dantzatu jakiteko.

Artean sasoiko zegoen, eta sarritan joaten zen mendira. Hantxe sentitzen omen zen libreen, paisaiak baretzen omen zion itzulerak sortutako egonezina. Behin, Andazarrate inguruetan adiskide batzuekin genbiltzala, Martinen sorterriaz berari galdetzea otu zitzaion haietako bati.

Martin inoiz ez bezala bihurritu zen bere baitan, birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez, sudur-zuloak bete zitzaizkion, egingo nuke ahaleginak egiten ari zela haserrea ezkutatzeko. Alde egingo zigula pentsaturik, emazteari begiratu nion. Sorbaldak jaso zituen, hark ere ez baitzekien zer egin, nola jokatu. Bagenekien Martin jaio zen auzoan zerbait izugarria gertatu zela gerra garaian, baina ez genekien zer. Emaztearen etxean ez zuten sekula hitzik egin hartaz.

Halako batean, ordea, Martinek, kokotsa jasorik, pista bat seinalatu zigun hitzik esan gabe. Martinen auzora iritsi bitarteko kontuek garrantzi gutxi dute: egun beltza zela, bide luze hura egiteko gure oinetako eta arropak ez zirela egokienak, eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela… Ez dira horiek ezer, ez behintzat nire emaztearen osabak bide guztian erakutsi zuen isiltasunaren parean. Bidea erakusteko aitzakian, gure aurretik egin zuen pistan gora, eta inork haren parera heltzeko ahalegina egiten zuenean, harrigarriro bizkortzen zuen pausoa. Esan liteke bere auzora iristeko amorratzen zegoela. Baina nire emazteak bazekien ez zela hori arrazoia. Eta gero eta kezkatuago zegoen.

Garrantzirik gabeko anekdota hutsa da, beraz, mila metro inguru dituen bizkarño batera heltzeko egin behar izan genituen bi ordu haien kontakizuna. Baina bizkarñotik begiratuta aurrean ikusi genuenak »Martinen auzo erdi erori guztiz abandonatuak» ordu arteko anekdota guztia papurtzen du: laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, argia erakartzen zuela, urre zaharraren koloreko iragan bat erakartzen zuela, istorio eta kantu zaharren lilura erakartzen zuela, urruti-mina erakartzen zuela hainbat bizitzen habia izandako auzo txiki abandonatu hark… Ezkerte zurien maindirepean zeuden inguru guztiko arbolak, eta herri erdi eroriaren bihotz-bihotzetik edo haren hondakinetatik jaiotako arbola pare batek itxura irreala ematen zion ikuskizunari.

Errespetuzko isiltasun ia erabatekoan hasi ginen muinotik auzorantz, harik eta, auzotik oso hurbil, ur biziko errekasto batekin topo egin genuen arte. Errekak ez zekarren ur askorik, aise igaro genezakeen erreka ertz batetik bestera zeuden harrien gainetik.

Brastakoan, nire andreari garrasia atera zitzaion. Martin falta zela oharturik, atzera egin genuen, denon buruetan zebiltzan aukerak hitzez adierazteko beldurrez. Ordu laurden bat egingo genuen bidean atzera, sasi eta haitz arteetan begiratuz. Arbola baten kontra ikusi genuen, esku biak bide-makilan jarrita. Nabarmena zen negar egin zuela.

- Auzoaren erdiko bi arbola horiek... hortxe fusilatu zituzten nire gurasoak...

Ez zuen besterik esateko kemenik izan, eta guk ez genion ezer galdetu.
Atzera begiratu gabe egin genuen bizkarñorainoko bidea.

Egia gezur
John Lennonen kanta batek dioen bezala, "bizitza gertatzen ari dena da, gu beste zeregin batzuetan ari garen bitartean". Juan Kruz Igerabidek itxura horixe du: bizitza normala deitzen dugun horrekin zerikusirik ez duten zereginetan dabilela ematen du. Ez da hots eta ardailen zale. Baratze bat lantzen du, eta baratzea lantzen duen modu berean, nekearekin baina maitasunez, lantzen du idazkuntza ere. Bizitza gertatzen ari den bitartean, Juan Kruzek beste zeregin batzuetan ari dela ematen du.

Baina Juan Kruzek baratzeko lanean atseden harturik eskuak aitzur-kirtenean pausatzen dituenean, bizitzari begira dago, bizitzari normalean ikusten ez diogun pitzaduraren baten hausnarrean ari da. Egia gezur liburuko aforismoak horren lekuko.

Existentzia ukatzen
"Batzuetan pentsatzen dut lur honek gorrotoa eragiten diela batere maite ez dutenei, ezertarako behar izan ez, eta, hala ere, existentzia ukatzen dietenei" (Alvaro Mutis, Amirbar).


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude