Faltzesen Euskararen Eguna


2021eko uztailaren 27an
Jon Barberena ezagutu dugu Faltzesen. Udaleko eskola publikoko irakaslea da Barberena, Urkorekin batera. Biek ala biek, ikasle, guraso eta herritarrek lagunduta, euskararen eguna antolatu dute ekainaren 5erako. Helburua: Faltzesen euskara kalera atera eta bultzada ematea. Barberenarekin aritu gara hizketan eta Faltzesen bizi den baztandarrak hizkera molde dotore eta jasoa duela ohartu gara. Eskolako giroa izan omen zen euskararen aldeko bidera lerratzeko abiapuntua eta horri helduta egin dute aurrera. Eskolako kontuen berri eman digu eta Faltzesen euskarak biltzen dituen txokoen berri ere bai. Azkenik, ekainaren 5erako prestatu duten ekitaldi sortaz mintzatu da.

Gaiaren sorburuan eskola publikoa eta AEK-ko euskaltegia aipatu dizkigu Jonek, bata bestearen osagarri baitira, eskolan euskarak falta duena euskaltegian jasotzen dute ikasleek. "Urkok AEK euskaltegian aritzen ziren gazte batzuk ezagutzen zituen eta guztiok elkartu eta euskararen aldeko zerbait egin behar genuela deliberatu genuen. Proposamenak jaso nahi genituen", esan digu Jonek. "Azkenean, solasten eta solasten, euskararen egun bat burutzea izan zen emaitza".

Faltzesen 3.000 lagun eskas bizi dira eta euskarak nahiko lan badu, elebidun gutxi baitaude. Aitzitik, jendearen jarrera nahiko baikorra da. "Gazte batzuek AEKra pausoa ematen dute, beren burua elebiduntzen dute", esan digu Jonek. Eskolan ezin dute behar bezala euskaraz mintzatzen ikasi, baina kontzientzia har dezakete eta elebidundu nahi izanez gero AEKra jotzen dute.

Faltzesko herri eskolan A eta G eredua baino ez dituzte. A ereduan ikasgai bakarra ematen da euskaraz eta G ereduan, berriz, guztia da gaztelaniaz. "Horixe da egoera. Eskaintza A eredua da eta denok dakigu eredu horrek ez duela inor euskalduntzen", dio Jonek. Baina egoera gogorra izanagatik ez dira kikiltzen Faltzesko euskaltzaleak eta hizkuntza kalera ateratzea erabaki dute, "jendeak bizirik dagoen hizkuntza dela ikus dezan".

Nolanahi den, ekainaren 5ekoa urte osoan egindako prozesu baten emaitza izango da. Urte osoko plangintza bati jarraiki makina bat ekintza egin dituzte eskolakoek herrian: Olentzero, Santa Ageda, inauteri alternatiboak »Mielotxin erretzea», euskaraz kantak ikastea... guztia da handi Faltzesen.

"Besta honetarako arazoa dirua zen, ez genuen defizit handirik izan nahi jendearen erantzuna jakin gabe", esan digu Jonek. Ez da lan erraza izan hori guztia antolatzea baina Udalaren laguntza jaso dute, "diru laguntza garrantzitsua" Jonen ustez. Horrezaz gain, jarduera gehiago egin dituzte egun handirako dirua lortzeko. Herri osoak hartu du parte, fanfarreak, abesbatzak... Txokolatadak gurasoen elkartearen eskutik egin dira eta ikasleen parte-hartzea ere handia izan da. Jendea laietan ibiltzen da eta horiek ere izango dira, lurra lantzeko makila luzeetan trebeki aritzen diren "hankapaloak", alegia. "Abesbatza, fanfarrea... denak musu-truk etorriko dira", esan digu Jonek hunkituta. Kirolari famatuei ere elastikoak eskatu zizkieten eta erantzuna bikaina izan omen da. Futbolean, Osasuneko Santzolek, Realeko Jauregik eta Athleticeko Tikok eman dituzte elastikoak. Pilotan, berriz, esku-huska aritzen diren Mikel Goñik eta Iñigo Pascualek. Zozketa bat antolatu dute horiekin eta txartelak eskuz egin ondoren, orotara lau bat mila saldu dituzte. Musika ere izanen da ekainaren 5ean. Berri Txarrak taldea bereziki eskertu nahi izan du Jonek, prezio berezia egin diete eta gainerakoak ere elkartasunak deiturik etorriko direla adierazi du. Ufestuek (Erratzukoa), Zartzako eta KDQ taldeek ere kontzertua egingo dute.

Faltzesen erronka jo diote euskaltzale orori, eta euskarari. Eskaintza mahai gainean dago, usain ona du, itxura ezin hobea. Beraz, ekainaren 5ean, Faltzesko mahaiaren inguruan eseri eta dastatzea izango da onena.

Jon Barberena, Euskararen Egunaren antolatzaileetako bat: «Zerotik hasi gara, baina jarraipena izatea da asmoa»
Zergatik daude A eta G ereduak, eta zergatik ez D eta B ereduak?
Egia esan ez dakit berez arrazoia zein den. A ereduak ez luke zentzurik izango Baztanen eta beste herri batzuetan, horietan euskaraz bakarrik ikastea da normalena. Faltzesen, ostera, G eredua dago eta horren aldean A ereduak ikasleak euskararen kontzientzia har dezaten behintzat, baliagarri zaigu. A ereduak, ez du inor elebidunduko, baina euskararekin gutxieneko kontaktua izateko bide ematen dio ikasle askori. Ildo horretatik, euskalduntzea ere erabakitzen du askok eta horretarako AEK hautatzen dute.

Faltzesen euskarak duen rola zeren ondorio da?
Faltzes Nafarroan dago, hegoaldean. Hori oso kontuan hartzekoa da, izan ere, Nafarroako gobernuak euskara dela-eta duen jokabideak eta jarrerak nolabaiteko eragina badu honetan guztian. Hezkuntzan esaterako, gobernuak eskaintza erakargarriak egiten ditu, alegia, informatika, teknologia berriak, eta abar. Euskarari dagokionez lehia gogorra dugu, irakasleok baliabide guztiak, bide guztiak baliatu nahi ditugu, eskaintza tentagarri horiek hautatuta ere ikasleek euskara baztertu ez dezaten. Modernotasunera egokitu behar dugu, euskara Faltzesen biziko bada.

Euskara hezkuntzaren bidetik bultzatzen saiatu zarete.
Praktikotasuna bilatu nahi izan dugu ekintza hauekin guztiekin. Hemen lan egin eta ikasten duten gazteek eta gurasoek anai-arrebak eta lagunak dituzte eta beraz, euskararen aldeko giroan hezten baditugu inguruan ere eragina izango du horrek. Aurten zerotik hasi gara, ekitaldiak eta Euskararen Eguna berriak dira, baina honek guztiak jarraipena izatea da asmoa.

Egitaraua

11:00etan txokolatada
11:30ean tailerrak, eskolako ikasle eta irakasleen laguntzaz.
Ordu berean ikasleen lan erakusketa ere izango da plazan.
Gaita jotzaileen musikak eta erraldoi nahiz buruhandiek giroa alaituko dute.
Ordu berean laien lasterketa izango da bertan.
14:00etan bazkaria.
16:00etan herri kirolak, eskolako gazteekin.
17:00etan Faltzesko abesbatza, dantzari eta fanfarrearekin.
17.30ean dantza, eskolako 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin.
19:00etan antzerkia, DBHko bigarren mailakoek antzeztuta.
22:00etan kontzertua: Berri Txarrak, Ufestuek, Zartzako eta KDQ (sarrera 8 euro).


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude