Euskararen normalizazioa administrazioan


2021eko uztailaren 27an
Ba al dakizue zertan den alor hau, zertan diren EAEko administrazioa euskalduntzeko erabilera planak? »Nafarroakoa eta Ipar Euskal Herrikoa ez dago galdetu beharrik». Ez al dugu irakaskuntza eta komunikabideen arloarekin batera administrazioa funtsezkotzat jo euskara gizartean normalizatuko bada? Euskararen normalizazioan dihardut azken bizpahiru urtetan eta ez dut neurketarik, hausnarketarik, ezer aurkitzen lanbide dudan arloaz, ni bezala ari direnen berririk ere apenas dudan. Gurean gaia jendaurrean ez egotea, gehienetan, ez da seinale ona izan ohi; gaztelaniak tradizioa, soziologia, boterea ditu bidelagun, eta euskarak oso tradizio urria du administrazioan, soziologia oso toki gutxitan du lagun, eta boteredunen laguntza ere...

Muga dezagun hain alor zabala eta jarri gaitezen EAEko administraziora begira, eta zehatzago 3. Hizkuntza Eskakizuna (HE) eta 4.a ezarria duten lanpostuetara. Euskara zerbitzuen ustez, lanpostu horiek dira euskara aldetik gaitasun gehien eskatzen dutenak eta askotan behintzat erabilerari begira garrantzi gehien dutenak. Egun lanpostu dezente dira, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian, hizkuntza eskakizun horiek ezarriak dituztenak. Lanpostu horien artean, batez ere 4.a ezarria dutenetan, badira oso postu garrantzizkoak, departamentu buru direnek betetzen dituztenak eta departamentu guztiaren funtzionamenduan, hizkuntzari gagozkiola, zerikusi handia dutenak. Honetara nentorren: 3. eta 4. HE ezarria duten lanpostu horiek betetzen dituzten langileek lana gehienbat euskaraz egiten dute? Euskararen erabilera administrazioan zertan den neurtzeko datu garrantzitsua ez al da?

Administrazioari eta euskal gizarteari oro har dezente kostatu zaio profil hori duen jendea lortzea, eta argi eta garbi dago erabilerarik ezean 3. HE duenaren gaitasuna bigarrenera jaisten dela, eta 4.a duenarena 3.era. 3.a, oro har, administrariei dagokien eskakizuna da, txosten teknikoak eta egiteko 4.a da beharrezkoa. Egindako lanari etekina ateratzeko, hots, benetako euskararen erabilera administrazio lanean, ziurtatu eta bermatu beharra dago jende horrek euskaraz lan egin behar duela. Egun ziurtaturik al dago hori?

Administrazioan hierarkia antolamenduan berean dago. Salbuespenak eta ñabardurak alde batera utzirik, bereiz liteke halako marra nabarmen bat administrazioaren zerbitzupeko enplegatuen artean: marraren alde batean teknikariak daude eta bestean administrariak. Labur-zurrean, berriro diot, ñabardurak alde batera, teknikariak dira ekimen, erantzukizun eta sormena eskatzen duten txostenak egiteko ardura dutenak. Teknikarietan ere badira aldeak, batzuk departamentu buru dira, beste batzuk ez, baina esan liteke nolabaiteko burutza osatzen dutela sailen ardura politikoa duten zinegotzi eta alkate edo zuzendari eta kontseilariekin batean. Arraina burutik hasten omen da usteltzen; uste izatekoa da, osatzen ere burutik hasiko dela; beraz, administraziora etorrita, buruek euskara erabiltzen badute nagusiki, edo euskararen erabilera zinez bultzatuz gero, errazagoa da kate guztia euskalduntzea. Horregatik galdetzen nuen gorago, 3.a eta 4.a ezarria duten lanpostuak betetzen dituztenek euskaraz funtzionatzen duten nagusiki.

Nire iritzia da politikariek, abertzaletzat jotzen ditugunak eta abertzale espainolak edo konstituzionalistak direnak »iritzia denei dagokie, nahiz alderdien arteko aldeak handiak diren, eta alderdi bereko kideen artean ere alde ederrekoak dauden» ez dutela bereganatua administrazioan euskararen erabilera zabaltzea euren ardura dela, ez soilik euskara zerbitzuko teknikariena, eta 3. eta 4. HEak ezartzeak berekin ekarri behar duela herritarrari zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gain, lan hizkuntza nagusia ere euskara izatea, urratsez urrats, euskal zirkuituak finkatuz.

Horretarako, politikariak bezain garrantzizkoak teknikari buruak dira. Hainbat kasutan ezarriak zaizkien hizkuntza eskakizunak ez dituzte egiaztatzen, eta ez dute benetako arazorik sumatzen bere horretan jarraitzeko eta hainbat kasutan eragozpen larri gerta litezke euskararen erabilera finkatzerakoan.

Ez naiz hain xaloa: zenbat politikari abertzale eta/edo euskaltzalek irakurriko dute hau? Gertatu izan da euskara zerbitzuak 4.a jarri lanpostu bati eta politikari abertzale hotsekoek 3.a jartzea, jendaurrean argudiatuz jende gehiagori eman behar zaiola aukera, eta isilean pentsatuz 3.a dutenen artean egon daitezkeela 4.a dutenen artean baino jende prestatuagoa, hots, beren lana erdaraz egiteko prestatuagoa, bost axola izanik euskaraz lan egiteko gaitasuna duten ala ez. Gaur egun, oker ez banago, 4. HE egiaztatua duten teknikari gehienek erdara hutsez edo hizkuntza bietan lan egiten dute, eta azken kasu honetan erdaraz gehiago euskaraz baino. Eta errua ez da teknikariena, edo behintzat ez soilik beraiena inondik ere. Lehenbizi, buru teknikoak eta politikoak bultzatu egin behar dute lanean euskararen erabilera, eta gainera horretarako laguntza behar dute, hainbat arrazoi tarteko askoz errazagoa delako gaur egun administrazioan lana erdaraz egitea euskaraz egitea baino. Baina gai hau beste artikulu baterako utziko dugu.

Laburbilduz, politikari eta ardura handienak dituzten teknikarien bultzadarik gabe jai du euskararen erabilerak administrazioan, jai duen bezala horretan ari garenon koordinaziorik gabe, eta jai duen bezala hausnarketa eta guztion arteko sinergiarik gabe. Badugu foro baten beharra iradokizunak, kexuak, gogoetak eta polemikak bideratzeko, guztion arteko sinergia lortzea helburu.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude