Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Elkarrizketa giroa hauteskundeen biharamunerako

Egoera politikoa lupaz jarraitzeko gisakoa da. Euskal Herriko politikagintzan azken lauzpabost urteetan sekulakoak gertatu badira ere, gatazka politikoak enzefalograma bertsua erakutsi du, aldaketa hutsalekin. M-14az geroztik, mugimenduak ageri dira euskal politikaren esparruan, besterik ezean, sakonekoari baino itxurari lotuagoa bada ere. HZ legez kanpo jartzearekin, egoera bere bertsuan dela diote askok, baina HZren baliogabetzeak euskal gizartean eragindako erreakzioek, zirrikitu guztiak ez daudela itxita erakusten dute. Interpretazioak interpretazio, ETAk ere urtebete darama inor hil gabe. Ekainaren 13a hortxe da, baina hemen garrantzi handiagoa hartuko du biharamunak, eta ez emaitzengatik: ekainaren 17an Elkarrik bere bake mahaiaren proposamena utziko du Hegoaldeko bi legebiltzarretan eta uztailaren hasieran urtebete beteko da Nazio Eztabaidaguneak bere ibilbideari ekin zionetik. Aste horietan behintzat, badirudi elkarrizketa giroa nagusi izango dela euskal politikagintzan.



Otegi Antso III.aren Udalbiltzako ekitaldian

EAJk eta EAk gidatzen duten Udalbiltzak, Antso III. errege nafarraren milurtekoa ospatzeko ekitaldia egin zuen Higer lurmuturrean, Hondarribian. Bertan izandako politikarietatik, bi nabarmendu ziren, bata Ibarretxe lehendakaria, ohikoan ez delako Udalbiltzaren ekitaldietan izaten, eta bestea Arnaldo Otegi, Batasunako buruzagia, zeinaren agerpena keinu gisa hartu den.


Errepublikazaleen agerpena Espainian

Espainiako Felipe printzearen ezkontzak monarkiari emandako haizearen ondorioz, ahots errepublikazaleak ere atera dira Espainia aldean. Besteak beste, Julio Anguita IUko koordinatzaile ohiak iragarri du dagoeneko, ekainaren 19an Sevillan Errepublikaren aldeko Batasun Zibikoa mugimendua aurkeztuko dela Espainiako III. Errepublika aldarrikatzearen alde. Espainian monarkia eta errepublikaren arteko eztabaida saihestezina dela diote gero eta ahots gehiagok eta horren adierazle izan daiteke El Mundo egunkariak gai hau jorratzen duen Jesus Cachoren artikulua zentsuratu izana. Pedro Jotaren egunkaria txukun agertu da monarkiaren begietara, baina eskas bere baitan dituen irakurle liberal askoren begietara. Zentsurarekin maiz gertatzen den bezala, gainera, era honetan artikuluak oihartzun handiagoa izatea lortu du.


Lapikoa borborka, baina ez Europarekin

Egoera errepikagarria bizitzen ari gara Europako Batasuneko hauteskunde hauetan. Batetik, oraingoz behintzat, herritarrek Europako Legebiltzarrarekiko erakusten duten urruntasunagatik; bestetik, HZren zerrendaren baliogabetzearekin duela urtebeteko udal hauteskundeetan eta Espainiako orokorretan AuB eta Bergarako Ekimenaren zerrendekin gertatu zenagatik. Bilboko manifestazioak berriz erakutsi du, Europako gaiekin dagoen urruntasunari kontrajarriz, ezker abertzaleko zerrenden ilegalizazioa hurbiltasun itzelarekin jarraitzen dela Euskal Herrian, bai hauen alde edo aurka egiteko. Hoztasunari aurre egin nahian bozkatzera deitu du bero-beroan Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, baita HZri ere, eta Balza Herrizaingo sailburuak, HZren aldeko ekitaldien aurka ez dela oldartuko aurreratu du. Iragan udal eta orokorretan ere balio zezakeen iritzi guztiak direla defendagarriak. Bizi den hitzezko giro berriaren adierazle bat gehiago.


Europako adituen bisita

Hizkuntza Gutxituen Ituna betetzen den egiaztatzeko asmoz Europako Kontseiluko aditu taldea etorri zen joan den astean. Hego Euskal Herriko euskalgintza, irakaskuntza, instituzio eta hedabideetako arduradunekin izan zituzten hizketaldiak. Espainiako Gobernuaren eskutik informazioa eskuratzen badute ere, bertatik bertara ezagutu ahal izan dute egoera orain. Lortutako informazioa Euroitunarekin alderatuko dute eta urte honen bukaera arte landuko dute bildutakoa. Ondoren, Europako batzordearen aurrean aurkeztuko dute. Adituek balorazio handirik egin ez badute ere, momentuko inpresio batzuk adierazi dituzte. Nafarroan informazio kontrajarria jaso dutela azpimarratu dute eta EAEko hizkuntza eskubideen egoera definitzea ez dela batere erraza esan dute, eredua mistoa baita.


Selektibitatea euskaraz Iparraldekoek

Iaz Iparraldeko 11 ikaslek egin zuten selektibitateko azterketa Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurten berriz, 32 ikaslek egin dute azterketa hori Portugaleten. Ekainaren 2an eta 3an egin dituzte frogak Portugaleteko UNED-eko egoitzan. Iraileko selektibitate frogan ere Iparraldeko ikasleak izatea espero da.


Euskararen datu basea Interneten

Sei elkarteak eta Aztiker Soziologia ikerguneak Euskararen Datu Basea »EDB 1.0» sortu dute. Webgunearen sortzaileen helburua euskararen egoeraren inguruko datuak datu-base bakar batean biltzea eta Euskal Herri mailako datuak osatu eta erabili ahal izatea da. Euskararen ezagutza, erabilera eta matrikulazio datuak eta eraginkortasun indizeak bildu dituzte, mapa eta irudi grafikoen bidez bilaketa erraztuz. Helbidea: www.sortu.org/edb.


Lazarragaren eskuizkribuaren transkripzioa sarean

Duela gutxi aurkitu den Juan Perez de Lazarragaren eskuizkribua errazago irakurtzeko moduan jartzeko intentzioarekin transkribitu du Iñigo Landak. Euskaraz idatzitako bertso, kanta eta maitasun istorioen transkripzioan ez dira ageri ohar filologiko, literario eta historikoak. Helburua literaturazaleek idazkia erosoago irakurtzea izan da. Helbide honetan aurkituko duzue lana: www.armiarma.com/klasikoak/lazarraga.


Andorrako euskal etxeak urtebete

50 bazkide ditu iaz abian jarri zen Andorrako Euskal Etxeak, horietatik batzuk euskaldunak eta beste batzuk andorratarrak eta kataluniarrak. Euskarazko eskolak ere ematen dituzte eta hogei ikasle ari dira ikasten. Ikasgelan, kataluniarrak eta andorratarrak gehiago dira euskaldunak baino. Andorran 300 euskaldun bizi dira gaur egun.


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude