Argitalpenak


2021eko uztailaren 28an

Kuskue Tandem
Iñaki Iñurrieta
Alberdania
235 orrialde
15 euro

Ekintza poetiko baten tamala

80ko hamarkadaren hasieran Donostiara Euskal Filologia ikasteko asmoz »eta baten bat soldaduska egitera ere» gerturatu diren gazte batzuk dira Kuskue Tandem Iñaki Iñurrietaren lehen nobelako protagonistak. Pisu batean bizi dira elkarrekin, txukundade handirik gabe baina noizbait arazoari serio heltzekotan eta nolanahi ere bizitzari ahalik eta zukurik handiena atera nahian. Dirua sobran ez daukatenez, itzulpengintzari ekitea erabakitzen dute, alokairua ordaintzeko besterik ez bada ere. Aldi berean, irakasle batek proposatu dien euskal arima aurkitzeko saioan murgiltzen dira, donostiarrak esnaraziko dituen ekintza poetikoa nola aurrera eraman eztabaidatzeaz batera, jakiteke bihotzetik sortutako zenbait ahaleginek ondorio tamalgarririk ekar dezaketela.

Maitasuna besterik ez
Marliese Arold
Elkar
210 orrialde
11,20 euro

Neska batez maitemintzen den neskaren eleberria

Gazteentzako eleberrien idazle ospetsua da Marliese Arold, Pello Zabaletak Maitasuna besterik ez izenburuarekin euskaratu duen lesbianismoari buruzko istorio honen egilea. Hamasei urte inguruko neska bat da protagonista nagusia. Mutil batekin dabilela uste du, eta uste berekoak dira beste guztiak ere. Sekulako barreak egiten dituzte elkarrekin eta adiskide bezala asko maite du mutil hori neskak, baina ahoan musu eman dionean ez du ezer berezirik sentitu, eta galdetzen hasia zaio bere buruari ea maitasunaz kontatu dizkioten mila poz eta zorabioak ez ote diren ipuintxoak baino izango. Halako batean, ordea, gauza kilikagarri horiek guztiak hasiko da sentitzen bera ere, baina neska batek sorraraziko dizkio. Zer egin?

Magoaren
gatibua
Michel Girin
Ibaizabal
130 orrialde
9,85 euro

Gazte literaturako UNICEF saria

Haurrek gaur egun ere zenbait tokitan jasan behar izaten duten esklabotza du oinarri gazte literaturako UNICEF saria jaso zuen Michel Girinen Magoaren gatibua narrazioak. Aitor Aranak euskaratua izan da, eta herriz herri bere ikuskizuna erakusten duen mago bati saldua izan den hamabi urteko neska filipinarrak eta bera bezala haren esku dauden beste neskatoak ezagutu behar izaten dituzten zorigaitzak azaltzen ditu. Gosea, zigorrak eta era guztietako tratu txarrak nozitzen dituzte neskato horiek, harik eta halako batean, haurren esplotazioaren eta trafikoaren atzean dagoen gaizkile taldearen aurka ekiteko prest dagoen europar bat azaltzen den, eta neska filipinar horren lekukotasunari esker, eta poliziarekin batera lan eginez, haur horien patua aldatzea lortzen duen arte.

Etecé
Batzuen artean
Amasté
82 orrialde


Amastéren aldizkari berria

Etecé Bilboko Amasté Comunicación S.L.ek plazaratu duen aldizkari berria da. Kaleratutako lehen ale honetan, besteak beste, martxoaren 11n Madrilen gertatutako atentatuak dakartza gogora,. Halaber, FórumLaus04, Manifesta 5, Fundació Tàpiesen abuztuaren 29arte aurki daitekeen turismoaren gaineko proiektua, Bartzelonako CCCBn irailaren 19 arte ikusgai dagoen gerraren inguruko erakusketa eta, hogeita bost urte bete dituela-eta, Radio3 irratiak urte osoan hilabeteroko aurreneko igandetan Madrilen antolatuko dituen kontzertuak jorratu ditu. Bestalde, Content eta CMYK aldizkariak eta Jo, tía fanzina ditu hizpide. Jateko txokolatearen zaletasunari buruzko gogoetak eta shopping experience-ri buruzko hausnarketak ere jaso diru.


El mundo de los Pirineos
Batzuen artean
Sua
130 orrialde
5,15 euro

Pyrene jaialdiaren aurreko zenbakia

Gutxi falta da, jadanik, El mundo de los Pirineos aldizkariak urtero ospatu ohi duen Pyrene jaialdiari hasiera emateko. La Seu d’Urgell-en izango da aurten, uztailaren 9, 10 eta 11n, eta bere berri izan ahalko duzue aldizkariaren 39. zenbakian, oso ezagunak ez diren Pirineoetako hamar lakutara eraman zaitzaketen ibilbideen xehetasunez gainera. Tena haranean dagoen Pindiellos, Bujaruelo haranean aurki daitekeen Bernatuara, Sahún haraneko Barbarisa, Lutour-eko Labas, Couy eta Glacé, Artiga de Lin haraneko Lac deth C-th Deth H-ro, Ribagorçanako Estany de Besiberri, Boí haraneko Gelat de Comaloforno, Bonaigua de Baixetik joateko erraz dagoen Negre de Cabanes, Montmalús eta abar.

Tan lejos de Ayala
Jose Luis Urrutia
Ttarttalo
461 orrialde
20,80 euro

El ayalés izenburuko sagaren hirugarren nobela

La historia de Elías de Aldama eta Los caminos de Elías argitaratu ondoren, Tan lejos de Ayalarekin dator orain Jose Luis Urrutia. Aialan aurkitzerik ez zuena handik kanpora ez zuela aurkituko aitak behin baino gehiagotan errepikatu zion arren, Lezamako basoetan galdurik zegoen baserria atzean utzi eta Burgos aldera abiatu zen Elías de Aldama gaztea, XV. mendearen azken urteetan. Etorkizun hobeago baten bila zihoan bere maisua izandakoaren etxera, baina han ez du aurkituko espero zuena.

Las buenas palabras
Pako Aristi
Orain
327 orrialde
20,50 euro

Aristiren ‘Urregilearen orduak’ gaztelaniaz

Hiru urte pasa zituen Pako Aristik 1998an kaleratu zuen Urregilearen orduak idazten, herri/hirietako modernitatearen azalpena eskaini nahiz. Hiriburu nolabait anonimoen eta herrietako bizimodu askoz kontrolatzaileagoaren artean dauden desberdintasunak daude sinbolikoki jasoak orain Jose Luis Padrónek Las buenas palabras izenburuarekin gaztelaniara eraman duen nobela honetan. Baina, gainera, era batean edo bestean, Euskal Herriaren XX. mendea ere badago islatua nobelan, 1920 urte ingurutik hasita, orduan ezagutu zutelako argindarra edo ura gure baserriek, eta autoren bat gure kaminoetatik ibiltzen ikusteko aurreneko aukera ere garai hartakoa izan zelako. Beraz, orduantxe sortu zen gero XX. mende osoan zehar bizitzeko izan dugun eredua. Aurrerapen horiek eta irratia edo telefonoa bezalako asmakuntzak jendeak nola bizi izan zituen azaltzen da idazlan honetan, Gerra Zibila ezagutu zutenen munduan ontzat ematen ziren sinesmenak gaur eguneko bizitzarekin kontrastatuz. Bizitza ikusteko era bi, nobela erdia herri txiki bateko tabernan eta beste erdia hiri bateko pubetan gertatzen den narrazio aberatsean.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude