Makina bat kontu

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuhaitzak etxekotzen

Ikerketa genetikoaren aurrerakadari esker, askoz ere modu kontrolatuagoan zaindu eta ustiatu ahal izango dira basoak, azkar baino lehen.

Richard Meilan, Purdue unibertsitateko fisiologia molekularreko irakasleak makalaren geneak azkar identifikatzeko metodoa landu du. Zuhaitz bateko gene bakoitzaren zeregina ezagutuz gero, posible da genetikoki aldatutako barietateak sortzea helburu espezifikoen arabera, hala nola, altzariak egiteko edo eraikuntzarako. Ezagutza genetikoaren beste funtzio bat izan daiteke intsektuen aurka gogorragoak izango diren zuhaitzak, edo loraketa atzeratzen zaienak, eta abar sortzea. Geneak identifikatzeko teknika klasikoetan landare mutante asko produzitu behar da eta beraz, prozesua luzea izaten da; zer esanik ez zuhaitzetan, hamarkadak edo mendeak beharko baitira. Meilan-en teknikaren arabera, ez da landare mutanterik produzitu beharrik eta geneak identifikatzen ditu beren jardueraren arabera. Horretarako GUS izeneko gene bat daraman ADN zati berezi bat »tranpa bektore deritzona» zuhaitzaren genomaren ausazko leku batean kokatzen da eta aktibatzen denean urdin bihurtzen da. Aktibazioa beti ondoko gene batek, zuhaitzeko gene batek alegia, eragiten du eta horrela beren eginkizuna ezagut daiteke. Meilan, orain, zuhaitzetako sustraiak hazten dituzten geneak topatu nahian dabil, batez ere, ezaugarri jakin batzuek dituzten zuhaitz mota zehatzak erraz landatzeko eta ustiatzeko. Sortu nahi diren zuhaitz mutanteen helburu nagusia, batez ere, beren egurra ustiatzea izango denez, ez da basa populazioa kutsatu nahi izango eta, horretarako, zuhaitz mutanteek ez loratzeko erakoak izan beharko dute.




Arrantza, koralen arrisku

Munduko koral-arrezife onenak desagertzearen errudun ohiko arrantza teknikak omen dira hein handi batean, Newcastle, Tyne eta Oxford unibertsitateko hainbat zientzialarik egindako ikerketa baten arabera.

Koral-arrezifeak 100 estaturen uretan kokatzen dira eta 300.000 kilometro koadro baino gehiago dute.

Orain arte eskala handiko arrantzari zegokion arrezifeen arazoen erantzukizuna, baina badirudi arrantzale txikien erantzukizuna askoz ere handiagoa dela.

Zientzialariek bi urte igaro zituzten Fiji uharteetan eta bertako 13 irlatan burutu zituzten beren saiakerak. Irla horietako biztanleek intentsitate desberdineko arrantza egiten dute, beti ere, kainaberak edo lantzak erabiliz.

Nahiz eta arrantza gutxi egin, itsas izarren kopurua eta tamaina izugarri hazten zela ikusi zen, batez ere, etsairik ez zutelako; hauek arrantzaleen esku geratzen ziren eta jakina da itsas izarrek korala eraso eta kaltetzen dutela.

Arrantza handiagoa zen irletan itsas izarren etsaien kopurua bi heren jaitsi zen eta itsas izarren kopurua izugarri hazi. Ondorioz, koral kopurua heren bat jaitsi zen.

Beste irla batean itsas izarren hazkundea kontrolatzen ari zirela, koral osasuntsuak desagertzen hasi ziren bat-batean eta algen kopurua ia hirukoiztu egin zen.

Gaur egun arrezifeetan 4.000 arrain espezie eta 700 koral espeziez gain, milaka animalia eta landare bizi da, beraz, koralak desagertzeak katea osoan eragina izan dezake.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude