Forum 2004: Bartzelona gerran Genevaren kontra


2021eko uztailaren 27an
Suitzako Lausana hirian plazaratzen den L’Hebdo astekariko Roland Rossier Bartzelonako Forum 2004 famatura hurbildu da eta han ez du ikusi ez garapen iraunkorrik, ez mundializaziorik, ez mestizaiarik eta ezta kulturarik ere. Roland Rossierrek ez die kasurik egin bidezko merkataritza promozionatzen duten mezuei. Ez die arretarik jarri Foruma espekulazio urbanistiko ustel bat dela salatzen dutenen iritziei, eta ez die garrantzia berezirik eman ur zikinen araztegi eta zaborren erretegia disimulatzeko egindako ingenieritza lan garestiei ere. Bartzelonako Forumaren balioa eta »Genevako begietatik ikusita» arriskua horren guztiaren azpian ikusten baitu.

"Bartzelonarentzako helburua garbi dago: metropoli hori nazioarteko hiri garrantzitsuen kategorian sarrarazi nahi dute. Forumaren edukiari dagokionez, Geneva nazioarteko hiri modura arrakastara eraman duten kontzeptu handien ‘kopiatu-itsatsi’ bat besterik ez da: bakea, kultur aniztasuna eta garapen iraunkorra promozionatzea. Katalan bihurri horiek lortu dute Nazio Batuen Erakundeko dozenerdi bat agentziaren eta Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen sustengua ere. Eta guztia politikoki zuzena izateko zerbait falta bazen, Bartzelona zezenketak debekatzeraino iritsi da".

Horra, beraz, lau hilabeteko gertakizun saila antolatuta: hitzaldi ugari puntako partehartzailez osatuta -Lula bezala George Soros, Nobel sariak hamarnaka...- eta lehen mailako artista mordoa: Sting, Dylan, B.B.King, Kravitz... Baina mundua bere funtsetik (dirutik alegia) ulertzen duen batentzako, estalki horien atzean finkatzen dena da garrantzizkoa. Eta zer dago Bartzelonan kultur ospakizuneko estalki horren atzean?

L'Hebdoko idazleak bere zerrenda egin du: auzo berri-berria eraiki da lau urteotan; bertan dituela hogei dorre, hamar hotel, 3.200 jarlekuko auditoriuma, 15.000 pertsona sartzeko moduko kongresu jauregia. Baina aldi berean hiriaren beste muturrean inbertitzen ari dira Forumeko eraikinetan adina diru, aireportua handitu eta ingurua antolatzeko.

Berrikuntza horiei guztiei erantsi lehendik Bartzelonak zituen dohai eta zerbitzu ugariak eta zer ateratzen da? «Kongresuen merkatuan badira indarra duten beste hiri batzuk, Viena, Stockholm, Lyon edo Amsterdam, esate baterako. Baina Bartzelona Hego Europako buru ipini da. Iaz bertan EIBTM »enpresako bidaietan espezializatutako feria bat» bere antolatzaile londrestarrek Genevatik Bartzelonara eraman zuten. Izan ere, bi hiriburuen arteko aldea oso nabarmena baita biltzar antolatzaileentzako: Kataluniako hiriburua merkeago zaie. Antolaketa hauei gehien lotutako hiru lanbideetan »ingeniaria, sukaldaria, idazkaria» askoz soldata apalagoak daude Mediterraneo aldean Leman aintzira bazterrean baino».

Agente komertzial berezi eta guzti

Bartzelona bere etorkizuna abiadura bizian antolatzen ari den bitartean, Genevako agintariak lotan daudela eta kexu da L’Hebdoko Roland Rossier. Genevako aireportua zabaltzeko proiektua ekologistek »inguruko baso bat ez eraistea eskatzen dute» egindako protestak direla eta geldituta dago. Baina horrez gain, hiria modernizatzeko prestatutako proiektuak geldirik daudela salatu du. Geneva krisian sartzen ari dela dio, proiektuen dosierrak geldirik dauden bitartean.

Kazetari horrekin batera egin du negar Adolf Ogi-k ere, Suitzako Konfederazio lehendakari izana eta Kofi Annanen aholkulari dena nazioarteko kirolean. «Nazioarte mailako funtzioa atxikitzeko egunero egin behar da borroka, nazioarte mailara igotzeko lehia gogorra baitago gaur hiri eta herrialdeen artean. Eta hau eremu guztietan jokatu behar da: politikan, diplomazian, ekonomian, kulturan, kirolean...».

Suitzatik inbidiaz begiratzen diote Bartzelona eta Madrilen artean, politika eta erakunde alorrean, dagoen komunikazio onari. Rossierrek nabarmendu du Bartzelonako alkatea, Generalitateko lehendakaria eta Madrilgo lehen ministroa partidu berekoak izatearen garrantzia. Erantzun dakioke Forumaren proiektua martxan jarri zenean Pujol zegoela Generalitatean eta Aznar Moncloan, baina Madril eta Bartzelona arteko elkarlanari dagokionez, eskema ez diogula aldatu esango liguke kazetariak.

Horiez guztiez gain, katalanek oso ondo erabili omen dute espainiar izateko zortea dugunok daukagun altxor bat: «Espainiako hiri horrek luxuzko agente komertzial baten laguntza eduki du: Juan Carlos erregearena». Eta L’Hebdori sinestekotan, Borboikoa Bartzelonaren aldeko lan komertzialean ari zen serio, bere manupeko kristau gizarajook Felipe semearen eztei kontuekin denbora galtzen genuen bitartean. Iazko urrian Geneban Telecom feria garrantzizkoa inauguratu zuen Juan Carlosek, adibidez. Eta lehenago, Genebako Jean-Paul Barbier dirudunari domina ezarri zion, arte prekolonbinoz osatutako bere bilduma famatua Suitzatik Bartzelonara eraman izana saritzeko.

Genevari bezeroak kenduz

Dena ezin arroxa kolorekoa izan eta Bartzelonak nazioarteko hirien artean lider izateko badu zenbait arazo. Rossierrek aipatzen ditu. Forumaren inguru berri hau auzo pobreen aldamenean dago, ondoan errausketa usina bat dauka eta azpian ur araztegia. Aldiz, aireportua eta negozioetarako auzo berriak hiriaren beste muturrean ditu Bartzelonak. «Ahalegin handiak egin beharko ditu Bartzelonak kongresuetako partaideak konbentzitzeko hiria alde batetik bestera zeharka dezaten, hiriburuko erdialdea etengabe itota baitauka hango trafiko dementzialak». Geneva txukun eta lasaiagoa da, ez da dudarik.

Baina arazo horiek gaindituz, katalanak jadanik bezero onak kentzen ari zaizkie suitzarrei. Horien artean, Genevari hainbeste interesatzen zaizkion errusiar dirudunak. «Bartzelonako prentsak plazaratu duenez, aurten 170.000 turista errusiar espero dituzte han, aurreko urtean joan zitzaizkien 50.000en ordez. Bisitari hauek jauregiek, jatetxeek eta modako dendek erakartzen dituzte. Horiei gainera txinatarrak erantsi behar zaizkie: Genevara iaz 10.000 pertsona etorri ziren Txinatik lorezko erlojua mirestera, baina Bartzelona urtean 300.000 hartzeko ari da prestatzen».

Bezeroak batetik, antolatzaileak bestetik. Genevak urguiluz erakusten du WWW sarea bertan sortu zela, eta Internet Society-k ere bere bi egoitzetako bat »bestea AEBetan dago» bertan daukala. Baina zer nolako oinazea 16.000 bazkide dituen elkarte indartsu horrek urteroko bilkura non antolatuko eta Bartzelona hautatu duenean!

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude