Ezpalak


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ilunpeko emakumeak argitzen

Bilgune feminista lanean aritu da azken hilabeteetan, emakume sortzaileen lanak plazaratu eta gizartean leku handiagoa har dezaten. Ilunpetik argira ekimena da horren emaitza. Bilboko Erribera merkatuan emakume artisten argazkiak, eskulturak, magolanak eta film laburrak izango dira ikusgai igandera arte. Ostegunean Ilunpetik argira irakurketa, musika eta irudi saioa izango da Gasteizko gaztetxean. Ostiralean emakume bertsozaleek Maritxu nora zoaz ikuskizuna eskainiko dute Donostiako Arrano elkartean. Azkenik, igandean emakumeen kultur azoka izango da Iruñeko Nabarreria plazan. Ekimen hau bi urtean behin egiteko asmoa azaldu du Bilgune Feministak.


Barojatarren lanak Iruñean

Barojatarren xarma izenburupean, Barojatarren lanak biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Nafarroako Artxibo Nagusiaren egoitzan. Familiak Berako Itzea etxean zituen Serafin, Pio, Rocardo, Carmen eta Julio Caroren argazkiak, hainbat eleberriren jatorrizko lanak eta Julio Carok Pio Carori bidalitako eskutitzak aurkituko ditu bisitariak, besteak beste, abenduaren 12ra arte zabalik egongo den erakusketan. Pio Caro Barojak esan du Itzean dagoena Nafarroako Artxibo Nagusiaren egoitzan ikus daitekeena baino gehiago dela eta Beran museo bat zabaltzeko gogoa adierazi du.


Kaleidos kalean

Kioskoan da maiatzaren 21etik Kaleidos aisialdi aldizkaria. Astekariaren koordinatzaile Amaia Ereñagaren esanetan, «asialdirako giden eta aldizkarien arteko nahasketa da». 64 orritan, kulturari, gastronomiari eta aisialdiari buruzko albisteak eta erreportajeak jasoko ditu astero, telebistetako programazioa eskaintzearekin batera. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako astekaria ostiraletan iritsiko da kioskoetara eta ostiraletan Gara egunkariarekin batera ere eskuratu ahal izango da.



Proposamen ausartak Ertz jaialdian

Nazioarteko artista ugari bilduko dira aurten bosgarren aldiz egingo den Berako Ertz jaialdian. Ekainak 4 eta 5ean arriskua eta esperimentazioa akuilu dituzten proposamen ausartak eskainiko dituzte musikari gonbidatuek. Besteak beste, Erresuma Batuko Keith Rowe, Japoniako Toshimaru Nakamura, Jorge Haro argentinarra eta Sigtryggur Sigmarssone islandiarra izango dira Berako Kultur Etxean egingo diren kontzertuetan.


Gasteizko lurraldea ikusgai

Parte-hartzaileek aurkeztutako 207 lanetatik fikziozko eta sormenezko 107 lan ikusi ahal izango dira ekainaren 28tik uztailaren 3ra arte Gasteizen egingo den XIX. Ikus-entzunezko Jaialdian. Ekimen berezien artean, bertako artista eta zuzendari berriei laguntzeko prestaturiko Film Laburren Jaialdia eta giza eskubideei buruzko obren emanaldia nabarmendu daitezke. Bestetik, ekainaren 3tik aurrera Gasteiz Lurralde Ikuskorra izenpean prestaturiko egitarauaren barruan ekitaldi ugari ikusi ahal izango dira Arabako hiriburuan. Besteak beste, disko jartzaileei zuzendutako tailerrak, DJ festa eta Mistertus-Animatu erakusketa.


Kulturaren Euskal Plana bidean da

Hiru urtez landu ondoren, Kulturaren Euskal Planaren azken zirriborroa aztertu eta onartu du 40 kidez (25 kultur eragile eta 15 erakunde publikoetako ordezkari) osatutako Kulturaren Euskal Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eskuetan dago orain Plana eta hark Planaren egitura eta aurrekontua zehaztu behar ditu epe laburrean. Ondoren Eusko Jaurlaritzak onartu beharko du eta hori uztailean izatea espero da. Hamar urteetarako estrategiak biltzen ditu Planak eta bost norabide ditu zehaztuta: sorkuntza eta ekoizpena indartzea, giza baliabideak gehituta; kultur integraziorako ahalegina egitea; nortasuna sendotzea; modernizatzea, eta kanpo proiekzioa bultzatzea. Hori aurrera eramateko hainbat politika martxan jarri beharra aipatzen du: industria politika, finantza politika, zerga politika pizgarria, prestakuntza politika... Gure kultura indartzeko gauza izango den ikusi beharko dugu orain.


Goi mailako dantza eskola Irunen.

Dantzako Iniziatibak elkarteak goi mailako dantza eskola ofiziala paratuko du, Irungo Udalak utzitako Anaka auzoko administrazio eskola ohian. Oraindik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren baimenik jaso ez duen arren, egitasmoak aurrera egingo duela uste dute bultzazaileek. Lau urteko ikasketak izango dira eta titulazio ofiziala jasoko dute ikasleek, unibertsitateko lizentzia baten parekoa.


Antzerki Eskolen I. Jaialdia.

Bilbo eta Barakaldo izango ditu jokaleku maiatzaren 31tik ekainaren 5era egingo den nazioarteko ACT jaialdiak. Hemengo nahiz atzerriko antzerki eskolen elkartrukea xede, ikastaroak eta eskolen emanaldiak eskainiko ditu.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude