Enpresaburu berrien bila


2021eko uztailaren 27an
Krisiaz eta langabeziaz jabetuta »gainbeherako eremuetako egoeraz ohartuta bereziki», Euskal Herrian azken urte hauetan hainbat programa jarri dira abian, enpresa berriak sortzen laguntzeko. Ekintzaile berriak aurkitzeko egitasmoak indartu dira, haiek milaka pertsona »batik bat gazteak eta emakumeak», langabeziatik ateratzeko. Instituzio publikoak ari dira lan horretan, hala nola, Eusko Jaurlaritza eta SPRI »Industri Sustapenerako eta Birmoldaketarako Elkartea» bezalako erakundeak, diputazioak, aurrezki kutxen erako erakunde finantzarioak eta udalak.

Egia esan, luzeegi joko liguke, bai Euskal Herri osoan, bai EAEn, arlo horretan egin den eta egiten ari den guztia xehetasunez azaltzeak. Horregatik, Bizkaian egiten ari direna laburtzen ahaleginduko gara, lurralde horretan egin baitituzte aurrerapen handienak.

Formatu eta enpresa berriak sortu

Azken urte hauetan, hainbat erakunde publiko formazioa eta enplegua sustatzeko politikak garatzen saiatu dira, eta modu horretan enpresa berriak eta haien ondoriozko lanpostuak sortzeko bidea erraztu dute. Segidako erakundeek Bizkaian egindako lana aztertuko dugu.

CEDEMI erakundea da enpresa berriak sortzen gehien laguntzen ari denetako bat. 1997an, akordio bat izenpetu zuten hainbat administraziok, Ezkerraldea sozialki eta ekonomikoki biziberritzeko, eta hitzarmen haren emaitza da CEDEMI. Erakundeak 88 enpresa sortzen eta garapeneko sei proiektutan lagundu du 2004ko otsaila bitartean. Javier Maqueda gerenteak dioenez, zuzeneko 955 enplegu sortu dituzte eta 32 milioi eurotik gorako inbertsioa egin dute Ezkerraldean.

BEAZek, sortu zenetik, hutsetik hasitako 740 enpresa abian jartzen lagundu du: 164 milioi euroko inbertsiora iritsi da, eta 5.000 lanpostutik gora sortu ditu. Demak, berriz, 644 enpresa lagundu ditu. Garapen-ek, garapeneko agentzia guztiak biltzen dituen elkarteak, 3.097 elkarte sustatu ditu azkeneko zazpi urte hauetan, gehienak zerbitzuetako sektorekoak dira eta 5.800 lanpostu sortu dituzte. EHUko enpresa-mintegiko arduradun Joan Aurrek adierazi digunez, 12 enpresa eta 61 enplegu sortu dituzte aholkularitzaren bidez.

Betiere alderdi finantzariotik, BBK Gazte Lanbidean Fundazioak enpresa-proiekturen bat dutenei eskaintzen dizkie laguntzak, autoenplegua sustatzeko eta enpresa berriak sortzeko. Hauexek dira 2003ko ekitaldiko datu ofizialak: BBK Bahiak, Interneten edo teknologia berrien arloan, sei enpresa-proiektu eta 14 lanpostu sortzen lagundu du 2003an. Emankorrek, CEDEMIrekin elkarlanean, 12 enpresa- proiektu eta 17 enplegu berri lortu ditu eta Izartekek, Zamudioko Parke Teknologikoarekin eta BEAZekin elkarlanean, 34 lanpostu eta bi enpresa berriren sorrera bultzatu du bioinformatikaren eta telekomunikazioen arloetan.

SPRI, 120 enpresa-proiektu berriren laguntzaile

SPRIk beste programa bat abiarazi du ekintzaileentzat: zazpi milioi eurotik gora jarri ditu egitasmorako eta EAEko 120 enpresa-proiektu finantzatzeko asmoa azaldu du. Ekimena joan den martxoaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta laguntzako bi fase aurreikusten dira testuan. Lehenik, ideia onduz joateko, negozio-plana lantzeko eta finantzazioa lortzeko ematen dira laguntzak. Proiektu berritzaileak izan behar dira industriaren arloan edo zerbitzu konexuak planteatu behar dituzte eta EAEko hiru lurraldeetako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (CEIen) babespean jardungo dira.

Lehen faseak ideiaren sorreratik negozioa abian jarri bitarteko aldia hartzen du. Fase horretan, SPRIko programak 30.000 euro jartzen ditu biziarteko funts gisa, eta 18 hilabeteko epea uzten du proiektua garatzeko. Horretarako, 2,16 milioi euro esleituko dira, 60 jardueretarako. Bigarren faseak, finantzazioa eskuratzekoak, 60.000 eta 120.000 euro bitarteko laguntzak aurreikusten ditu eta zazpi urteko amortizazio-epea eta biko gabezia ezartzen ditu. Fase horretan, beste 60 ekimen finantzatuko dira, bost milioi euroko aurrekontuaren bidez. Nolanahi ere, negozio-sustatzaileak egindako inbertsioen %30 finantzatu beharko du gutxienez.
Izendatu ditugun laguntzak jasotzeko eskabideak urte osoan egin ahalko dira diputazioen eta SPRIren egoitzetan, baina, dena dela, arduradunek EAEko CEI zentroetara jotzea aholkatzen dute: CEIAra, Miñaoko Parke Teknologikoan (Araba); CEI Berrilanera Eibarren, CEI Saiolanera Arrasaten, CEDEMIra Barakaldon eta BEAZera Sondikan.

Jarduera horiek Euskadi Gizarte Ekintzailea proiektuaren baitan daude. Industria Sailak uste du prest izango duela plan hori ekaina eta uztaila bitarterako, eta hortik 2007 urtera arte luzatuko du. Planak, bestalde, hiru helburu ditu: jarrera enpresarial berriak sustatzea, ekintzailearen ezagutza hobetzea eta ekintzailearen izaera gizartean ezagutzera ematea.

Ekintzaile berrien iritziak
Ekintzaile berriak edo enpresaburu berriak gazteak dira oro har. Funtsezkoa da pertsona horiek zer iritzi duten jakitea, batik bat administrazioetan laguntzak eta subentzioak ematen ari direnentzat. Ondoko lerroetan, Bilboko Merkataritzako Ganberako Información aldizkarian aurtengo urtean argitaratu diren iritzietako batzuk jasoko ditugu.

Irontec neurrirako web-software-n eta sare telematikoen aplikazioetan aritzen den elkarte txiki bat da. Enpresako gerente Iker Sagastik honakoa dio: "Laguntzetan, jaso dugun formazioa estimatzen dugu gehien". Dirua garrantzitsua bada ere, ez da guztia. Ildo horretan, hauxe gaineratzen du: "Azken batean, bideragarria izango bada, inolako laguntzarik gabe egin behar du aurrera proiektuak". Horregatik, jasotako laguntza humano eta tekniko kualifikatua eta Lan Ekintzaren Kastrexanako enpresa-inkubadoran jarduerari ekiteko utzi zieten lokala estimatzen ditu gehien.

Joan Prieto eta Arantzazu Azkona UTS Medialabeko bazkide-sortzaileak dira. UTS Medialab enpresa txiki bat da: enpresen produktuak eta irudia promozionatzea du jardunbide, eta horretarako, euskarri elektronikoak nahiz tradizionalak baliatzen ditu. Bi lagun horiek diotenez, "jarduera bati ekiteko, ezinbestekoa da ekintzailea bere proiektuarekin bete-betean konprometitzea", eta, beraien kasuan, honela izan omen zen enpresaren sorrera: "Portugaleteko Behargintzan azaldu genuen ideia, eta, geroago, gure asmoa e-bit programako enpresen profilean sartzen zela ikusita, BEAZekin jarri ginen harremanetan. Han findu genuen proiektua".

Geroztik, prestakuntzako, finantzazioko eta aholkularitzako laguntza jaso dute: 2003tik aurrera dabiltza merkatuan, baina BEAZen gidaritzapean jardungo dute, harik eta enpresa sendotu arte.

Zuzen Arriortua Proactive Management enpresako gerentea eta aholkularia da. Barakaldoko Elkartegian dauka egoitza eta mantenu industrialeko zerbitzu integralak eskaintzen dituen enpresa txiki bat da. Pozik eta asebeteta dago negozioa abian jartzeko instituzioek eman zioten laguntzagatik. Hala ere, epe luzeegia iruditzen zaio leku bat eskuratzeko "gutxienez hiru hilabetez itxaron behar izatea". Bere iritziz, "bizkortasun handia eta burokrazia gutxi" behar ditu ekintzaileak; behin erabakia hartuta, hainbat gastu eta kostu bere gain hartu beharrean aurkitzen delako sustatzailea eta ezin da zain geratu.


Azkenak
2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


Eguneraketa berriak daude