Net Hurbil: Putin da Sharon, Txetxenia Palestina eta europarrok...


2021eko uztailaren 19an
Ihesa da gaur Txetxeniako gazteei geratzen zaien irtenbide bakarra. Txetxeniar asko dabiltza Europan lan eta bizileku bila, sorterrian heriotza ez den etorkizunik ez dutelako. Baina horientzako ere gero eta estuagoa da Shengen espazioan sartzeko galbahea. Ez dira asko Espainiaraino iritsi direnak; txetxeniarrak Alemania, Frantzia edo Britainia Handian dabiltza gehiago. Kaukasoko eta Kaspiar itsasoaren ondoko herriak europartzat jotzen baditugu, Europakoak dira haiek ere. Baina geopolitikak genozidio hotz batera kondenatu ditu.

Ezagutzen duzue Grozni?

Vacarme aldizkari frantsesak apirileko zenbakian plazaratu zuen Shophie Shihab kazetariari egindako elkarrizketa. 2003an Irakeko gerraz galdetu zioten, eta argitaratu aurretik Shihabi irakurtzeko utzi nahi izan ziotenean... Txetxeniara joana zela ohartu ziren. Handik itzulitakoan, gerra horretaz ere galdetu zioten. Eta bi zatiko elkarrizketa luzea argitaratu dute. Irakeko gerrak hainbat gorabehera ezagutu ditu hilabeteotan, eta Txetxenia egun batzuetarako etorri da berriro aktualitatera, errusiarrek ipinitako Kadirov lehendakaria hil duelako erresistentziak. Eta Sophie Shihaben analisiek indar handiagoa hartu dute, irakurleari une bakoitzeko anekdoten gainetik azpian dauden indar eta mugimenduak ulertzeko balio diotelako.

Grozni hiri eder bat omen zen... errusiarren erasoa baino lehen. Le Mondeko kazetariak Dudaev lehendakaria bizirik zen garaian ezagutu zuen hiriburua. Berari orduan erakargarriago egiten zitzaizkion oposizio nazionalista moderatuaren iritziak, errusiarrekin akordio batera iritsi behar zela uste zuen burgesia hiritar eta intelektualaren ideiak baino. «1994-96ko lehen gerraren aurretik zen hori. Eta nire lagun hauek ez zuten pentsatzen Errusiako armada bere bortizkerian noraino iritsi zitekeen».

Lehen gerra hura errusiarrek galdu zuten, jakina denez, eta Dudaev txetxeniarraren eta Lebed jeneral errusiarraren arteko bakearekin finitu. Baina Moskun jada erabakia zen Txetxenia eta bere herritarrak lehertu egin behar zirela. «Geroago Lebedek berak esan zuen esku batekin bakea sinatu eta bestearekin hurrengo gerra prestatzen zutela errusiarrek». Badaezpada, «kasualitatez», bakearen bi sinatzaileak hil ziren istripu banatan.

Kazetariaren hitzetan, Moskuko jeneralek aitortu zuten galdu zuten gerra nagusia informazioarena izan zela, eta hortik ekin zioten hurrengoari.

Bakearen ondorengo urteak benetan nahasiak izan ziren Txetxenian, eta Masjadov lehendakariak ezin izan zuen egoera kontrolatu. Betidanik txetxeniarrei hiltzaile eta lapur fama ezarri bazitzaien -euskaldunok badakigu horretaz zerbait-, bahiketa, atentatu, hilketa eta mota guztietako bortizkeria hedatu ziren Txetxenian eta inguruetan. Horien atzetik, jauntxo txetxeniarrez gain, Moskuko zerbitzu sekretuen probokazioak, herrialde aberatsetako dirua -islamista erradikalei makineria olioztatuz- eta gaur Londresko atzerritik Errusian eskua sartzen segitzen duen Berezovski dirudunaren jukutriak ikusten ditu oso garbi Shihabek.

Horrela iritsi zen 1999an Basaev buru zuten txetxeniarrek Dagestanen egindako eraso handia. Harrezkero, gerra eta sarraskia. «Gerra hasi zenean -dio kazetariak- ez nuen uste errusiarrak erabateko txikizioaren bila joango zirenik. Berezovskiren asmoa edozein oligarkak nahi izaten duen ‘gerra txiki’ horietako bat piztea izango zela uste nuen, interes ekonomiko eta politikoekin. Baina Eltsinek Putin jarri zuen lehen ministro, Txetxeniakoa ‘behin betiko’ bukatu zezan».

Kadiroven hilketaren ondoren Grozni helikopterotik ikusi omen du joan den astean Putinek, eta harrituta geratu omen zen hiria zein txirtxilatuta dagoen ikusita. 'Behin betiko' soluzioak horrelakoak dira.

Gerra amaitzeko interesik ez

KGBko «aparatchik» gogorra izana den Putinek, primeran baliatu zuen 2001eko irailaren 11n New Yorken gertatu zena. George Bush lehendakari amerikarrari terrorismoaren kontrako borrokan laguntzeko Putinek Txetxenia are gogorrago egurtu zuen geroztik. Eta Europako herrialdeak kontentu: ordura arte Errusiaren barne arazoa zena orain terrorismo islamiarraren kontrako borroka omen delako.

Geroztik, Sophie Shihabek beste bidaia bi egin ditu Grozni eta inguruetara, batean inkognitoz eta bestean militar errusiarrez inguratua. Hauekin bisitatu zituen Txetxeniako kasernak, eta ohartu zen horietan Putinen erretratuarekin batera XIX. mendean Txetxenia odoletan ito eta errusiartu nahi izan zuen Ermolov jeneralarena ere bazegoela. Azpian, esaldi hau: «Oraingoan hemen geratzeko etorri gara». Armada errusiarreko komunikazio arduradunari galdetu zion kazetariak ea beren helburuetako bat «bertako herritarren bihotzak eta arimak berenganatzea» ote zen, diplomazia osoz baietz erantzungo ziolakoan. Baina militarrak: «Bai zera! Lehen gerran ordenu konstituzionala ezartzea genuen helburu. Gaur berriz nazioarteko terrorismoaren kontra ari gara».

Eta makineria horren kontra, txetxeniarrek ez dute inoren ez errukirik eta ez laguntzarik. Errusiako barne oposizioa isildu zen aspaldi. Europan inork ez dio begiratu nahi Palestinako gatazkak baino heriotz eta tortura gehiago eta latzagoak -honetan ranking bat egitea zilegi bada- eragiten dituen gerra honi. Eta Errusiako militarrek ez dute joateko interesik. «Gaur Errusian herri txiki bateko gazte batentzako dirua azkar irabazteko modu bakarra Txetxeniara boluntario joatea da. Herritarrak bahitu eta haiek -bizirik bezala gorpu- beren familiei itzultzeko erreskatea kobratzea, hori da Txetxeniako negozio biribila».

Egon omen da negoziaketa ahaleginen bat. Txetxeniako gobernu independentistan kanpo arazoetako ministro atzerriratua dena, Ajmadov, zenbait bilkura egiten hasi zen Suitza eta Luxenburgon Moskuko Memorial elkarte humanitarioko Andrei Mironov disidente ezagunarekin... baina kanpoko presioak sartu ziren tarteko. Eta iazko ekainean «ero» batek burezurra hautsi zion Moskuko karrika batean Mironovi. KGBko istorio zaharretan bezala.

Gerrak segi dezan interes handiak daude, beraz. Eta herritarrei errukituko zaien inor ez inon. Geopolitikak harrapatuta dago eta Moskun gerraren kontrako erresistentzia kasik marjinala da. Shihabek gainera beste bi laguntza ikusten ditu faltan. Txetxenia ez ezagutzeagatik eta bertara joan ez direlako, hango aktualitatea egunero landuko duen kazetari lobby bat falta da. Bestetik, mugimendu altermundialistak -jendea mobilizatzeko ahalmena gaur egun horrek bakarrik dauka- ez diola behar adina arreta ipini. Txetxeniarrek maitatu behar gaituzte palestinarrek yankiak adina.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude