Latinezko euskal hitzak

  • Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa da euskara. Mendez mende iraun izana sarritan euskaldunon burugogorkeriari egotzi zaio. Mendeetan aurrera egiteak, baina, hizkuntzaren beraren eboluzioa eta inguratu gaituzten herriengandik ikasitakoa barneratzea eskatu dio euskarari. Bidean topatu duen hizkuntzetako bat latina izan da.

2007ko otsailaren 21ean
Protoeuskarak beharrizan jakin batzuk betetzeko balio zuen. Euskaldunon beharrak ugaldu ahala, beste hitz batzuk sortzeko, asmatzeko edota mailegatzeko premia izan dugu. Inguruotako hizkuntzak baliatu izan ditugu hitzok asmatzeko edo mailegu gisa hartzeko; hizkuntza horietako bat da latina. Juan Manuel Etxebarria euskal filologiako doktoreak eta Santiago Segura Mungia filologia klasikoko doktoreak euskarak latinetik hartutako maileguen azterketa egin zuten duela urte batzuk eta baita Latinetik euskarara liburua argitaratu ere. Etxebarriak, latinetik euskararako hitzen bideari buruz hitz egin digu.

Erromatarrek kultura klasikoa hedatu zuten Europan. Euskal Herrian ere euren eragina zabaldu zuten. Horren lekuko dira gaur egun, oraindik ere, erabiltzen ditugun hitzak. Are gehiago, erromatarrek orduko euskaldunek ezagutzen ez zituzten ohitura berriak ekarri eta euskaldunek bertako beharrizanen arabera moldatu zituzten. Hor ditugu agur edota aio. Lehenengoa augurium -seinale, zantzu- hitzetik eratorri zen; eta bigarrenak, aldiz, "Jainkoari esker berriz ikusiko dugu elkar" adierazi nahi du. Euskaratik eratorri ez diren terminoak ditugu horiek, ziurrenik euskaldunek ez zutelako horretarako beharrik izan ordura arte. Gogoratu behar dugu euskaldun eta erromatarren ohituren arteko alde izugarria. Bizimodu ezberdinek kultura ezberdinduak sortu zituzten.

Latinak mundua ikusi eta interpretatzeko bestelako pistak eman zizkigun. Horri esker, ordura arte, izena zuten hainbat elementu, hitz kontzeptual bakar baten inguruan sailkatu ahal izan genuen. Kategorizazioa adierazi nahi zuen termino hori latinaren mailegua zen: arbola hitzak barneratu zuen sagarrondoa, intxaurrondoa, hurrondoa eta besteen esentzia; abere terminoak behia, ardia, txakurra eta besteak biltzen zituen moduan. Are gehiago, hartutako hitz berri horietatik euskarazko terminoak sortu genituen. Hala nola, aberats -abereak dituena-. Juan Manuel Etxebarriak azaldu duenez, errealitate horretara egokitzean, euskaldunok nortasunari heldu genion. Horrela uler daiteke premia ezezagunei aurre egiteko gaitasuna.

Erromatarren hizkerak hainbat aukera eman zion orduko euskarari. Berrogeita hamar bat aditz izatetik, mugarik gabe ugaltzeko metodoa aurkitu zuen euskarak: latinezko -tus aditz marka onartu zuten euskaldunek. Joan, etorri, ekarri, eraman/eroan eta beste aditz gutxi batzuk baino ez zirenean, euskal hitzetatik eratorritako aditzak moldatu ahal izan zituzten -tu marka berriari esker. Horrela sortu zituzten txikitu, handitu, sortu eta abar; euskal erroarekin eta latinezko aditz markarekin. Horri esker, gaur egun ere, premia berriei erantzuteko baliagarria den formula daukagu.

Gauza bera gertatu zen hainbat atzizkirekin. Ezagunena, agian, -ari da: pilotari, errotari, agintari. Latinak -aris atzizkia utzi zigun eta horrela euskal hizkera aberastu ahal izan dugu. Horrela, gaurko maileguak onartzeko ere egokia suertatu zaigu -ari atzizkia, adibidez, futbolari hitza sortzeko.

Euskalkietan ere, eragina

Euskalkiek euren aldetik ere latinaren hainbat mailegu hartu zituzten. Sarri askotan, baina, elkarri ulergaitz egiten zaizkion terminoak bereganatu zituzten euskalkiek. Esaterako, bizkaieraz zabalduta dagoen atrebidua adjektiboa ez dator bat Iparraldean hedatutako ausarta bertsioarekin. Bi hitzok latinetik hartutakoak izanda, eta esanahi berekoak, euskalki bakoitzak bere eremuan aplikatu zituen. Atrebiduaren jatorria begi bistakoa da; ausarta, latinezko aususetik dator.

Beste batzuetan, aldiz, euskalki bati egozten zaizkion latinezko hitzak ez dira gauza bakar bat adierazteko erabiliak. Adibidez, Bizkaian leihoari bentanea esaten zaiola uste izan arren, onartu behar da leiho terminoa ere erabiltzen dela. Hau da, latinezko hitza ezaugarri jakin batzuk dituen leiho berria izendatzeko erabiltzen da. Leihoa kortan edo ukuiluan zegoenari esaten zaio, markorik gabekoari, hain zuzen. Markoa duen leihoa izendatzeko, bentanea hartu zen.

Astegunak ere, bere modura izendatu zituen bizkaierak. Euskal asteak, hasiera batean, hiru egun baino ez zituen: astelehena, asteartea eta asteazkena. Geroago, larunbat gehitu zitzaien, lauren bat adierazi nahi duena hain zuzen, erromatarrek egiten zuten astean behineko etenaldia barneratu guran. Kristautasuna zabaltzeagaz batera, "Jaungoikoaren eguna" zabaldu zen: dominiko izenekoa. Azkenean, zazpi eguneko astea sortu zuten euskaldunek, ondoko kulturen moduan. Astelehena, asteartea, asteazkena, ortzeguna -gero, osteguna-, ortzirala -gero, ostirala, larunbata eta igandea. Bizkaian, berriro ere, latinaren ordena jarraitu zuten, egun batzuen izenak mailegu bidez hartuz eta beste batzuk asmatuz, egun argi-hitza bitarteko -eguaztena, eguena. Kristautasunaren eragina begi bistakoa da, ostirala bariku izendatu zutelako, hots, "abari bagako eguna" -baraua egitearena, hain zuzen-.

Euskararen nortasuna

Azterketa filologikoak agerian uzten ditu euskaldunon eta gainontzeko herrien arteko ohitura ezberdintasunak. Azken batean, hizkuntzak bizitza ulertzeko modua azaltzen du. Esate baterako, euskaraz baino ez dira gosea eta egarria adierazteko aditzak trantsitiboak. Gurean, gorputzak sentitutakoak ez dagozkie ondareari, eta horregatik esateko molde berezia. Aditzaren aglutinazioa bera "oso sistema landua" dela azpimarratu du Juan Manuel Etxebarriak. Subjektua, objektua -bere plurala- eta aldia hitz trinko bakar batean esaten dugu. Gainontzeko hizkuntzek ere ez dute emakumezkoentzako hitanorik sortu. Horrek agerian utz ditzake orduko euskaldunon arteko harremanak. Izan ere, hainbat kulturarekin topo egin arren eta eurengandik maileguak hartu, gure sustraiak mantendu ditugu, mundua interpretatzeko gure ikuspegia aldatu ez dugulako.


Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude