Euskal politikagintzaren bide berriak


2021eko uztailaren 28an
Goazemazue dena berdez margotzera. Jo dezagun gure herriko politikagintzan »potentzia moduan» agertzen diren zenbait elementu baikor erabat garatzen direla, eta gurean, korapiloak askatzen hasten garela. Egia da ezkor izateko motiborik ez zaigula falta, azken urteetan behin eta berriro gure herrian sortu ziren hainbat eta hainbat esperantza zapuztuta ikusi dugu eta. Baina baikor izateko arrazoirik ere ez zaigu falta, eta horietan zentratuko naiz.

Munduan zehar arazoak konpontzeko hobesten diren metodologien joerek eragin zuzena dute euskal politikagintzan. Irailaren 11ko atentatuen ondoren Bush-Blair-Aznar hirukoak markatu zuen estrategiak gerra zuen tresna nagusi, eta ikuspegi horrek ez zuen "epelik" onartzen: gerraren kontra zegoena, susmagarrien multzoan kokatzen zen automatikoki. Euskal Herrian eta mundu osoan. Israelgo kasuan ikusten den bezala, gainera, gerraren dinamikek, "akzio-erreakzio" espirala elikatzen dutelarik, gizarte oinarrien joera primarioenak »beldurra, gorrotoa…» askatzen dituzte, eta egoera horretan belatzek irabazten dituzte hauteskundeak, ez usoek.

Baina euskaldunok larrutik ikasi dugu prozedura horiek ibilbide laburra dutela. Ez dutela balio arazoak konpontzeko eta, oso bestalde, hasierako ispilatze fenomenoen ondoren, gatazkak sakondu egiten direla. Arazoa sakontzen ari da Israelen, Iraken eta beste hainbat lekutan, eta mendebaldeko gizarteak iruzurraren eraginetik askatzen ari direla dirudi. Nik hor kokatzen ditut, bai Aznarren porrotaren arrazoi nagusia, baita Bushen onarpen-mailak Estatu Batuetako gizartearen baitan bizi duen gain-beherakada ere.

Eta Zapatero iritsi da Moncloara, eta berekin forma nahiz "soinu" berriak. Iraken zeuden espainiar tropen etxeratzearekin frogatu du nazioarte mailako gatazken konponbideari era desberdinean eusten diola, baina euskal arazoari begira oraindik ez du urrats esanguratsurik eman. Hala ere, nire ustez, bere diskurtsoaren koherentzia eta sinesgarritasuna guztiz pitzatuko lituzkeela gurean Aznarrek ezarri zituen metodoei eutsiko balie. Horregatik iruditzen zait, epe laburrera begira erabaki okerrak hartzen baditu ere, euskal arazoari konponbide politiko eta demokratikoa emateko ahalegin sendoa egingo duela.

Ezker abertzalearen ikuspegitik, berriz, nik uste, geroz eta garbiago ikusten dute gerra estrategiek mugimendu beraren disolbatzaile moduan jokatzen dutela. Alegia, borroka armatuaren existentziak gizarte mailan erreferentzialtasuna lapurtzen diola ezker abertzaleari eta Estatuak atentatuak bumeran modura erabili dituela, mugimenduaren ardatz politikoa itotzeko. Irtenbide posible bakarra apustu politikoan datza.

Urrats horiek benetan ematen baldin badira, argi dago politikak protagonismo berria hartuko duela gure herrian. EAJren ikuspegitik, azken urte luzeetan gure alderdiak bere buruari ezarri dion lehentasun nagusia bideratzen hasiko litzateke, eta horrek izugarri poztuko gintuzke. Baina horrek ez du esan nahi egoera berriak guretzat zailtasunik sortuko ez duenik. Alderdi Sozialistak, adibidez, gizartearen erdigunea disputatu nahi izango dio Jaurlaritzari eusten dion hirukoari, eta, gure partetik, Estatutu Politikoaren eztabaida berrindartzeko obligazioa sortuko zaigu, gizartearen gehiengoa egitasmoarekin identifikatzea nahi baldin badugu behintzat. Bestalde, ezker abertzalearen apustu politikoak ere dezente mugituko liguke aulkia, izan ere, 1999ko udal hauteskundeetan ikusi genuen bezala, distentsio egoerak eraldatu egin baitezake boto-emaile abertzalearen iritzia.

Inork ez dezala pentsa, ordea, erronka berri horien beldur garenik edo geure errespontsabilitateei ihes egingo diegunik. Guk ez diogu beldurrik lehia politikoari; guk, lehia politikoa ezinezkoa den egoerari diogu beldurra.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude