Comisiones Obreras euskararen normalkuntza bultzatu nahian

  • Euskadiko Comisiones Obreras CCOO sindikatuen konfederazioak, Hego Euskal Herriko sindikalistak barne hartzen dituenak, 8. Kongresua egingo du ekainaren 21 eta 22an, Bilbon. Ziurrenik, berriz ere, Josu Onaindi aukeratuko dute idazkari nagusi. Kongresuko txostenen artean aipatzeko modukoa da euskara eta hizkuntza normalkuntzaren aldekoa.

2021eko uztailaren 19an
«Sindikalismo anitz eta solidarioa» lelopeko kongresuan bozkatu beharreko txostenen artean, bada bat euskararen gizarte garapenaren eta hizkuntza normalizazioaren alde egiten duena. Kongresuan parte hartuko duten ordezkariak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetatik joango dira, eta sindikatu historiko horretako 65.000tik gora kideren ordezkari lanak egingo dituzte. Gaur egun sindikatuko idazkari nagusia den Josu Onaindi hautatuko dute ziurrenik beste lau urtetan lan horretan jarrai dezan, izan ere, ez baitirudi itzal egin diezaiokeen beste hautagairik dagoenik. Bere agindupeko azken lau urteak oso lasaiak izan dira sindikatuaren barruko ikuspegitik begiratuta, eta sindikatuaren zuzendaritzan aldaketak egin behar direla eskatzen duen ahotsik ere ez da entzun.

Euskadiko CCOO erakunde sindikal anitza eta demokratikoa da eta gainontzeko erkidegoetako ordezkaritzarekin kidetuta dago. CCOO da Estatuko konfederazio sindikal handiena, bai kide kopuruari dagokionez eta bai ordezkari kopurua kontuan hartuta. Bestalde, Konfederazio Sindikal Europarreko (CES) eta Sindikatu Libreen Nazioarteko Langile Konfederazioko (CIOLS) partaide ere bada.

Euskararekiko konpromisoa

Militanteen ordezkariak azken hilabeteetan eztabaidatzen ari diren zortzi txostenen inguruko erabakiak hartuko dira kongresuan. Hauexek dira txosten horiek: Negoziazio kolektiboa, Autogobernuaren eragina gizartean, Datorren aldirako proposamenak, Eredu sindikala, Gizarte babesa Euskadin, Berdintasunerako ekintza positiboa, Nazioarteko ekintza sindikala eta Globalizazio alternatiboa, eta Antolakuntza. Aldizkari honetan azken txosten horretako zati bati erreparatu nahi diogu, euskararen eta hizkuntza normalkuntzaren ingurukoari, hain zuzen ere.

Txostenak dio sindikatuarentzat "ezinbestekoa dela euskararen gizarte garapena sustatzea, jakin eta erabiltzen dutenen kultur ondarea baita euskara, baina baita jakin eta erabiltzeko gai ez direnena ere". Txostenak adierazten du, "sindikatuak badakiela urritasunak dituela eta gure gizartean badirela alde bateko eta besteko indarrak CCOO euskararen aldeko gizarte dinamikatik aldentzeko interesa dutenak". Horregatik, "lan harremanetan, gizartean eta erakundearen barruan euskara garatzeko erabiliko diren espazioak sustatzeko konpromisoa" hartzearen alde dago. Horri dagokionez, asmoa du "egoitzetan errotulu, ohar-orri eta material elebidunak erabiltzen, pixkanaka Biltzarrean euskara sartzen eta eskualde eta federazio mailan euskarari dagokionez hobetzen joateko. Sortu den Euskara Zerbitzuan pertsona bat aritzeak onura nabarmena ekarri du eta bide horretatik jarraitu beharra dago".

Konfederazioko Batzorde Exekutiboak kideen artetik pertsona bat aukeratuko du Euskalduntze Planaren jarraipena egiteaz eta CCOOko euskaldunen proposamenak jasoko dituen Euskara Batzordea dinamizatzeaz arduratzeko. Aipatutako Planaren bidez, antolakuntzako eta administrazioko agiriak itzultzea eta organo informatzaileetan -Biltzar, web orria, Lanberriak, panfletoak, barruko euskalduntzea- euskararen presentzia areagotzea lortuko da. Urtero Plan bat egingo da sindikalistek eta administrazioko langileek euskaraz hitz egiten ikas dezaten edo ahozko ezagutza hobetu dezaten. Planean parte hartzea borondatezkoa izango da, eta lehentasuna izango dute pertsonen etorkizuneko zereginek eta jarduera esparruek.

Kontratazio berriak egiterakoan eta erantzukizuneko karguak proposatzerakoan kontuan hartuko da hautagaiek euskaraz jakitea. Konfederazioko zuzendaritza exekutibo eta euskal federazio guztiek euskaldunen bat izan behar dute, eta sindikatuaren ordezkariak euskaraz hitz egiten jakin beharko du. Azkenik, txosten horrek dio enpresetako negoziazio kolektiboetan hizkuntza normalkuntzako planak egitearen alde azaltzen dela Euskadiko CCOO.

65.000 kidetik gora Hego Euskal Herrian
CCOOk gaur egun guztira 65.307 kide ditu Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Horietatik 52.339 EAEkoak dira eta gainontzekoak Nafarroakoak. Lurraldeka, Bizkaia da kide kopururik handiena daukana: 29.297; bere atzetik Gipuzkoa dago, 14.178 pertsonarekin; Nafarroa gero, 13.968 pertsonarekin, eta azkenik Araba, 7.864 pertsonarekin.
Sindikatuaren ordezkaritzari dagokionez, azken datu ofizialen arabera 2003. urtearen bukaeran 5.031 ordezkari zituen hainbat enpresa eta sektoretan. EAEn 3.625 ordezkari ditu eta 1.406 ordezkari Nafarroan. Azken hamarkadan sindikatuaren ordezkaritza handituz joan da, eta 1990ean 4.014 ordezkari izatetik gaur egun 5.031 izatera iritsi da. Azken hamar urteetan Nafarroan hazi da gehien ordezkaritza, izan ere, 1990ean lurralde horretan 850 ordezkari baitzituen eta gaur egun 1.406 baitauzka. EAEri dagokionez, 1990ean guztira 3.164 ordezkari izatetik gaur egun 3.625 ordezkari izatera pasa da.


Azkenak
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude