Osasungarria ere bada


2021eko uztailaren 27an

Zeinek ez du behin edo behin honelakorik esan?: «Hori baino teatrero hoberik ez dago mundu honetan!» Izan ere, norbaiten hitzak edo jarrera benetakoa iruditzen ez zaigunean, antzerkia egiten ari dela uste dugu. Antzerkia egitea, berez, gezurretan aritzea balitz bezala. Hau aldrebeskeria, nik badaramat ia hogei urte horretan eta lehen-lehenetik erakutsi zidatenetako bat, eszenatokian egiarekin lan egin behar dela izan zen »bejondeiola Stanilavskiri». Aktoreak bizi egin behar duela uneoro bere pertsonaia, sinetsi sinestarazteko, azken batean jendea bereganatzeko. Jendea geureganatu... Ikusleak lortu, zaleak sortu, antzerkia gutxi batzuen aukera izateari utzi eta behingoz herrian barneratu.

Haritik tiraz, hemen nire bigarren galdera: «Zeinek du ohitura noiz edo noiz antzerkira joateko?». Errazago jarriko dut. Zeinek ikusi du behin besterik ez bada ere antzerki lan bat? Zoritxarrez eta harrigarria bada ere, galdera hauei erantzuteko gai direnak ez dira horrenbeste ere. Urrutian begiratu gabe, nire inguruan gehiago dira, askoz ere gehiago, antzerki areto bat behin ere zapaldu ez dutenak. Edo behin egon badira, konpromiso hutsean hurbildu direnak ni neu edo beste ezagun bat agertzen zelako. Ez ditu erakartzen, ez dute haren beharrik larunbat arratsa igarotzeko. Badagoenik ere, jakingo ote dute?

Bestalde, duela gutxi plazaratu dira SAREA edo euskal antzerki zirkuituak iazko urtean eskuratu dituen ikusle eta emanaldi kopuruen datuak. Datuek arte eszenikoko programazio profesional osoa jasotzen dute, hau da, antzerkia, dantza eta lirika programazioa. Eta datu horien arabera, azken urte honetan SAREAko antzokietan 362 ikuskizun ikusi ahal izan ditugu, eta eskainitako 1.255 emanaldietara 388.018 ikusle hurbildu dira, batez beste 309 ikusle emanaldiko, alegia. Ikusleek gora egin dute, emanaldi kopuruak ere bai. Beraz, emaitzak onak direla esan daiteke. Eta egia da, pixkanaka gure profesioa duintzen ari da, lan baldintza hobeak lortzen... Baina zer dira 388.018 ikusle »umeak barne, jakina» gizarte oso batentzat? Arazoa ez da antzerkiarena bakarrik, zine ma-aretoak ere krisian daudela entzun nion duela gutxi bati. Zorionekoa haren analisia... Izan ere, zinema-aretoen krisialdiak beste nonbait du aitzakia, ez zinema ikuslegoa gutxiagotzean. Zinemak ez du ikuslegorik galdu, aretoek galdu dute, zinema telebistaz edo bideoz ikustearen alde.

Telebistak ardura handia izan du zinemaren zabalkundean. Eta antzerkiarenean? Erantzunak ez du inolako zalantza izpirik sortzen: gure telebistak behintzat, batere ez. Batere ez, horixe baita Euskal Telebistak egun behintzat ematen dien garrantzia antzerki edo edozein arte eszenikotako gertakariei. Eta 388.018 pertsona ez dira asko, baina gehiago lirateke, askoz ere gehiago, telebistak bere leihatila ireki eta behingoz beste errespetu batez hartuko balitu arte eszenikoko gertakariak. Oso noizbehinka estreinaldiren baten berri eman eta horrekin nahikoa egin dutela uste badute, akabo. Akabo nire esperantzak, nire ez hain urrutiko ezagunak edo lagunak bere planak aldatu eta larunbata arratsean antzerkira joateko erabakia hartzeko.

Gauzak horrela, telebistaren bideak huts egiten digun heinean, beste alternatiba batzuk jorratuz joan beharko dugu. Adibidez: "Antzerkia ikustea osasungarria da eta biziraupena luzatzen du". Honelakorik ikustera ailegatuko ote gara gure kaleetan? Izan ere, erakutsia dago antzerkiaren erabilera terapeutikoa dela gaixo mota ezberdinentzat, baina antzerkia ikustea?: "Antzerkia ikustea ona da zure osasunarentzat. Endokrinak askatzen laguntzen du, gozamen maila handiak lortuz. Zentzuak estimulatzen ditu. Eta ume-umetatik sormena garatzen du. Tentsioak askatzen ditu eta ondorioz, estresaren aurkako medizina ezin hobea da». Eta ez da txantxa. Kar, kar, kar... Azkenean: antzokiak pil-pilean!


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude