Luparekin: Hazkunde ekonomikoa


2021eko uztailaren 27an
Abiadura handiko trenaren proiektua (AHT), Pasaiako kanpoko portuarena, Itoizkoa, planta termikoena eta erraustekoena, berriz ere, hizpidean dago azken aste hauetan. Debatea piztu ez badute ere »hori litzateke benetan beharrezkoa», berekin ekarri dute deklarazio eta kontra-deklarazioen uholdea. Funtsean, arazoa da ea zer motatako edo zer eredutako hazkunde ekonomikoa nahi dugun Euskal Herrirako. Batzuek edo besteek zein interes defendatzen dituzten, interes eta etekin pribatuak ala interes kolektibo eta herrikoiak, ezberdina izango da hazkunde ekonomiko hori.

EAEko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburua, Sabin Intxaurraga, ausarki atera zen plazara orain aste batzuk artikulu batekin: "Pasaia: beharrezkoa al da kanpoko portua?". Azken buruan, debate publiko eta gardena eskatzen zuen. Pasaiako badia ekonomikoki erregeneratu beharra onartuz ere, Intxaurragak zalantzan jartzen zuen portu hori eraiki beharra; besteak beste, Euskal Herrian lehendik ere badugulako superportu handi bat Bizkaian. Sailburuak, halaber, egiten zuen Iberdrolak han instalatua daukan planta termikoa ixtearen alde, eta bete-betean jotzen zuen honela galdetzen zuenean: "Iberdrolaren interesek markatuko ote dute, bada, Pasaiaren garapena?". Dagozkien instantzia ofizial eta politikoetatik, Intxaurragak ez du lortu debate horretako erantzunik, inork ez baitzituen kritikatu haren argudioak. Alegatu duten gauza bakarra da haren interbentzioak gure sistema politikoaren joko-arauak hautsi dituela, inor ezin baita proiektu horren kontra jarri baldin eta Gipuzkoako indar politiko eta enpresarialek itundu badute.

Aipaturiko proiektu handi horien harira, galdetzekoa da nolako hazkunde ekonomikoa nahi dugun. Hazkunde neoliberal kapitalista, enpresa handien, eraikitzaile handien eta multinazional handien interesek ezartzen dutena, ala gure baliabide naturalak eta gure ekosistema errespetatuko dituena eta, batez ere, herritarren iritzia errespetatuko duena, haiekin publikoki, arrazionalki eta demokratikoki eztabaidatu behar baita. Hobe genuke herri honen memoria historikoa ez galdu »hazkunde ekonomiko zoroaren zerbitzura Lemoizko munstro nuklearra altxatu zuten, herritarren iritziaren kontra». Eta geldiaraztea lortu zen, herriak haren kontra aurrera eraman zituen borroken konbinazioari esker.

Beste hildakoak. Oraindik orain ospatu da laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko eguna. Iaz, Euskal Herriko 154 langilek galdu zuten bizia lan egiteagatik. Azken hamabost urte hauetan, Euskal Herriko beste 2.300 langile hil dira, horiek ere lan egiteagatik. Hildako horiek, ordea, bestelakoak dira, eta Administrazioak ez du horiengatik kontzentraziorik, manifestaziorik eta hiletarik iragartzen. Patronala, administrazioak, botere judizialak, komunikabideak, sindikatuak eta langileak berak, prekarietatearekin batera, denok gara erantzuleak. Batzuek besteek baino erantzukizun handiagoa dute, hala ere. Nork bere erantzukizuna asumitzea litzateke langileen heriotza gehiago eragozteko lehen urratsa.

Euskal Herria eta Europa. Europako Batasuneko kide diren estatuak 25 dira joan den maiatzaren lehenaz geroztik. Multinazionalek irabaziko ote dute, hau da, merkatarien Europak, ala klub horretan sartu berri diren Ekialdeko eta Mediterraneoko beste herri horietako herritarrek irabaziko dute? Beldur gara ez ote duten askoz gehiago irabaziko XXI. mendeko "salerosle" berri horiek, nahiz eta sektore herritarrek aukera berriak ere izango dituzten. Guztiarekin ere, baldin eta klub horretan sartu berri diren herri horiek sartzeko modua izan badute erreferenduma egin eta gero, zergatik ez Euskal Herriak ere, hemengo herritarrek hala nahi balute, gaur egun eskakizun ekonomiko guztiak bete ahalko bailituzke? Estatua ez garela esango dute. Utz diezagutela izaten, eta errespeta gaitzatela, baldin hori bada Euskal Herriko gehienen nahia.

Euskara fabriketan. Pozik hartzekoa da gure enpresetan euskara normalizatzeko CCOO, EHNE, ELA-STV, ESK, HIRU, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek hartu duten konpromisoa, azken egunotan argitara eman dutena. Euskal Herrian dauden 100.000 enpresetatik, ehunek bakarrik daukate euskara normalizatzeko plana. Horixe da, euskararen egoerari dagokionez, gizartearen eta lan-munduaren artean dagoen dibortzioaren irudi gordina. Izan ere, orain artean euskara enpresen ateetatik kanpo geratu izan da gehienetan, eta laneko harremanetatik, plangintzatik edo produktuen komertzializaziotik desagertua. Horra zergatik den garrantzitsua sindikatuen konpromiso publiko hori. Testimonio hutsetik askoz harago joango ahal da!


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude